Aitziber Errazkin

euskal aktorea

Aitziber Errazkin Navarro (Zarautz, Gipuzkoa, 1999ko abuztuaren 7a) euskal aktorea da, Goǃazen telesailean egindako paperagatik ezaguna.

Aitziber Errazkin
Bizitza
JaiotzaZarautz1999ko abuztuaren 7a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak

Bizitza aldatu

Filosofia ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina alde batera utzi zituen aktore ibilbideari ekiteko. 2020ko udan Goǃazen 7.0 denboraldiko aktore berrietako bat izango zela iragarri zen.[1] 13 ataletan Enara Garmendiaren papera egin zuen. Zenbait kontzertutan ere parte hartu zuen, telesaileko aktore batzuekin batera. Ordutik, interpretazioa ikasten ari da. 2020ko Urtezahar gauean ETB1eko Goǃ 2021 saio berezian parte hartu zuen.[2]

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
2020-2021 Goǃazen Enara Garmendia ETB1 Pertsonaia nagusia (13 atal)
2020 Joseba Arguiñano Sukalerrian Bere burua ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2020 Goǃ 2021 Bere burua ETB1 Urtezahar gaueko saio berezia

Erreferentziak aldatu

  1. «Aitziber Errazkin 'Go!azen' telesaileko aktore berria - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  2. «Urte berriari hasiera emateko, 'Go! 2021' saio berezia ETB1en» Euskal Irrati Telebista 2020-12-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).