Mombasa (arabieraz: منبعثة, Manbasa; swahiliz: Kisiwa Cha Mvita edo, laburturik, Mvita, "Gerren uhartea") Kenyako bigarren hiririk handiena eta Kostako probintziako hiriburua da. Herrialdearen hegoaldean dago, Nairobitik 440km hegoekialdera, Indiako ozeanoaren ertzean. 2009an metropoliak (Mombasa eta Kilindini) 939.370 biztanle zituen[1].

Mombasa
Mombasa
hiria
Fitxategi:Ez Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Kenya
ProbintziaKosta
AlkateaAhmed Abubakar
Izen ofizialaMombasa
Jatorrizko izenaMombasa
Geografia
Koordenatuak4°03′S 39°40′E / 4.05°S 39.67°E / -4.05; 39.67
Map
Azalera295 km²
Altuera50 m
Demografia
Biztanleria1.200.000 (2016)
1.208.333 (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2016)
Dentsitatea4.071,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1593
Telefono aurrizkia041
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakSeattle, Long Beach, Fuzhou, Honolulu konderria, Durban, Honolulu, Bergen eta Lianyungang
http://mombasamunicipal.org/

Deskribapena aldatu

 
Hiri zaharra

Hiria Indiako Ozeoanoaren ertzeko 16 km²-ko uharte batean dago (Monbasa uhartea). Tudor Creek eta Kilindini Harbour itsasadarrek bereizten dute uhartea kontinentetik. Nyali zubiak (iparraldean), Likoni ferryak (hegoaldean), Makupa bide goratuak (mendebaldean) eta Kenya-Uganda trenbideak uhartea eta kontinentea lotzen dituzte.

Hiri zaharra uhartearen hegoekialdean dago, Tudor Creek-en bazterrean. 72 hektareako gune honetan, ehunka urtez, bertakoak (mijikendak eta swahiliak) eta arabiar, asiar, portugaldar eta britaniar jatorriko komunitateak bizi izan dira. Kale estuak dira eta eraikinek afrikar, arabiar eta portugaldar arkitekturaren eragina dute. 1997tik Gizateriaren ondare izateko proposaturik dago[2]. Hiri zaharraren ondoan turismo erakargune garrantzitsuena den Fort Jesus dago, 2011n UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuena[3].

Moi Nazioarteko Aireportuak zerbitzua ematen dio hiriari[4].

Historia aldatu

Arabiar merkatariek fundatu zuten Monbasa 750 aldean. 1498an Vasco da Gama portugaldar esploratzailea iritsi zen. XVI. mendean Portugaldarrek hiria okupatu zuten eta 1593 eta 1595 artean Fort Jesus gotorlekua eraiki zuten. Monbasa Indiarako bideko portu garrantzitsuenetako bat bilakatuz joan zen. 1638tik aurrera portugaldar kolonia izan zen, 1698an Omandarrek mendean hartu zuten arte. 1728-29an portugaldarrek portua konkistatu zuten, baina omandarrek laster egotzi zituzten. 1837an Zanzibarko sultanak anexionatu zuen. 1887an administrazioa Britainiar Inperioari eman zitzaion, Zanzibarko sultanaren protektoratu moduan. Ekialdeko Afrikako britaniar protektoratuaren hiriburua izan zen 1907 arte (izenez Zanzibarko sultanaren agindupean). 1963an Kenya independentean sartu zen[5].

2002ko azaroaren 28an bi atentatu gertatu ziren Monbasan. Israeldar turistak ostatatzen zituen hotel baten aurkako atentatu suizida batek 16 hildako eragin zituen (10 kenyar, 3 israeldar eta atentatu egileak). Lehentxeago bi lur-aire misil jaurti zituzten Arkia hegazkin konpainia israeldarraren Boeing 757 baten aurka, baina huts egin zuten. Atentatuen ardura Al-Kaida leporatu zitzaion. [6]

Ekonomia aldatu

Monbasa merkataritza gune garrantzitsua da. Uhartearen eta kontinentearen artean dagoen Kilindini kaia Kenyako itsasportu handi bakarra eta Ekialdeko Afrikako garrantzitsuena da. Uganda, Ruanda eta Tanzaniako iparrekialdeko merkataritzaren zati handiena handik igarotzen da.

Kenyako itsasaldeko turismo gune nagusia da. Alde zaharra eta Fort Jesus bisitatzen diren arren, erakargarriena ez da hiria bera, hondartzak baizik: Nyali, Kenyatta, Bamburi eta Shanzu iparraldean eta Shelly, Tiwi eta Diani hegoaldean.

Industriari dagokionez petrolio findegi bat, ontziolak eta metalurgia, zementu, ongarri eta azukre fabrikak daude[7].

Klima aldatu

Monbasak klima tropikal euritsua du, Sabanako klima, uda lehorrarekin (As) Köppen klima sailkapenean. Hilabete lehorrenak urtarrila eta otsaila dira (negua hego hemisferioan) eta euritsuenak apirila eta maiatza.

      Datu klimatikoak (Mombasa)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.0 32.3 32.6 31.2 29.3 28.4 27.7 27.9 28.8 29.6 30.6 31.6 30.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.2 23.6 24.2 23.9 22.7 21.3 20.4 20.3 20.8 22.0 23.1 23.3 22.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 33 15 56 163 240 80 70 66 72 97 92 75 1059
Prezipitazio egunak (≥ 100) 4 2 5 10 14 10 11 9 9 10 9 7 100
Iturria: WorldWeather.org[8]

Hiri senidetuak aldatu

Mombasa ondorengo 3 hiri estatubatuarrekin senidetuta dago[9]:

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu