Ireki menu nagusia

Lau teilatu Itoiz taldearen abestia da.[1] Euskarazko abesti garaikideen artean ezagunenetariko bat da,[2] izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan bigarren hautatu zuten. 1978an izen bereko Itoiz diskoan kaleratua izan zen. Ordutik hainbat taldek abestiaren bertsioak kaleratu dituzte.

Lau teilatu
Itoiz(r)en abestia Itoiz albumetik
Argitalpena 1978
Grabazioa Itoiz
Musika mota Popa
Hizkuntza Euskara
Iraupena 4:13
Idazlea Juan Carlos Pérez

Eduki-taula

MusikaAldatu

Musikaren aldetik pop musikan ohikoa den bezala, bi alde nabarmen ditu. Alde batetik, abestia bera, formalki aldakorra izan daitekena; bestetik, leloa du, ezaguna den Lau teilatu gainean, Ilargia erdian... esaldiarekin hasten dena[3]:

 


Diskoko beste abestiek rock progresibo itxura dute[4], baina Lau Teilatu balada motakoa da[5].

LetraAldatu

Juan Carlos Pérezek beti esan du euren taldean letrak ez zirela garrantzitsu, musika sortzen zutela eta, ondoren, euskaraz zekien norbaiti eskatzen ziotela letra jartzea[6]. Ezezagunak diren aipamen asko biltzen ditu, adibidez ta zer, ondo? zelan dihoa zure bufanda txuria?. Badira beste batzuk ezagunak direla, adibidez Benito Lertxundik abestutako Maria Solt eta Kastero abestiari egiten dioen erreferentzia. Abesti hori, hala ere, Pierre Topet "Etxahun" koblakariarena da.

BertsioakAldatu

Genero askotako hainbat artistak abestia bereganatu dute:

ErreferentziakAldatu

  1.   Ribera, Anje (2012-1-25) «Itoiz – Lau teilatu» El Correo .
  2. a b   Pérez Chávarri, Inés (2009-7-4) «Juan Carlos Pérez hace renacer a Itoiz en versión sinfónica» El País .
  3.   Lau teilatu — Euskal kultur erakundea . Noiz kontsultatua: 2018-02-04 .
  4. (Gaztelaniaz)  Zaldua, Iban (2016-05-27) Biodiscografías Editorial Páginas de Espuma ISBN 9788483935057 . Noiz kontsultatua: 2018-02-04 .
  5. (Ingelesez)  Martinez, Sílvia; Fouce, Héctor (2013-07-18) Made in Spain: Studies in Popular Music Routledge ISBN 9781136460067 . Noiz kontsultatua: 2018-02-04 .
  6.   «Juan Carlos Perez: «Itoiz-en lehenengo letrak barregarriak dira»» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-02-04 .
  7.   Nuevo dueto: Amaia y Mikel Erentxun “Lau teilatu” .
  8.   Txatxangorria-Euskal Karaokeak (2014-12-07) Lau teilatu NAHI TA NAHIEZ . Noiz kontsultatua: 2018-02-04 .
  9.   Inma Gene (2008-11-09) lau teilatu umpah pah . Noiz kontsultatua: 2018-02-04 .

Kanpo loturakAldatu