Mikel Losada
Mikel Losada Garcia (Ermua, Bizkaia, 1978) antzezlea da.
Mikel Losada | |
---|---|
![]() (2025) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mikel Losada García |
Jaiotza | Ermua, 1978ko abenduaren 28a (46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Juan Antxieta Musika eta Antzerki Ikasketen Zentroa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Ramón Barea Felipe Loza Itziar Lazkano |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Pabellón Nº 6 |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin izan du, haien artean Ane edo Intimidad (Netflix), baita Espainia osoko ehun antzerki-ekoizpen baino gehiagotan ere.
Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan, hiru aldiz izendatu dute Euskal Aktore Onenaren Sarirako, azkenengoz 2022an, Ane filmarengatik. Orobat, 2001ean Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan Telebistako Aktore Onenaren Saria irabazi zuen; eta 2022an, berriz, kategoria berean izendatu zuten Intimidad telesailagatik.
Bizitza
aldatuErmuan jaio zen 1978an. Hamasei urte zituela lortu zituen antzerki- eta ikus-entzunezko proiektuetan lehen paperak. Geroago, hemezortzi urterekin Ramon Barearen antzerki konpainian sartu zen. Ordutik hona, ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin izan du, baita ehundik gora antzerki-produkziotan ere.
2020an, aldiz, Ane filmeko protagonista izan zen Patricia López Arnaizekin batera. Filmak bost izendapen jaso zituen Goya Sarietan, tartean Film Onenaren Saria. Azkenik, hiru Goya irabazi zituen.
Era berean, 2021ean Ana Murugarrenek zuzendutako García y García filmeko protagonista izan zen, José Mota, Pepe Viyuela eta Jordi Sánchezekin batera.
Pabellon 6 proiektuaren sortzaileetako bat da.
Bizitza pribatua
aldatuGaur egun Bilbon bizi da. Olatz Ganboa aktorearekin bikote harremana dauka eta elkarrekin alaba bat dute. 2016an berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten ETB1en, 2020an, COVIDen pandemiak eragindako konfinamendu betean. Border collie bat du, Kea izenekoa.
Ana Murugarren zinemagilearekin harreman estua du, eta berak azaldu duenez, Losada bere film guztietan agertzen da. Ramon Barea aktorearekin ere harreman estua du, Losadak bere lagun eta mentore jotzen baitu.
Filmografia
aldatuZinema
aldatu- Ane (2020)
- La pequeña Suiza (2019)
- El guardián invisible (2017)
- Igelak (2016)
- Hileta (2016)
- Txarriboda (2015)
- Hiru gezur (2014)
- Sapos y culebras (2014)
- Alaba Zintzoa (2013)
- Bypass (2012)
- Anfitrioi berezia (2012)
- Dragoi Ehiztaria (2010)
- Sukalde kontuak (2009)
- Zorion perfektua (2009)
- Go!azen (2008)
- Casual Day (2007)
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006)
- Corrientes circulares (2005)
- Hoja de ruta (2005)
- El coche de pedales (2004)
- Lazaro (2001)
- La voz de su amo (2001)
- Los amigos (2000)
- Pecados provinciales (1999)
Telebista
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |