Annaba[1] (arabieraz عنابة, ‘Annābah, lehen Bône, historikoki Hipona[2]) Aljeria ipar-ekialdeko hiria da. Estatuko laugarren hiri handiena da, 257.359 biztanlerekin (2008[3]).

Annaba
عنابة
Annaba
Hipona
Bône
commune of Algeria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Aljeria
Aljeriako probintziaAnnabako probintzia
District of AlgeriaAnnaba District
Izen ofizialaعنابة
Jatorrizko izenaعنابة
Annaba
Posta kodea23000
Geografia
Koordenatuak36°54′N 7°46′E / 36.9°N 7.77°E / 36.9; 7.77
Map
Azalera49 km²
Altuera3
Demografia
Biztanleria257.359 (2008)
−207.381 ()
Dentsitatea5.252 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBizerta, Saint-Étienne, Communauté urbaine de Dunkerque (en) Itzuli eta Jekaterinburg

Historia

aldatu

Hipona (latinez: Hippo Regius, hizkuntza punikoz: 𐤏𐤐𐤅‬𐤍) Numidiako antzinako hiri bat izan zen, Ubus ibaiaren ertzean zegoena.

Tiroren kolonia bat izan zen, Numidiako erregeen egoitza. Han bizi izan zen San Augustin Hiponakoa, hirian bertan hil zena, bandaloek hiria setiatu zutenean.

Badia edo golko batean zegoen, Hipponensis sinusetik bere izena zekarrena, gaur egun Annaba (Aljeria), Hippiprom izeneko irtengune batean. Hiriak, hegoaldean, Tipasa zuen, 70 kilometro ingurura, eta bi hiriek, txanpon amankomuna atera zuten, Baal jainko feniziarraren buruarekin aurrealdean, eta, atzealdean, zetrua eta izar bat, Astarte edo Melkart jainkoen buruarekin.

Erromatarrek, kolonia bihurtu zuten. Hiri garrantzitsu bat izan zen, bandaloek, 430ean, suntsitu zuten arte. Hippo Regiuseko zazpi gotzain ezagutzen dira, horien artean, Teogenes, Fidentius, bi hauek martiriak, Leontzio Valerio, San Agustin ordenatu zuena, eta San Agustin bera, azken honen garaian, hirian, gutxienez hiru monasterio zeudelarik, gotzainarenaz gain. Hirian, hiru kontzilio ospatu ziren.[4]

Arabiarrek berreraiki zuten VII. mendean. 3 kilometro ingurura, Beleb al-Anab sortu zen. Karlos I.a Espainiakoak hartu zuen urte batzuez XVI. mendean, baina 1541ean ebakuatua izan eta Otomandar Inperioaren mende geratu zen. Frantziarrek hartu zuten 1832an eta Bône (Ona) izena eman zioten. Gaur egun Annaba deitzen da.

      Datu klimatikoak (Annaba)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.2 30.0 36.4 38.0 38.8 44.0 47.5 46.1 44.0 41.0 33.0 29.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.3 16.8 18.6 20.5 23.7 27.5 30.5 31.3 28.9 25.9 20.8 17.6 23.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.6 11.9 13.4 15.2 18.4 22.0 24.8 25.7 23.6 20.4 15.9 12.9 17.98
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.9 7.0 8.2 9.8 13.0 16.5 19.0 20.0 18.2 14.9 10.9 8.1 12.71
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -2.0 -2.0 -0.1 0.0 2.0 4.0 8.0 8.0 7.3 5.0 0.0 -4.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 98.5 76.6 61.2 64.1 38.3 14.0 3.10 8.20 37.5 64.8 98.4 110.8 675.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 14.5 12.2 11.4 11.2 8.2 4.2 1.4 2.8 6.9 9.5 14.5 14.6 111.4
Hezetasuna (%) 79.9 78.7 78.5 77.6 77.1 74.2 71.9 72.2 74.5 76.3 76.1 78.4 76.3
Iturria (1): World Meteorological Organization (NBE)[5]
Iturria (2): climatebase.ru[6]

Erreferentzia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu