Zagros mendiak[1] (persieraz: رشته كوه زاگرس‎, kurdueraz: زنجیره‌چیاکانی زاگرۆس, lorieraz: کو یه لی زاگروس, arabieraz: جبال زغروس ‎ arameraz: ܛܘܪ ܙܪܓܣ) Mendebaldeko Asiako mendikatea da, Iran, Irakeko Kurdistan eta Turkiaren hego-ekialdea zeharkatzen dituena. Ipar mendebaldetik hego-ekialdera 1.500 kilometro luze da eta Zard Kuh mendian du gailurra (4.548 m). Herri kurduaren bizileku garrantzitsuena da.

Zagros mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaZard Kuh (en) Itzuli
Garaiera4.409 m
Luzera1.500 km
Geografia
Map
Koordenatuak33°40′N 47°00′E / 33.67°N 47°E / 33.67; 47
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario

Geografia Aldatu

Hiru parte bereizten dira, orografiari dagokionez: ipar-mendebaldea, failek eta beste higidura tektonikoek sortutako sumendi konoez osatua; erdialdea, elkarren ondoan eratutako mendikateek sortutako ibar sakonek osatua, eta hego-ekialdea, lurralde elkorrena, harkaitzez eta hareazko muinoez osatua.

Eurasiar eta Arabiar plaken arteko talkaz sortu zen mendikatea, aurretik zeuden arroka sedimentarioen tolesduraz. Higadurak arroka bigunenak kendu zituen, kareharria eta dolomita utziz. Gatz domoak eta gatz glaziarrrak ohikoak dira, eta hauen azpian petrolioa izan ohi da.

 
Oxtoran Kooh mendia, Lorestan, Iran

Erreferentziak Aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak Aldatu