Ireki menu nagusia

Asier Burguete

Aktorea

Asier Burguete (Irun, Gipuzkoa, 1998ko urtarrilaren 25a) euskal aktore eta dantzaria da, batez ere Goǃazen telesailean hiru denboralditan zehar egindako lanagatik ezaguna, Markel Aranbururen paperean.

Asier Burguete
Bizitza
Izen osoa Asier Burguete
Jaiotza Irun1998ko urtarrilaren 25a (21 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta dantzaria
IMDb nm8845549

BizitzaAldatu

Irunen jaioa da, eta gaur egun ere bertan bizi da. 6 urte zituela ballet eskolak jasotzen hasi zen, eta 18 urte berte arte jarraitu zuen horretan.[1] Balletaz gain beste estilo batzuetan ere aritu da, hala nola garaikidean, jazzean edo euskal dantzetan.[2] Kontserbatorioko ikaslea da.

2016an Goǃazen telesailerako kasting-era aurkeztu zen eta Markel Aranbururen papera eskuratu zuen. Pertsonaia horren papera egin du telesailaren hiru denboralditan (2016-2019), baita 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietako antzerki musikaletan ere, Goǃazen 4.0 eta Goǃazen 5.0 denboraldietan oinarrituak, hurrenez hurren. Horretaz gain beste saio batzuetan ere parte hartu du, besteak beste Bagoǃaz talent show-ean eta gabon zahar gaueko gala berezietan.

2019ko otsailaren 15ean, bosgarren denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, bere Instagram kontuan telesailari agur esan zion. Bertan Goǃazenen bere ibilbidearen amaiera iritsi zela esan zuen, eta bere pertsonaiari (Markel) zein zaleei eskerrak eman zizkien.[3]

FilmografiaAldatu

Aktore lanakAldatu

BestelakoakAldatu

  • Bagoǃaz (2017-2018). Coach gonbidatua
    • Bagoǃaz 1.0 (2017). Coach gonbidatua
    • Bagoǃaz 2.0 (2018). Coach gonbidatua
  • Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)

ErreferentziakAldatu