Ramadan (arabieraz رَمَضَان ramaḍān) islamdar egutegiaren bederatzigarren hilabetea da. Hilabete hori mundu osoan ezaguna da musulmanek egun horietan, eguzkia ateratzen denetik sartu arte egiten duten baraualdiari esker. Musulmanen erlijioan garrantzi handia du Ramadanek, funtsezkoa. Ramadan hitzak bi esanahi ditu: baraualdi hori adierazteko (ṣawm (صَوْم) eta Ramadan musulmanen egutegiko izena adierazteko. Urtero Ramadan hilabetea data desberdinetan suertatzen da, ilargi egutegiaren arabera. Ramadan hitzaren etimologia Ramada da (arabieraz: رمضاء ‎), euskaraz "erre", hilabete horretan praktika onen bidez bekatuak erretzen direlako.[1]

Ilargigora Manaman, Bahrainen Ramadanen hasiera markatzen du.
هلال رمضان.jpg

PraktikatzaileakAldatu

Baraualdia egiteko, Islamaren aginduen arabera, pertsona helduak izan behar dira, buru-osasun ondo daudenak eta bidaiatzen ez daudenak, hau da, leku batean bizi izaten daudenak. Emakumeak, bestetik, hilekotik kanpo egon behar du eta baita ere puerperiotik kanpo. Horren arabera, hauek dira salbuetsita dauden taldeak: haurrak, buru-gaixoak, haurdun dauden emakumeak, hilekoan dauden emakumeak eta ahulak dauden pertsonak, bereziki agureak.

Euskal HerrianAldatu

Hemengo komunitate musulmanek Ramadan gordetzen dute orokorrean. Desberdintasun nagusia baraualdiaren amaierak kalean ez dituztela adierazten izan daiteke. Lantegietan eta eskoletan, bestetik, arazoak ematen dira; sarritan, Ramadanen praktikatzaileek ezin dute era egokian lan egin eta, askotan, ikasleek azterketen datak aldatzea eskatzen dute.

ErreferentziakAldatu

  1. Mostafavi, Hasan (1368). Al-Tahghigh le Kalamat Al-Corán Al-Karim 4. Teheran: Ershad. 243.or.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu