Go!azen (telesaila)
Go!azen ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak[1] eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen filma eta zinema aretoetan estreinatu. Gero 2009an EiTBk emititu zuten.
Go!azen (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Go!azen |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 10 |
Atalak | 104 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | music television (en) |
Iraupena | 60 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Azpeitia, Donostia eta Oiartzun |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2009ko urtarrilaren 5a |
Film honen arrakastaren ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu zuen, eta bertan pelikulako pertsonaia gehienek hartu zuten parte. Urteak pasa eta gero, 2016an telesaila berreskuratu zuten eta Go!azen 3.0 telesaila sortu zuten pertsonaia berriekin.[2] Azkeneko denboraldi hau oso arrakastatsua izan zen eta hurrengo urtean, 2017an Go!azen 4.0 estreinatu zuten.[3]
Laugarren denboraldiak ere datu onak eman zituen. Go!azen 4.0ko azkeneko atalak telesailaren historian izan duen audientziarik onena lortu zuen. 2018ko otsailaren 2an eskaini zuten atalak %9,2ko kuota lortu zuen eta euskaldunen artean %21,8koa.[4]
Telesailak duen arrakasta ikusita, hurrengo urteetan ere dinamika berarekin segitu zuten: udan grabatu eta udazkenean emititu. Go!azen 5.0 2018ko azaroaren 16an estreinatu zen. Denboraldi hau izan zen 2016an hasitako etaparen amaiera. Hiru urte horietako aktore gehienak joan ziren berriak etortzeko.
Go!azen 6.0 beraz goitik behera aldatuta iritsi zen. Ia protagonista guztiak aldatu baitzituzten. Denboraldia 2019ko azaroaren 22an hasi ziren ematen eta bataz-beste, %34,6ko kuota lortu zuen 4-12 urte arteko haurren artean. Hala ere, ordurarteko audientzia daturik kaskarrenak izan zituen denboraldi honek. Dirudienez aldaketek ez zioten onik egin telesailari.[5]
2020an, koronabirusaren pandemia iritsi zenean, telesaileko aktoreek saio berri bat egin zuten: Go!azen etxean. Bertan, Basakabiko ikasle eta ikasle ohiek itxialdia nola zeramaten erakusten zuten. Telesaileko pertsonaiek skype bidez elkarrekin elkarrizketak egiten zituzten, norbere etxetik. Lehenengo atala martxoaren 25ean eman zuten eta ordutegia etengabe aldatu: lehenengo bi atalak asteazkenetan 22:30etan. Hurrengo hirurak igandetan 21:00etan. Eta seigarrenetik larunbatetara pasa zuten.
Goǃazen 7.0 pandemia garaian grabatu zuten eta 2020ko azaroaren 20an estreinatu zen.[6] 2021eko otsailean amaitu zen eta Go!azenen historiako audientzia daturik kaskarrenak lortu zituen. Telesailaren arduradunek ordea, hurrengo denboraldi bat (Goǃazen 8.0) prestatzen hasi zirela iragarri zuten, EITBko zuzendaritzaren erabakiaren zain. Azken atala igorri ondoren, EITBk denboraldi berri bat egingo zela iragarri zuen, baina B plan bat ere prestatu zuen.[7] Euskal Telebistak, Go!azenen etorkizuna arriskuan ikusi zuenez, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen: Irabazi arte!.
Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fizkio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! Go!azen 8.0 2021eko azaroaren 19an estreinatu zen eta telesailaren historiako audientzia daturik onenak eman zituen. Beraz, 2022ko urtarrilean Goǃazen 9.0 denboraldia egingo zela aurreratu zuen ETBren zuzendaritzak.[8] Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.
Go!azen 9.0 2022ko azaroaren 18an estreinatu zen eta 2023ko otsailaren 3an amaitu. Aurreko denboraldiarekin alderatuta audientzia datuak asko jaitsi ziren, erdira baino gehiago. Urte horretako Irabazi arte! telesailaren 2. denboraldiak baino audientzia okerragoa eman zuen. Hala ere ETBk Go!azen 10.0 egingo zela erabaki zuen. Hamargarren denboraldian 100. atalera iritsi zen telesaila.
11. denboraldiko grabaketa 2024ko ekainaren 24an hasi zen
Denboraldiak
aldatuDenboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
Go!azen | Filma | 2009ko urtarrilaren 5a | 66.000 ikusle | %7,4 (%15,6) | ||
Go!azen 2.0 | 12 | 2009ko urriaren 9a | 2009ko abenduaren 25a | |||
Go!azen 3.0 | 10 + 3 | 2016ko azaroaren 18a | 2017ko urtarrilaren 27a | 30.000 ikusle | %4,1 | |
Go!azen 4.0 | 13 + 9 | 2017ko azaroaren 3a | 2018ko otsailaren 2a | %5,8 (%15,6) | ||
Go!azen 5.0 | 13 + 3 | 2018ko azaroaren 16a | 2019ko otsailaren 15a | ----- | ----- | |
Go!azen 6.0 | 13 + 11 | 2019ko azaroaren 22a | 2020ko otsailaren 21a | ----- | %3,7 (%11,3) | |
Goǃazen 7.0 | 13 + 2 | 2020ko azaroaren 20a | 2021eko otsailaren 12a | ----- | %2,9 (%8,8) | |
Goǃazen 8.0 | 10 + 2 | 2021eko azaroaren 19a | 2022ko otsailaren 4a | 40.000 ikusle | %6,2 (%14,6) | |
Go!azen 9.0 | 10 + 3 | 2022ko azaroaren 18a | 2023ko otsailaren 3a | 18.000 ikusle | %3,3 (%8,7) | |
Go!azen 10.0 | 10 + ? | 2023ko azaroaren 17a | 2024ko urtarrilaren 26 | ----- | ----- | |
Guztira | Filma + 104 (+ 33 berezi) | 2009ko urtarrilaren 5a | Emisioan | ----- | ----- |
Audientzien eboluzioa denboraldiz denboraldi
aldatu
Go!azen (2008)
aldatuGo!azen gazte talde baten bizipenak kontatzen dituen ETB 1eko euskal film musikala da. Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EITBk ekoiztu zuten 2008. urtean, eta genero horretako lehendabiziko euskarazko filma izan zen. Filmaren grabaketa 2008ko uztailaren 14tik abuztuaren 8ra egin zuten Azpeitia inguruan.[9]
Telebistarako sortutako 90 minutuko filma zen. 2008ko azaroaren 13an estreinatu zuten Donostian eta gero herriz herri ibili ziren pelikula aurkezten.[10] Telebistan 2009ko urtarrilaren 5ean estreinatu zuten, Errege Egun bezperan, eta sekulako arrakasta izan zuen. 1998. urteaz geroztik ETB 1en gehien ikusi zen filma izan zen.[11] Orduan, sortutako ikusmina zela eta, zinema-aretoetara ere eraman zuten filma. Hilabete batean filmak 8.000 DVD eta 6.000 CD saldu zituen.[12]
- Argumentua: "Basakabi" izeneko udaleku batean 16 urteko mutil-neska talde baten istorioa azaltzen du. Hantxe Iratik (Barbara Rivas) eta Beñatek (Iñigo Azpitarte) amodioa ezagutuko dute eta arazoak aizango dituzte: zuzendariaren diziplina, kideen bekaiztuak, eta abar.
Go!azen 2.0 (2009)
aldatuGo!azen filmaren arrakastaren ondoren, EITBk Go!azen 2.0 telesaila atera zuen 2009. urtean. Kapitulu hauetan, filmean azaltzen ziren pertsonai berek hartu zuten parte. Lehenengo atala 2009ko urriaren 9an emititu zen eta ikuslearen aldetik oso harrera ona izan zuen.
- Argumentua: Filmearen amaierako funtzioak izan zuen arrakasta eta gero, Gorkaren aitak Basakabi institutu musikal bihurtzea proposatzen du. Zuzendariak ez du oso ondo ulertzen proiektua, baina eskaintza onartzen du, lor dezakeen dirua baitauka buruan. Baina beldur da aldaketak ez ote dion betiko diru-iturria itxiko. Ikastetxeko arau berrietara ohitu arteko sufrimenduen eta gertaeren kontakizuna da telesailaren ardatz komikoetako bat.
- Izen bereko filmaren espiritu berari eusten dio, eta hango istoriaren segida da. Ikasleek beste uda bat pasatuko dute Basakabiko udalekuan, eta telesailak haien maitasun istorioak, haserreak eta adiskidetzeak kontatuko ditu, kantak eta dantzak tartekatuz. Filmeko udatik urtebetera hasten da telesaila. Tarte horretan, pertsonaiak dezente aldatu dira.
Go!azen 3.0 (2016-2017)
aldatuGo!azen 2.0 amaitu eta sei urtetara EiTBk 2016an telesaila berreskuratu zuen. Denboraldi honek Go!azen 3.0 izena zuen eta Pausoka Entertainment izan zen ekoizlea. Bigarren denboralditik hirugarreneta urte batzuk pasa zirenez, Basakabi berrituta itzuli zen, ikasle berriekin. Sasoi honetan aktore gehienak berriak izan ziren. Errepikatu zutenak "Zuzen" (Ramon Agirre), Irati (Barbara Rivas) eta "Desi" (Inma Fernandez) izan ziren. Hamar atal egin ziren, bakoitza 80.000 euroko kostuarekin.[13]
Denboraldi honetako atalak 2016ko uztailaren 26an hasi ziren grabatzen. Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben komentua izan zen grabazio gune nagusia, baina, horrez gain, Donostian ere filmatu zituzten atal berrietako irudiak. Lehenengo emisioa berriz, 2016ko azaroaren 18an izan zen. ETB 1en, 10 kapitulu izan zituen denboraldiak.
- Argumentua: Zortzi urte geroago berriro zabaldu dute Basakabi udalekua, ikasle talde berri bat hartzeko: Haizea eta Elene bikiak, Eli eta Gari, besteak beste. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. Udalekuaren buru Zuzen izango da, eta, Irati Ibarbia, bere garaian udalekuko ikasle izandako neska, unibertsitatea amaitu berri duen irakasle bezala dator orain Basakabira. Helduen artean Peter 'Peio' irakasle irlandarra eta Begoña Garate garbitzailea dira aurpegi berriak, eta Desi Iratiren lagun gisa itzuli da udalekura. Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak kontatzen ditu oraingoan ere fikzioak. Umorea, maitasuna eta musika tartekatzen ditu telesailak.
- Denboraldiaren estreinaldia: Go!azen telesailak Euskararen Txantxangorria ekimenean parte hartu zuen 2016ko udan, kanpainako abestiarekin bideoklip bat eginez.[14] Uztailaren 21ean, bideoklip hori Donostiako Kursaalean ,egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten. Bertan izan ziren telesaileko aktoreetako batzuk, tartean, Paula eta Aitana Etxeberria (Twin Melody ahizpak), Barbara Rivas, Borja Uribesalgo eta Ramon Agirre.
- 2016ko irailaren 9an, telesailaren lehen atala Gasteizko FesTVal jaialdian aurrestreinatu zen. Bertan saioko hainbat aktore egon ziren. Ekitaldi horretako sarrerak EiTBren webgunean izen eman zutenen artean zozketatu ziren.[15] Urriaren 6an Bilbon emititu zuten lehen atala aktoreak bertan zirela; eta urriaren 11an, Donostian. Ondoren Euskal Herriko hainbat herritan aurrestreinatu zen kapitulua: Zarautz, Andoain, Sondika, Azkoitia, Ermua... Baita ere, antzerki saioetan oinarriturik, Euskal Herriko, hainbat herritan egin dituzte antzezlanak.[16]
Go!azen 4.0 (2017-2018)
aldatuAurreko denboraldiaren arrakastari esker, ETBk telesailarekin jarraitzea erabaki zuen. Go!azen 4.0-ko atalak 2017ko ekainaren 20an hasi ziren grabatzen, eta abuztuaren 25ean amaitu ziren. 13 ataleko denboraldia 2017ko azaroaren 3an hasi ziren emititzen ETB 1en, eta 2018ko otsailaren 2an bukatu zen. Lehen atalerako Euskadiko Orkestra SInfonikoarekin batera egindako Goǃazen kantaren bertsioa prestatu zuten. Denboraldi honetako atal batean Kukai dantza taldeak parte hartu zuen ("Ozen oihukatu" abestian). Bestalde, Iker Lauroba musikariak eta Karlos Nguema telesaileko koreografoak cameo bat egin zuten Donostian grabatutako sekuentzia batean ("Txanpon baten truke" abestian).
Denboraldi honek audientzia datu bikainak izan zituen. %5,8ko kuota eta euskaldunen artean %15,6koa izan zituen bataz beste. Haurren artean gainera lidergoan segitu zuen. 4-12 urteko haurren artean %43,2ko kuota lortu zuen eta 13-18 arteko gazteen artean %14,3koa.
Bago!az
aldatuGo!azen 4.0n aurreko denboraldiko pertsonai gehienek jarraitu zuten, eta berri batzuk ere sartu ziren. Horietako bat, Naia Badiola (Iholdi Beristain) izan zen. Iholdik Bago!az saioari esker lortu zuen denboraldi honetako pertsonaiatako bat izatea. Bago!az 2017ko otsailetik maiatzara arte emititu zen ETB 1eko saioa izan zen. Zuriñe Hidalgo abeslariak aurkeztu zuen talent-showa eta irabazleak Go!azen 4.0 telesailean protagonista izatea zuen sari.[17]
Go!azen 5.0 (2018-2019)
aldatuEuskal Telebistak Go!azen 5.0 izango zela iragarri zuen aurreko denboraldiko arrakasta ikusita. Grabaketak 2018ko udan burutu zituzten, eta emisioa berriz 2018ko azaroaren 16an hasi zen. Hamahiru atal egin ziren, bakoitza 95.000 euro inguruko kostuarekin.[13] Aurpegi berrien artean Iker Villa abeslaria eta Itziar Urretabizkaia aktorea daude, besteak beste. Xabi Solanoren laguntza izan dute musikarekin, eta telesailerako bi kanta propio konposatu ditu: "Basakabiko atarian", lehen atalean abestu zuten lehen kanta; eta "Kulunka goxoan", denboraldiko azken atalean Iholdi Beristainek eta Beñat Iturbek abestua.[18]
Denboraldian zehar jorratuko diren gaiei dagokienez aurrekoetan baino gai pisutsuagoak landuko direla adierazi dute zenbait aktorek, hala nola bullying-a edo homosexualitatea.[19] Jabi Elortegi zuzendariaren hitzetan "Euskal Herriko kaleko bizitzaren ahaide izaten" saiatuko dira, eta jorratuko diren beste gai batzuk sakeleko telefonoaren erabilera zein sare sozialen arriskua izango dira.[20]
Denboraldiko azken atalaren aurrestreinaldia eskaini zuten otsailaren 14an Hendaian, telebistan emititu baino egun bat lehenago, Seaskaren 50. urtemugaren harira. Sarrerak agortu egin ziren, eta ekitaldian zenbait aktorek parte hartu zuten.[21]
2019ko urtarrilaren 25ean zabaldutako bideo batean Ainhoa Larrañagak bere azken denboraldia izango zela eman zuen aditzera. 2019ko otsailaren 14an Gure Kasa saiora Ainhoa eta Maria Redondo joan ziren gonbidatu, eta beste zenbait aktorek ere ez zutela hurrengo urtean jarraituko esan zuten. Otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago euren Instagram kontuetan telesaila agurtu zuten Aritz Mendiola, Miren Arrieta, Iholdi Beristain, Beñat Iturbe, Oihan Moreno, Asier Burguete eta Iker Villa aktoreek, euren azken denboraldia izan zela adieraziz. Era berean Nerea Mazok telesaila azkenaurreko atalean utzi zuen bere pertsonaia (Nikole) Basakabitik joan baitzen, eta Maria Redondok hurrengo egunean zabaldu zuen bere agurra, nahiz eta hurrengo denboraldian jarraitu.
Bago!az 2.0
aldatuGo!azeneko 5. denboraldiko protagonistetako bat aukeratzeko Bago!azen bigarren edizioa egin zen. Edizio honetan aurrekoan baino lehiakide gehiago aritu ziren aktore izateko lehian. 32 lehikideetatik Maria Redondo izan zen irabazlea. Hori dela eta, sari bezala Zuriñeren papera egin zuen Go!azen 5.0n. Talent showaren edizio hau 2018ko otsailetik maiatzara emititu zen ETB 1en.[22]
Go!azen 6.0 (2019-2020)
aldatuGo!azen 5.0 estreinatu aurretik, Euskal Telebistak martxan jarri zuen DantzanGo! lehiaketa. Irabazleentzat sarietako bat Go!azen-en hurrengo denboraldian dantza egitea izango zela iragarri zuten, eta beraz Go!azen 6.0 egingo zela baieztatu zuten. Denboraldi honetan telesaila goitik behera aldatuko da, grabaketak egiten diren Azpeitiko eskola botatzekotan baitaude, etxeak eraikitzeko. Ainhoa Larrañaga aktoreak esan zuenez Basakabi ez badago agian ez da udaleku erlijioso bat izango, baina edonola ere Goǃazen-ek jarraipena izango du.[23] Era berean Ainhoa Larrañagak denboraldi honetan jarraituko ez zuela adierazi zuen, eta erabat baieztatu ez bazuen ere aurreko denboraldietako pertsonaia gehienek ere ez zutela jarraituko eman zuen aditzera. Aktore gehienek ez zutela jarraituko Goǃazen 5.0 amaitzearekin baieztatu zen. Beraz, aurrekoarekin jarraipena izan arren pertsonaia eta istorio berriak espero dira denboraldi honetan.
Denboraldi honetako lehen atalaren izenburua "Lehen egunaǃ" dela eman zuten aditzera gidoiak jada bukaturik zeudela jakinaraztean, 2019ko martxoan.[24] Pertsonaia berrien izenak ere eman zituzten aditzera.[25]
EITBren Goǃazen aplikazioaren bidez Goǃatsapp mezuetan Basakabiren etorkizunari buruzko mezuak zabaldu zituzten, Zuzen (Ramon Agirre) jubilatu egingo zela eta zuzendari postua Amaiak (Itziar Urretabizkaia) hartuko zuela esanez. Gainera, hurrengo udan Zuri (Maria Redondo) begirale lanetan arituko zela ere esan zuten. Hala ere, ez dago baieztatuta Goǃazen 6.0 denboraldian istorio hauek jorratuko direnik.
Kasting prozesua burutu ondoren grabaketak ekainaren 18an hasi zituzten. Denboraldi honetan Jabi Elortegik zuzendari postua utzi du beste telesail bat zuzentzeko, eta haren ordez Itziar Gomez eta Javier Garcia de Vicuña arituko dira zuzentzen. Denboraldiak 13 atal izango ditu, eta grabaketak bederatzi astez luzatuko dira Donostian, Azpeitiko Esklaben komentuan eta Oiartzunen.[26] Aktore gazteen artetik Maria Redondok baino ez du errepikatuko, eta aurpegi berriak Dánae Riaño, Esti Lopez, Markel Sainz, Kimetz Renteria, Xabi Rodríguez, Andrea Mora, Nikola Zalduegi, Lorea Intxausti eta Xanti Korkostegi izango dira.[27] Halaber, helduen artean Xabi Donosti eta Iban Malo batuko zaizkie Inma Fernandez, Karmele Larrinaga eta Itziar Urretabizkaiari.[28] 2019ko ekainean hasi zen denboraldi berriko promozioa, besteak beste Bilboko metroan pertsonaia berrien irudiekin publizitatea ezarriz.
Trama berriei dagokionez pertsonaia berrien artean transexual bat (Kimetz Renteria) eta neska islamiar bat (Andrea Mora) agertu ziren, eta Gomez zuzendariak esan zuenez "sare sozialetan biral egiten diren bideoen arriskuez" ohartaraziko da.[28] Uztailaren 10ean kaleratu Iker Laurobaren Zatoz gurekinǃ kantaren bideoklipa, eta atal berrien emisioa azaroan hasi zen.
Grabaketak ekaina eta uztaila bitartean gauzatu ziren, Azpeitian, Oiartzunen eta Donostiako La Asunción ikastetxean, besteak beste. Urriak 12an BECen egin zen EITB Jaian lehen atalaren aurrestreinaldia egin zen, eta estreinaldia azaroaren 22an izango dela iragarri zen.[29] Era berean, telesailaren babesleek zenbait aurre-estreinaldi antolatu zituzten.[30] Aurreko denboraldietan protagonista izan ziren Ainhoa Larrañaga, Aritz Mendiola, Beñat Iturbe eta Ramon Agirre aktore gonbidatu gisa itzuli ziren lehen atalean.[31] Denboraldian zehar hainbat aktore gonbidatu agertu ziren, besteak beste Martxelo Rubio, Edurne Agirrezabala eta Karmele Aranburu.
Azken atala 2020ko otsailaren 21ean emititu zen. Egun berean telesaileko aktoreekin atalaren estreinaldia antolatu zuten Tabakaleran.[32] Egun bat lehenago, otsailaren 20an, atalaren aurrestreinaldia egin zen Hendaian, aktoreekin batera, Herri Urratsen alde. Era berean, denboraldi berri bat egingo zela baieztatu zen.[6]
Denboraldi honek ordea ez zuen aurrekoek bezain ongi funtzionatu. Audientzia datuak txikiagoak izan ziren aurreko denboraldiekin alderatuta.
DantzanGo!
aldatuBago!az lehiaketarekin telesailerako aktore bat aukeratzen den bezala, 2018ko irailean DantzanGo! estreinatu zuten ETB 1en. Bertan dantzariak aritzen dira lehian eta talent show honetako irabazleak Go!azen 6.0n dantzaria izatea izan zuen sari.[33] Barakaldoko B Wild taldeak irabazi zuen lehiaketa, beraz haiek agertuko dira Go!azen 6.0-n.
Bagoǃaz 3.0
aldatuGoǃazen 6.0 denboraldiko protagonistetako bat aukeratzeko Bagoǃaz lehiaketaren hirugarren edizioa egin zen. 2019ko otsailaren 27an estreinatu zen ETB 1en, eta finala maiatzaren 31n eman zuten. Dánae Riaño gazte irundarrak irabazi zuen; beraz, bera izango da Goǃazen 6.0 denboraldiko aktoreetako bat.
Goǃazen etxean
aldatuKoronabirusaren pandemiak sortutako egoera zela eta Pausoka ekoiztetxeak eta ETBk saio berezi batzuk prestatzea erabaki zuten. 2020ko martxoaren 25ean hasi ziren emisioak.[34] Telesaileko protagonistek itxialdian zehar duten bizimodua kontatzen zioten elkarri, eta aurreko denboraldietako aktore batzuk ere itzuli ziren, tartean Ainhoa Larrañaga (Eli), Asier Burguete (Markel), Miren Arrieta (Ane), Aritz Mendiola (Gari), Iholdi Beristain (Naia) eta Nerea Mazo (Nikole).[35] Atalak asteazkenetan estreinatzen ziren 22ː30etan, eta igandeetan errepikapenak eman telesailaren ohiko ordutegian, 21ː00etan. Guztira, 55 minutu eta ordu bete (60 minutu) inguruko bederatzi saio eskaini ziren, ETB1-en.[36]
Goǃazen 7.0 (2020-2021)
aldatuAurreko denboraldia amaitzear zegoela ekoiztetxeak atal berriak egingo zirela iragarri zuen. 2020ko martxoan trama berriak idazten ari zirela jakinarazi zuten, eta pertsonaia berriak sartzeko asmoa ere bazutela adierazi zuten telesailaren arduradunek.[6] Pertsonaia berriak gehitu arren, casting prozesu baten bidez hautatuak, Go!azen 6.0-ko aktore asko itzuliko dira denboraldi honetan.[37][38]
Xabi Rodriguez (Aimar), Andrea Mora (Sara), Kimetz Renteria (Gabo) eta Iban Malo (Musa) aktoreek ez dute jarraituko, eta hiru ikasle berri egongo diraː Enara (Aitziber Errazkin), Luken (Ander Lacalle) eta Garazi (Nerea Elizalde). Horretaz gain Endika Zamalloa aktoreak Aitor pertsonaiarena egingo du, mantenimenduko arduradun berria izango dena, eta Maria Cruickshank ingeles irakasle berria izango da. Asier Burguete aktorea ere itzuliko da Markel Aranbururen paperean, oraingoan ikaslea izan ordez bekadun lanetan.[39] Aktore gonbidatuen artean Iñigo Larrinaga dago.
Goǃazen 7.0 denboraldia 2020ko udan grabatu eta udazkenean estreinatuko da. Grabaketa-prozesuan neurri bereziak hartuko dira COVID-19aren pandemia dela eta, beraz ohi baino prozesu luzeagoa izango dela aurreikusten da. Besteak beste aktore guztiei koronabirus probak egin zizkieten, eta lantaldeko kideek uneoro zein aktoreek grabaketetako etenaldietan maskara jantzi behar dute. Hala ere estreinaldia azaroa erdialderako aurreikusita dago, aurreko denboraldietan bezala.[40][41] Grabaketak Donostian eta Azpeitian egingo dira, ekainaren 29an hasi ziren eta 10 astez luzatuko dira, irailaren 4ra arte.[42]
Denboraldiaren bideoklipa ("Kalera irten gara", Iker Laurobak egina) uztailaren 9an estreinatu zen.[43] Denboraldian landuko diren gaiei dagokienez, bi neskaren arteko maitasun istorio bat kontatuko dute eta harreman toxikoen gaia azalduko da.[44]
Goǃazen 8.0 (2021-2022)
aldatu2021eko otsailean, Goǃazen 7.0 amaitzear zegoela, Itziar Gomez zuzendariak, hurrengo denboraldi bat egiteko elkarrizketak hasi zituztela adierazi zuen. Ezustekorik ezean Goǃazen 8.0 egingo dela esan zuen, baina, edonola ere, azken erabakia EITBko arduradunena izango zela. Goǃazen 7.0-ko azken atala eman eta gero, EITBk denboraldi berria egongo zela baieztatu zuen.[7] Aurreko denboraldietako logikari jarraituz, aktore aldetik ez da aldaketa handirik espero, aktore belaunaldi bakoitzak hiru urte inguru irauten baitu telesailean.[45] Go!azeneko denboraldi honek, telesailaren istoriako datu oberenak eman zituen
Goǃazen 9.0 (2022-2023)
aldatu2022ko urtarrilaren 14an, 2022ko udako abestiaren letra telesailaren jarraitzaileek egitea proposatu zuen EITBk, eta honekin jakitera eraman zen, Go!azen 9.0 egongo zela. Gainera, Begoñak, azken atalaren amaieran "Datorren urtera arte" esaldia esan zuen. Oraingoz, aktore aldetik, batek bakarrik baieztatu du urrengo urtean Basakabira itzuliko dela, Iñaki Mujikak(Unax).
Go!azen 10.0 (2023-2024)
aldatu----
Atalak eta audientziak
aldatuGo!azen (2008)
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Go!azen | 2008ko azaroaren 13a | 66.000 ikusle | %7,4 |
Go!azen 2.0 (2009)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | ||||
1 | 1 | Basakabi | 2009ko urriaren 9a | 51.000 ikusle | %7,3 |
2 | 2 | Bide galduak | 2009ko urriaren 16a | 47.000 ikusle | %5,2 |
3 | 3 | Debekuarekin dantza | 2009ko urriaren 23a | 51.000 ikusle | %6,5 |
4 | 4 | Paris & Donostia | 2009ko urriaren 30a | 46.000 ikusle | %6,0 |
5 | 5 | Bat bitan | 2009ko azaroaren 6a | ||
6 | 6 | Ahari talka | 2009ko azaroaren 13a | ||
7 | 7 | Nolitzemar-en bisita | 2009ko azaroaren 20a | ||
8 | 8 | Ikusi arte! | 2009ko azaroaren 27a | ||
9 | 9 | Maitasun jolasak | 2009ko abenduaren 4a | ||
10 | 10 | Gezurra ari du | 2009ko abenduaren 11 | ||
11 | 11 | Itoginak bihotzean | 2009ko abenduaren 18a | ||
12 | 12 | Basakabiko neskatxa maite | 2009ko abenduaren 25a |
Go!azen 3.0 (2016-2017)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | ||||
13 | 1 | Ongi etorri Basakabira | 2016ko azaroaren 18a | 18.000 ikusle | %2,5 |
14 | 2 | Berdinak, baina ez bera | 2016ko azaroaren 25a | 21.000 ikusle | %3,0 |
15 | 3 | Mundua amaitzera doa | 2016ko abenduaren 2a | 32.000 ikusle | %4,5 |
16 | 4 | Borroka | 2016ko abenduaren 9a | 11.000 ikusle | %1,6 |
17 | 5 | Agur ahizpatxo | 2016ko abenduaren 16a | 37.000 ikusle | %5,4 |
18 | 6 | Zorionak zuri | 2016ko abenduaren 23a | 24.000 ikusle | %3,5 |
19 | 7 | Eliren sekretua | 2017ko urtarrilaren 6a | 26.000 ikusle | %3,5 |
20 | 8 | Elene edo Mikel, aukeratu | 2017ko urtarrilaren 13a | 36.000 ikusle | %4,4 |
21 | 9 | Malkoak | 2017ko urtarrilaren 20a | 52.000 ikusle | %6,3 |
22 | 10 | Uda amaitzera doa | 2017ko urtarrilaren 27a | 46.000 ikusle | %6,3 |
Atal bereziak (making of-ak)
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Basakabi barrutik | 2017ko otsailaren 3a | 48.000 ikusle | %7,0 |
2 | Go!azen, eta orain zer? | 2017ko otsailaren 10a | 24.000 ikusle | %3,3 |
3 | Bago!az Basakabira | 2017ko otsailaren 17a | 23.000 ikusle | %3,3 |
Go!azen 4.0 (2017-2018)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
23 | 1 | Ispilu aurrean | 2017ko azaroaren 3a | %4,8 | |
24 | 2 | Zaila bada, ez da ezinezkoa | 2017ko azaroaren 10a | 23.000 ikusle | %3,3 (%9,5) |
25 | 3 | Horrelakoa da bizitza | 2017ko azaroaren 17a | 32.000 ikusle | %4,8 (%13,5) |
26 | 4 | Nabil ametsetan | 2017ko azaroaren 24a | %7,5 | |
27 | 5 | Gure garaia | 2017ko abenduaren 1a | %5,3 | |
28 | 6 | Zu arrantzale, ni bixigu | 2017ko abenduaren 15a | %5,1 | |
29 | 7 | Ez dut galduko itxaropena | 2017ko abenduaren 22a | 51.000 ikusle | %7,0 |
30 | 8 | Ez nazazu epaitu | 2017ko abenduaren 29a | 34.000 ikusle | %5,5 |
31 | 9 | Maite dut zuk laztantzea | 2018ko urtarrilaren 5a | 30.000 ikusle | %4,6 |
32 | 10 | Ze min egiten duen egiak! | 2018ko urtarrilaren 12a | 51.000 ikusle | %6,9 (%19,0) |
33 | 11 | Nork agintzen du hemen? | 2018ko urtarrilaren 19a | 30.000 ikusle | %4,3 (%13,5) |
34 | 12 | Aske maite | 2018ko urtarrilaren 26a | 42.000 ikusle | %5,8 (%14,8) |
35 | 13 | Gora Zuzen! | 2018ko otsailaren 2a | 70.000 ikusle | %9,2 (%21,8) |
Go!azen Basakabira (casting-ak)
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Nikole | 2017ko urriaren 6a | 21.000 ikusle | %3,1 |
2 | Lore | 2017ko urriaren 13a | 9.000 ikusle | %1,9 |
3 | Martin | 2017ko urriaren 20a | %1,3 | |
4 | Julen | 2017ko urriaren 27a | 14.000 ikusle | %2,1 |
Antzezlana
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Go!azen 3.0 (2016-2017ko antzezlana) | 2017ko abenduaren 8a | %1,8 |
Gabon zahar gaueko berezia
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Go!azen 2018 (00:05 - 01:37) | 2017ko abenduaren 31 | %9,4 | |
2 | Bago!az 2018ra (01:37 - 02:06) | 2017ko abenduaren 31 | %2,6 |
Atal bereziak
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen ate irekien eguna (21:04 - 22:44) | 2018ko otsailaren 9a | 22.000 ikusle | %3,0 (%7,4) |
2 | Go!azen ikusleen kuttunak (22:44 - 23:29) | 2018ko otsailaren 9a | 9.000 ikusle | %1,1 (%2,1) |
Go!azen 5.0 (2018-2019)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
36 | 1 | Basakabiko atarian | 2018ko azaroaren 16a | %4,6 (%14,5) | |
37 | 2 | Naiaren urtebetetzea | 2018ko azaroaren 23a | 27.000 ikusle | %4,4 |
38 | 3 | Hauteskundeak! | 2018ko azaroaren 30a | 28.000 ikusle | %4,6 |
39 | 4 | Desagertu egiten zara | 2018ko abenduaren 14a | 11.000 ikusle | %1,6 |
40 | 5 | Maitasun karta | 2018ko abenduaren 21a | 20.000 ikusle | %3,3 |
41 | 6 | Lagunak! | 2018ko abenduaren 28a | ||
42 | 7 | Barbakoa eguna | 2019ko urtarrilaren 4a | 67.000 ikusle | %5,0 (%14,8) |
43 | 8 | Ongi etorri, Alex | 2019ko urtarrilaren 11 | %4,9 | |
44 | 9 | Mutil edo neska, berdin du! | 2019ko urtarrilaren 18a | %4,0 | |
45 | 10 | Aneren mina | 2019ko urtarrilaren 25a | %3,7 | |
46 | 11 | Nork bidali zuen argazkia? | 2019ko otsailaren 1a | ||
47 | 12 | Agur kokodrilo | 2019ko otsailaren 8a | %5,9 (%16,6) | |
48 | 13 | Azken dantza | 2019ko otsailaren 15a |
Antzezlana
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 4.0 (2017-2018ko antzezlana) | 2018ko abenduaren 7a | 24.000 ikusle | %4,1 |
Gabon zahar gaueko berezia
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 2019 (00:06 - 01:41) | 2018ko abenduaren 31 | 39.000 ikusle | %7,8 (%15,2) |
Atal bereziak (making of-ak)
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 5.0: Amaiera | 2019ko otsailaren 20a | ----- | %0,6 (%1,8) |
Goǃazen 6.0 (2019-2020)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
49 | 1 | Amets berriak | 2019ko azaroaren 22a | %5,1 (%14,6) | |
50 | 2 | Sorginak gara | 2019ko azaroaren 29a | %4,4 (%12,8) | |
51 | 3 | Ametsetan | 2019ko abenduaren 13a | %3,2 (%8,0) | |
52 | 4 | Txikia naiz | 2019ko abenduaren 20a | %6,9 (%19,5) | |
53 | 5 | Aurrera goaz | 2019ko abenduaren 27a | %3,9 (%12,0) | |
54 | 6 | Mozorro festa | 2020ko urtarrilaren 3a | %3,1 (%9,9) | |
55 | 7 | Zein zoriontsu izan garen | 2020ko urtarrilaren 10a | %2,7 (%8,8) | |
56 | 8 | Airea izan nahi dut | 2020ko urtarrilaren 17a | %2,1 (%7,3) | |
57 | 9 | Deabruak gara | 2020ko urtarrilaren 24a | %3,9 (%13,2) | |
58 | 10 | Bizitza kartzela da | 2020ko urtarrilaren 31 | %3,3 (%10,1) | |
59 | 11 | Ta ni banoa | 2020ko otsailaren 7a | %3,7 (%11,5) | |
60 | 12 | Gora gure bihotzak | 2020ko otsailaren 14a | %3,4 (%10,5) | |
61 | 13 | Dantza dezagun argitzeraino | 2020ko otsailaren 21a | %2,8 (%8,9) |
Antzezlana
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 5.0 (2018-2019ko antzezlana) | 2019ko abenduaren 6a | %0,1 (%0,3) |
Gabon zahar gaueko berezia
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 2020 (00:07 - 01:37) | 2019ko abenduaren 31 | %6,1 (%12,5) |
Go!azen etxean (konfinamenduan)
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | 1. atala | 2020ko martxoaren 25a | %0,8 | |
2 | 2. atala | 2020ko apirilaren 1a | %0,3 | |
3 | 3. atala | 2020ko apirilaren 12a | %2,5 (%7,3) | |
4 | 4. atala | 2020ko apirilaren 19a | %0,7 (%2,3) | |
5 | 5. atala | 2020ko apirilaren 26a | %1,1 (%3,5) | |
6 | 6. atala | 2020ko maiatzaren 2a | 7.000 ikusle | %1,0 (%3,9) |
7 | 7. atala | 2020ko maiatzaren 9a | %0,5 (%1,6) | |
8 | 8. atala | 2020ko maiatzaren 16a | %1,4 (%4,7) | |
9 | 9. atala | 2020ko maiatzaren 23a | 4.000 ikusle | %0,6 (%2,2) |
Goǃazen 7.0 (2020-2021)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
62 | 1 | Aukera berriak | 2020ko azaroaren 20a | %3,2 (%9,8) | |
63 | 2 | Merezi dutenengatik, gora kopak! | 2020ko azaroaren 27a | 15.000 ikusle | %2,0 (%6,8) |
64 | 3 | Ez da ondo aterako | 2020ko abenduaren 4a | %3,0 (%9,9) | |
65 | 4 | Zapalduen olerkia | 2020ko abenduaren 11 | %4,2 (%12,8) | |
66 | 5 | Beldurrik ezǃ | 2020ko abenduaren 18a | %3,9 (%12,5) | |
67 | 6 | Eman dena | 2020ko abenduaren 25a | %3,3 (%10,3) | |
68 | 7 | Has dadila festaǃ | 2021eko urtarrilaren 1a | %2,5 (%6,7) | |
69 | 8 | Maddi zuloan | 2021eko urtarrilaren 8a | %1,5 (%4,0) | |
70 | 9 | Itxura | 2021eko urtarrilaren 15a | %2,7 (%9,2) | |
71 | 10 | Ez naiz makurtuko | 2021eko urtarrilaren 22a | %3,2 (%9,9) | |
72 | 11 | Paris, beti Paris | 2021eko urtarrilaren 29a | %2,7 (%9,3) | |
73 | 12 | Sweet Maddi | 2021eko otsailaren 5a | %2,5 (%5,5) | |
74 | 13 | Jar dezagun dena buruz behera | 2021eko otsailaren 12a | 26.000 ikusle | %2,9 (%9,1) |
Antzezlana
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 6.0 (2019-2020ko antzezlana) | 2021eko urtarrilaren 8a | %0,6 (%1,4) |
Gabon zahar gaueko berezia
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen 2021 (00:05 - 01:27) | 2020ko abenduaren 31 | %5,7 (%13,3) |
Goǃazen 8.0 (2021-2022)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
75 | 1 | Hotzak garela esaten digute | 2021eko azaroaren 19a | 38.000 ikusle | %5,8 (%11,5) |
76 | 2 | Bizitzari egurra emon | 2021eko azaroaren 26a | 49.000 ikusle | %7,2 (%16,0) |
77 | 3 | Maddi, ez etsi | 2021eko abenduaren 3a | 38.000 ikusle | %6,0 (%17,2) |
78 | 4 | Korapilatzen jarraitzen badugu | 2021eko abenduaren 10a | 47.000 ikusle | %7,1 (%14,0) |
79 | 5 | Zeri begira hartu nahi duzu lo? | 2021eko abenduaren 17a | 37.000 ikusle | %5,7 (%14,2) |
80 | 6 | Ipuinetan bakarrik daude printzesak eta printzeak | 2022ko urtarrilaren 7a | 13.000 ikusle | %2,0 (%6,7) |
81 | 7 | Euskadin rockak ez du dirurik emanen | 2022ko urtarrilaren 14a | 40.000 ikusle | %5,7 (%14,2) |
82 | 8 | Lagunak | 2022ko urtarrilaren 21a | 56.000 ikusle | %8,4 (%19,6) |
83 | 9 | Zaindu maite duzun hori | 2022ko urtarrilaren 28a | 40.000 ikusle | %6,2 (%15,0) |
84 | 10 | Barnetik | 2022ko otsailaren 4a | 46.000 ikusle | %7,7 (%17,5) |
Gabonetako bereziak
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen Gabonetan | 2021eko abenduaren 24a | 11.000 ikusle | %2,5 (%7,1) |
2 | 2022ra bidean Go!azen (20:54 - 21:48) | 2021eko abenduaren 31a | 23.000 ikusle | %4,5 (%11,8) |
Goǃazen 9.0 (2022-2023)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
85 | 1 | Bueltan gara! | 2022ko azaroaren 18a | 20.000 | %3,5 (%9,0) |
86 | 2 | Zu zara satorra? | 2022ko azaroaren 25a | 17.000 | %3,0 (%5,6) |
87 | 3 | Bideozinten misterioa | 2022ko abenduaren 2a | 19.000 | %3,1 (%6,9) |
88 | 4 | Denok gara susmagarri | 2022ko abenduaren 16a | 15.000 | %2,7 (%8,1) |
89 | 5 | Oierren proposamena | 2022ko abenduaren 30a | 20.000 | %4,0 (%13,3) |
90 | 6 | Basakabiko ikasle berriak | 2023ko urtarrilaren 6a | 13.000 | %2,2 (%6,3) |
91 | 7 | Zertan ari zara, Alain? | 2023ko urtarrilaren 13a | 13.000 | %2,3 (%3,9) |
92 | 8 | Iraia eta Koldoren uda | 2023ko urtarrilaren 20a | 19.000 | %3,4 (%9,7) |
93 | 9 | Egia agerian | 2023ko urtarrilaren 27a | 14.000 | %2,3 (%4,8) |
94 | 10 | Basakabiko azken dantza | 2023ko otsailaren 3a | 18.000 | %3,3 (%8,7) |
Kontzertua
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Go!azen Kontzertua 9.0 | 2022ko abenduaren 9a | 9.000 ikusle | %1,4 (%3,9) |
Gabonetako bereziak
aldatuZenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Gabonak Basakabin | 2022ko abenduaren 23a | 19.000 | %3,8 (%10,5) |
2 | 2023ra bidean Go!azen (21:07 - 22:04) | 2022eko abenduaren 31a | %3,6 (%9,9) |
Goǃazen 10.0 (2023-2024)
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
95 | 1 | Ongi etorri Basakabira! | 2023ko azaroaren 17a | ----- | ----- |
96 | 2 | Okupa bat Basakabin | 2023ko azaroaren 24a | ----- | ----- |
97 | 3 | Berri txarrak | 2023ko abenduaren 1a | ----- | ----- |
98 | 4 | Garaziri amua | 2023ko abenduaren 15a | ----- | ----- |
99 | 5 | Aner ez da fidatzekoa | 2023ko abenduaren 22a | ----- | ----- |
100 | 6 | Gaizki-ulertuak | 2023ko abenduaren 29a | ----- | ----- |
101 | 7 | Arriskuarekin jolasean | 2024ko urtarrilaren 5a | ----- | ----- |
102 | 8 | Zuri kaleratua | 2024ko urtarrilaren 12a | ----- | ----- |
103 | 9 | Garazi atxilotuta | 2024ko urtarrilaren 19a | ----- | ----- |
104 | 10 | Ez gara betirako | 2024ko urtarrilaren 26a | ----- | ----- |
Aktoreak eta pertsonaiak
aldatuHauek dira Go!azeneko filmean eta teselaisean izan diren pertsonaiak, denboraldietan banatuta.
- = Pertsonaia nagusia
- = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batzuetan edota Goǃazen etxean atal berezietan)
Pertsonaia | Aktorea | Denboraldiak | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Go!azen | Go!azen 2.0 | Go!azen 3.0 | Go!azen 4.0 | Go!azen 5.0 | Go!azen 6.0 | Go!azen 7.0 | Go!azen 8.0 | Go!azen 9.0 | Go!azen 10.0 | Go!azen 11.0 | |||
Joxe "Zuzen" | Ramon Agirre | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Irati Ibarbia | Barbara Rivas | Nagusia | |||||||||||
Beñat Garmendia | Iñigo Azpitarte | Nagusia | |||||||||||
Desirée "Desi" | Inma Fernandez | Nagusia | |||||||||||
Gorka Aldabe | Yeray Vázquez | Nagusia | |||||||||||
Haritz Landa | Yago Mateo | Nagusia | |||||||||||
Leire Susperregi | Zulai Plazaola | Nagusia | |||||||||||
Asier | Aitor Saumell | Nagusia | |||||||||||
Baldar | Jon Urbieta | Nagusia | |||||||||||
Julen | Mikel Losada | Nagusia | |||||||||||
Hector | Pedro Alfonso Vilas | Nagusia | |||||||||||
Paulo Aldabe | Felipe Barandiaran | Gonbidatua | |||||||||||
Aitor | Jokin Ayerregaray | Nagusia | |||||||||||
Gotzone | Itxaso Paia | Nagusia | |||||||||||
Telmo Berriotxoa | Jox Berasategi | Nagusia | |||||||||||
Jota | Karlos Nguema | Nagusia | |||||||||||
Miren | Joli Pascualena | Nagusia | |||||||||||
Iñaki Galartza | Joseba Apaolaza | Gonbidatua | |||||||||||
Peter "Peio" Macgowan | Borja Uribesalgo | Nagusia | |||||||||||
Begoña "Bego" Garate | Karmele Larrinaga | Nagusia | |||||||||||
Haizea Jauregi | Paula Etxeberria | Nagusia | |||||||||||
Mikel Galartza | Markel Gajate | Nagusia | |||||||||||
Elene Jauregi | Aitana Etxeberria | Nagusia | |||||||||||
Markel Aranburu | Asier Burguete | Nagusia | Etxean | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||
Garikoitz "Gari" Susaeta | Aritz Mendiola | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Urko Uria | Haritz Morras | Nagusia | |||||||||||
Dulce Elizondo "Eli" | Ainhoa Larrañaga | Nagusia | Gonbidatua | Gonbidatua | Nagusia | ||||||||
Ane Miranda | Miren Arrieta | Nagusia | Etxean | Nagusia | |||||||||
Jontxu Juaristi | Oihan Moreno | Nagusia | |||||||||||
Nora Zubiri | Lorea Iribar | Nagusia | |||||||||||
Aita Arruti | Inazio Tolosa | Gonbidatua | |||||||||||
Martin Beaskoetxea | Asier Oruesagasti | Nagusia | |||||||||||
Naia Badiola | Iholdi Beristain | Nagusia | Etxean | ||||||||||
Lorea "Lore" Lertxundi | Sara Nieto | Nagusia | |||||||||||
Nikole | Nerea Mazo | Nagusia | Etxean | ||||||||||
Julen Ibarra | Beñat Iturbe | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Erika Otegi | Nerea Gorriti | Nagusia | |||||||||||
Zuriñe "Zuri" Lejarreta | Maria Redondo | Nagusia | |||||||||||
Ander Etxeberria | Iker Villa | Nagusia | |||||||||||
Amaia Lejarreta | Itziar Urretabizkaia | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Paul Elizondo | Asier Hernandez | Gonbidatua | |||||||||||
Alex Roy | Aitor Paterson | Nagusia | |||||||||||
Maialen "Maddi" Zubizarreta | Dánae Riaño | Nagusia | |||||||||||
Eider Madariaga | Esti Lopez | Nagusia | |||||||||||
Danel Madariaga | Markel Sainz | Nagusia | |||||||||||
Gabo Alberdi | Kimetz Renteria | Nagusia | |||||||||||
Aimar Mendizabal | Xabi Rodríguez | Nagusia | |||||||||||
Sara | Andrea Mora | Nagusia | |||||||||||
Eneko Larrañaga | Nikola Zalduegi | Nagusia | |||||||||||
June Talleria | Lorea Intxausti | Nagusia | |||||||||||
Igor Altuna | Xanti Korkostegi | Nagusia | |||||||||||
Telmo Matxinbarrena | Xabi Donosti | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Musá | Iban Malo | Nagusia | |||||||||||
Andoni Larrañaga | Martxelo Rubio | Gonbidatua | |||||||||||
Telmoren ama | Edurne Agirrezabala | Gonbidatua | |||||||||||
Arantza Agirre | Karmele Aranburu | Gonbidatua | |||||||||||
Enara Garmendia | Aitziber Errazkin | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Garazi Arrizabalaga | Nerea Elizalde | Nagusia | |||||||||||
Luken | Ander Lacalle | Nagusia | Gonbidatua | Nagusia | |||||||||
Aitor | Endika Zamalloa | Nagusia | |||||||||||
Kristina | Maria Cruickshank | Nagusia | |||||||||||
Koldo | Julen Castillo | Nagusia | |||||||||||
Ibai Martutegi Gorostiaga | Joanes Echeveste | Nagusia | Gonbidatua | ||||||||||
Unax Beloki | Iñaki Mujika | Nagusia | |||||||||||
Iraia Beloki | Malen Azpirotz | Nagusia | |||||||||||
Edorta Unanue (Iker) | Aitor Beltran | Nagusia | Nagusia | ||||||||||
Oier (Zuzendaria) | Andoni Agirregomezkorta | Nagusia | |||||||||||
Olatz (Begiralea) | Alazne Etxeberria | Nagusia | |||||||||||
Alain | Eleder Iglesias | Nagusia | |||||||||||
Gontzal | Kimetz Etxabe | Nagusia | |||||||||||
Saioa | Mikele Arizkorreta | Nagusia | |||||||||||
Maitane (Begiralea) | Nerea Arriola | Nagusia | |||||||||||
Lea | Haizea Astrain | Nagusia | |||||||||||
Noa | Marina Ostolaza | Nagusia | |||||||||||
Mattin | Unai Arana | Nagusia | |||||||||||
Bosko | Ander Ayerza | Nagusia | |||||||||||
Aner | Xabier Elizalde | Nagusia | |||||||||||
Urtzi | Unai Arrieta | Nagusia |
Go!azen (2008)
aldatuIkasleak
|
Irakasleak
|
Go!azen 2.0 (2009)
aldatuIkasleak
|
|
Go!azen 3.0 (2016-2017)
aldatuIkasleak
|
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Go!azen 4.0 (2017-2018)
aldatuIkasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Go!azen 5.0 (2018-2019)
aldatuIkasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 6.0 (2019-2020)
aldatuIkasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 7.0 (2020-2021)
aldatuIkasleak
Irakasleak
|
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 8.0 (2021-2022)
aldatuIkasleak
Irakasleak
|
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 9.0 (2022-2023)
aldatuIkasleak
- Dánae Riaño - Maialen "Maddi" Zubizarreta
- Julen Castillo - Koldo
- Joanes Echeveste - Ibai Martutegi Gorostiaga
- Lorea Intxausti - June Talleria
- Nerea Elizalde - Garazi Arrizabalaga
- Iñaki Mujika - Unax Beloki
- Malen Azpirotz - Iraia Beloki
- Kimetz Etxabe - Gontzal
- Eleder Iglesias - Alain
- Mikele Arizkorreta - Saioa
Irakasleak
- Andoni Agirregomezkorta - Oier
- Alazne Etxeberria - Olatz
Basakabitik kanpo
- Ainhoa Larrañaga - Dulce Elizondo "Eli"
- Miren Arrieta - Ane Miranda
- Maria Redondo - Zuriñe "Zuri" Lejarreta
- Aitziber Errazkin - Enara Garmendia
Goǃazen 10.0 (2023-2024)
aldatuIkasleak
- Lorea Intxausti - June Talleria
- Nerea Elizalde - Garazi Arrizabalaga
- Kimetz Etxabe - Gontzal
- Mikele Arizkorreta - Saioa
- Unai Arana - Mattin
- Unai Arrieta - Urtzi
- Haizea Astrain - Lea
- Ander Ayerza - Bosko Núñez de Salazar
- Xabier Elizalde - Aner
- Marina Ostolaza - Noa
- Ander Lacalle - Luken
Irakasleak
- Andoni Agirregomezkorta - Oier
- Maria Redondo - Zuriñe "Zuri" Lejarreta
- Nerea Arriola - Maitane, Oierren iloba
Basakabitik kanpo
- Aitor Beltrán - Edorta
Goǃazen 11.0 (2024-2025)
aldatuIkasleak
- Nerea Elizalde - Garazi Arrizabalaga
- Kimetz Etxabe - Gontzal
- Mikele Arizkorreta - Saioa
- Ander Ayerza - Bosko Núñez de Salazar
- Xabier Elizalde - Aner
- Ander Lacalle - Luken
- Julen Taboada - Joritz
- Irati Martin - Izar
- Adriana Sánchez - Alaia
- Ander Murillo - Manex
- Garazi Urkola - Oihane
Irakasleak
- Sara Cozar - Leire
- Nerea Arriola - Maitane, Oierren iloba
Filmari buruzko informazio teknikoa
aldatuMusika
aldatuMusikala izanda, abestiak zeharo garrantzitsuak dira filmean. Hori dela eta, Fernando Velazquez bilbotarrak, lehen El orfanato bezalako pelikuletan aritutakoa, euskarazko abesti klasikoak ez ezik, egungo abestiak ere moldatu ditu.
Hona hemen filmean agertzen diren hamaika abestiak:
Zbk. | Abestia | Taldea | Musika eta hitza |
1 | Goazen | Filmerako egina | Álvaro Carmona eta Xabi Zabaleta |
2 | E.H. Sukarra | E.H. Sukarra | Mikel Gorosabel Garai "Norton" |
3 | Amets bat | Alaitz eta Maider | Maider Zabalegi Galardi |
4 | Ilargia | Ken Zazpi | Eñaut Elorrieta Larruzea eta Jon Mikel Arronategi Azurmendi |
5 | Txoria txori | Mikel Laboa | Mikel Laboa |
6 | Horrelako | The Uski's | Anartz Laka Zameza eta Jon Zameza Gonzalez |
7 | Amets | Gari | Gari |
8 | Apustua | Filmerako egina | Fernando Velazquez eta Xabi Zabaleta |
9 | Aitormena | Hertzainak | Hertzainak |
10 | Lau teilatu | Itoiz | Itoiz |
11 | Sarri, Sarri | Kortatu | Frederick "Toots" Hibbertten Chatty Chatty abestiaren bertsioa |
Lan-talde teknikoa
aldatuZuzendaritza | Jabi Elortegi eta Aitor Aranguren |
Gidoia | Xabier Zabaleta, Álvaro Carmona, Pedro Fuentes eta Jabi Elortegi |
Ekoizle exekutiboa | Raquel Busca |
Musika | Fernando Velazquez |
Argazki zuzendaritza | Javier Agirre |
Aktoreen zuzendaritza | Ainhoa Aierbe |
Arte zuzendaritza | Mikel Serrano |
Koreografia | Josu Mujika |
Ekoizleak | ETB eta Pausoka Entertainment |
Castinga
aldatuProtagonistak aukeratzeko ekoizleek castinga egin zuten. Bertan parte hartzeko baldintzak honakoak ziren: 14 eta 20 urte arteko neska-mutil euskaldunak dantzatzea eta abestea dakitenak. Gainera, estra izateko 40 urte baino helduagoak ere bilatu zituzten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Go!azen - Pausoka Entertainment S.L.» Pausoka Entertainment S.L. (Noiz kontsultatua: 2016-12-08).
- ↑ https://web.archive.org/web/20170104091059/http://www.elcorreo.com/videos/zurekin/201605/27/goazen-berriz-4915840808001-mm.html
- ↑ «Go!azeneko hurrengo laugarren denboraldirako castinga egiteko saio berria» Euskal Telebista.
- ↑ «Go!azenen historiako audientzia daturik onena» Berria.
- ↑ «'Go!azen 6.0'ren balorazioa» Berria.
- ↑ a b c «'Go!azen'en azken atala ostegunean aurrestreinatuko da Hendaian, Herri Urratsen alde» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ a b «Go!azenen azken atalak umeen artean nagusi izanda itxi du denboraldia» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Telesail berriak «EITBren balioei» lotuta egingo dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
- ↑ Berria eitb24.comen[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Uztarria. Urriaren 13an estreinatuko da 'Go!azen' filma. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Go!azen filma eta telesailaren arrakasta» Formula TV.
- ↑ Estreinaldiaren berria
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «ETBren telesail berriek ataleko 112.500 euroko kostua izango dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ EiTB. «'Euskararen Txantxangorria' bideoklipa egin du 'Go!azen'ek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2016-12-08).
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/osoa-zozketa/4343634/zozketa-goazenen-aurrestreinaldirako-sarrerak/
- ↑ https://web.archive.org/web/20161013071836/http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/osoa/4421702/goazen-telesailaren-aurrestreinaldi-eta-emanaldiak/
- ↑ EiTB. «Iholdi Beristain izan da 'Bago!az'eko irabazlea!» www.eitb.eus.
- ↑ EiTB. «Ramon Agirre: 'Txikienei ere gustatzen zaie botereari barre egitea'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
- ↑ EiTB. «Jabi Elortegi eta Aritz Mendiola 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
- ↑ Berria.eus. «'Go!azen' telesailaren sasoi berria hasiko da, Xabi Solanoren musikaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/osoa/6178931/goazenen-denboraldiko-azken-atala-hendaian-estreinatuko-da-otsailaren-14an/
- ↑ EiTB. «Ba!goazen bigarren denboraldirako kastinak hasi dira» www.eitb.eus.
- ↑ Berria.eus. ««Tramen aldetik, 'Go!azen' bere unerik onenean dago orain»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ (Ingelesez) «Go!azen (Ofiziala) on Instagram: “⚠️ Denboraldi berriko gidoiak esku artean ditugu❗❗❗”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
- ↑ (Ingelesez) «Go!azen (Ofiziala) on Instagram: “Gidoilarien gelan sartu gara eta hara... ❗❗PERTSONAIA BERRIEN IZENAK TOPATU DITUGU🙈”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ «'Zatoz gurekin!' bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek» El Correo 2019-06-19 (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ «Salgai daude 'Go!azen'en lehen atala BECen ikusteko sarrerak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
- ↑ «'Go!azen'en estreinaldiak Getxon, Iruñan eta Donostian» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
- ↑ «Horrela hasiko da 'Go!azen'en denboraldi berria!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
- ↑ «Go!azen 6.0: Azken atalaren estreinaldia» www.tabakalera.eu 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ Berria. ETB 'DantzanGo!' saioa prestatzen ari da irailean estreinatzeko. .
- ↑ Urkizu, Urtzi. «ETB1ek 'Go!azen etxean' saioa estreinatuko du bihar» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Partaide berriak, Go!azen Etxean saioan» Euskal Irrati Telebista 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hainbat gorabehera etxetik irten gabe, gaur gauean, Go!azen Etxean saioan» Euskal Irrati Telebista 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Aktore berriak hasi dira testuak ikasten!» Euskal Irrati Telebista 2020-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
- ↑ Berria TB. «Go!azen telesailaren seigarren denboraldiaren amaiera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ «Go!azen 7.0 martxan da» Euskal Irrati Telebista 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ «Gustatzen zait nire bizitza liburu bat balitz bezala bizitzea; ez dakit amaiera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-18). «'Aktoreei testak egitea aukeretako bat da gertuko eszenak egin ahal izateko'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Aitziber Errazkin 'Go!azen' telesaileko aktore berria - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-06). «'Kalera irten gara', Go!azenen abesti berria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ Garmendia, Lander Muñagorri. «Zazpigarrena ere bidean da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ Larrinaga, Zihara Jainaga. ««Gazteek euskaraz ikusten duten telesaila zaindu egin behar da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).