Juan Jose Sagardui

txirrindulari bizkaitarra

Juan Jose Sagardui Ayastru (Zaratamo, 1941eko ekainaren 14a - Galdakao, 2010eko urriaren 4a) euskal txirrindulari bat izan zen, profesionala 1961 eta 1969 artean.

Juan Jose Sagardui
Bizitza
JaiotzaZaratamo1941eko ekainaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao2010eko urriaren 4a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Kirol ibilbidea

aldatu

Hirurogeikoen hamarkadako eskalatzaile bikaina, bere sasoirik onena 1963koa izan zen, urte hartan, besteak beste, Arrateko Igoera, Eibarko Bizikleta eta Iruñeko Pascuas Sari Nagusia lasterketen gailendu zen, Arratekoan, Federico Bahamontesi eta Jacques Anquetili aurrea harturik.

1964ko Etorkizuneko Tourrean bi etapa, mendiko sailkapena eta puntukako sailkapena irabazi zituen. 1965ean Frantziako Tourrean parte hartzeko aukeratu zuten eta 46. postuan bukatu zuen.

Espumosos Gorbea taldearekin hasi zuen kirol ibilbidea eta 1963tik 1967 arte Kas taldean aritu zen. Geroago, Karpy taldearekin sinatu zuen eta 1969ko martxoan erretiratu zen txirrindularitzatik, profesionaletan zortzi urte eman ondoren.

2010eko urriaren 4an hil zen eta urriaren 6an hileta elizkizunak egin ziren Basauriko San Pedro elizan.

Palmaresa

aldatu

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Lasterketa 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969
Italiako Giroa - - - - - - - - -
Frantziako Tourra - - - - 46. - - - -
Espainiako Vuelta - - - - - 41. - - -
Munduko txapelketa   - - - - - - - - -

-: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Taldeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu