Kimetz Renteria

euskal aktorea

Kimetz Renteria Elorza (Bilbo, Bizkaia, 2002ko ekainaren 14a) euskal aktorea da, Goǃazen 6.0 denboraldiko protagonistetako bat. Horretaz gain, zenbait komunikabidetan agertu da transexualitateaz hizketan.[1]

Kimetz Renteria
Bizitza
JaiotzaBilbo2002ko ekainaren 14a (21 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm13225000 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bilboko Ibarrekolanda institutuan gauzatu zituen ikasketak. Naizen elkarteko kidea da. Transexuala den aldetik gaiari buruzko hainbat telebista programatan agertu da, besteak beste Gure Kasa saioan gonbidatu gisa.[2] 2019an Bagoǃaz lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Adierazi zuenaren arabera, lehiaketan parte hartzeko arrazoietako bat transexualitatea ikustarazteko aukera izan zen.[3] Ez zuen lehiaketa irabazi, baina Goǃazen telesailaren seigarren denboraldirako probak gainditu zituen, eta protagonistetako bat izan zen. Transexual baten papera egiten du.[4]

Filmografia aldatu

  • Bagoǃaz 3.0 (2019). Lehiakidea (13 atal)
  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Gabo Alberdi (13 atal)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu