Isfahan

Ispahan» orritik birbideratua)

Isfahan[1] (persieraz: اصفهان‎), antzinako denboretan Aspadana, Irango erdi-mendebaldeko hiria da, Isfahan probintziaren hiriburua, Teherandik 340 kilometro hegoaldera dagoena. 1.756.126 biztanle zituen 2011n, eta herrialdeko hirugarren hiririk handiena zen, Teheran eta Maxhaden atzetik

Isfahan
Irango udalerria
Administrazioa
Estatua Iran
ProbintziaIsfahan
Postakodea811
Geografia
Koordenatuak32°39′09″N 51°40′29″E / 32.6525°N 51.6747°E / 32.6525; 51.6747
Isfahan is located in Iran
Isfahan
Isfahan
Garaiera1.574 metro
Eremua493,82 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria1.961.260 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia031, 0913
Ordu-eremuaUTC+03:30
Webgune ofiziala

Bertan dago Naqsh-e Jahan plaza, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua, baita Qaysariya Bazar edo Bazar Handia ikusgarria ere.

Geografia aldatu

Hiria Zayanderud ibaiaren haranean dago, Zagros mendien magalean.

Klima aldatu

Isfahanek estepako klima hotza du, BSk, Köppen klima sailkapenaren arabera.


      Datu klimatikoak (Isfahan)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.4 23.4 29.0 32.0 37.6 41.0 43.0 42.0 39.0 33.2 26.8 21.2 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 11.9 16.8 22.0 28.0 34.1 36.4 35.1 31.2 24.4 16.9 10.8 23.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.7 5.5 10.4 15.7 21.3 27.1 29.4 27.9 23.5 16.9 9.9 4.4 16.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.4 −0.2 4.5 9.4 14.2 19.1 21.5 19.8 15.1 9.3 3.6 −0.9 9.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −19.4 −12.2 −8.0 −4.0 4.5 10.0 13.0 11.0 5.0 0.0 −8.0 −13.0 -19.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17.1 14.1 18.2 19.2 8.8 0.6 0.7 0.2 0.0 4.1 9.9 19.6 112.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 4.0 2.9 3.8 3.5 2.0 0.2 0.3 0.1 0.0 0.8 2.2 3.7 23.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.2 1.7 0.7 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.9 7.8
Eguzki orduak 205.3 213.3 242.1 244.5 301.3 345.4 347.6 331.2 311.6 276.5 226.1 207.6 3252.5
Hezetasuna (%) 60 51 43 39 33 23 23 24 26 36 48 57 39
Iturria (1): NOAA[2]
Iturria (2): Iran Meteorological Organization (muturrekoak)[3][4]

Kirolak aldatu

Hiriko futbol taldea Sepahan FC da. Azken urteetan herrialdeko talde indartsuena bihurtu da, bost liga irabaziz; 2007an Asiako txapeldunordea izan zen.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Isfahan ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Esfahan Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration, ftp.atdd.noaa.gov.
  3. Highest record temperature in Esfahan by Month 1951–2010. Iran Meteorological Organization, chaharmahalmet.ir.
  4. Lowest record temperature in Esfahan by Month 1951–2010. Iran Meteorological Organization, chaharmahalmet.ir.
  5. (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu