Txoria txori
Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko taberna batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da.[1]
Txoria txori | |
---|---|
![]() Txoria txori | |
Mikel Laboa(r)en abestia Bat-Hiru albumetik | |
Argitalpena | 1974 |
Musika mota | Folk |
Hizkuntza | Euskara |
Idazlea | Joxean Artze |

Lehendabizikoz Astoria antzokian jo zuenetik ospetsu bilakatu zen, izan ere, 2005eko Euskal Kanturik Onena saioan bosgarren hautatu zuten.
Txoria txori kanta ederra da, baina horrek soilik ez du sortutako fenomenoa esplikatzen. Denis Laborde etnologoak aztertu du kantuaren fenomeno hori eta orokorrean Mikel Laboaren adierazkortasuna “Gutako bakoitzari hitz egin zion gizona. Txoria txori eta euskal kantuaren etengabeko asmakuntza” lanean.[2] Laborderen ikerketaren arabera ezaugarri batzuk beharrezkoak dira halako fenomenoetan: erraza behar du izan kantatzeko eta, batez ere, gure belarritik eztarrira doan bide hori –erraiak tarteko– inongo oztoporik gabe egiteko ahala ukan. Taldeak berezko dituen promesak bideratzeko adostasuna berresten da honelako kantuak abestean.[3]
Eduki-taula
HitzakAldatu
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite
eta nik...
txoria nuen maite.
BertsioakAldatu
Artista | Izenburua | Albuma | Urtea | Ekoizlea |
Mikel Laboa | Txoria txori | Bat-hiru | 1974 | Elkarlanean |
L'Arcusgi | Egoak | Resistenza | 1988 | Ricordu |
Hegoak | Hegoak | Hegoak | 1989 | Agorila |
Etsaiak | Txoria txori | Gerra Zikina | 1990 | Esan Ozenki |
Angel Katarain | Txoria txori (Lekeitio) | Txerokee, Mikel Laboaren Kantak | 1990 | Elkar |
Joan Baez | Txoria txori | Diamonds & Rust in the Bullring | 1998 | Gold Castle |
Portobello Bones | Hasta cierto punto | Refuse to keep silence | 1998 | PBB/Crash Disc |
Errobi Kanta | Txoria txori - Oi gu hemen | Euskal Kulturaren Mezulari - Baiona | 1998 | Idol/Agorila |
2B2R | L'auzel (Hegoak) | "D'aïci, d'ailleurs" | 2003 | |
Ester Formosa | Txoria txori | Perquè vull i altres cançons imprescindibles. | 2004 | Ventilador Music |
Ontuak | Hegoak | Hola Festa ! | 2004 | Idol/Agorila |
Maialen Errotabehere, Mixu eta Xabaltx | Hegoak | MMX | 2008 | Agorila |
John Kelly & Maite Itoiz, The Kelly Family | Txoria txori | The Blue Elf'S Dream - The Live Show | 2009 | |
Kepa Junkera (Pablo Milanésekin batera) | Txoria txori | Kalea | 2009 | Warner |
Hak'Amarra | Txoria txori | Bidaian | 2011 | Elkar |
Anne Etxegoien eta Aizkoa[4] | Hegoak (Les ailes) | Les Voix Basques | 2013 | Otentik Produons / Sony Music |
Battista Acquaviva | Hegoak - Txoria Txori | Les chants de libertés | 2015 | Decca Records / Universal Music Group |
Sonakay[5] | Txoria Txori | 2018 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Nola sortu zuten Artzek eta Laboak 'Txoria txori' abestia?», Tumatxak telebista saioko zati bat, EITB, 2013-09-11.
- ↑ EGITARAUA Mikel Laboa gertutik: lekukoen txanda (2013ko urria) - Mikel Laboa Katedra - UPV/EHU . Noiz kontsultatua: 2017-08-09.
- ↑ Gorostidi, Juan (2014) «Txoria txori» badok.eus . Noiz kontsultatua: 2017-08-09.
- ↑ Anne Etchegoyen & Le chœur Aizkoa - Youtube
- ↑ Eclectic Studios (2016-03-14) SONAKAY "Txoria Txori" Homenaje a Mikel Laboa HQ AUDIO . Noiz kontsultatua: 2018-02-16.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |