Xanti Korkostegi

euskal aktorea

Xanti Korkostegi Roldán (Donostia, Gipuzkoa, 2002ko urtarrilaren 5a) euskal aktorea da, Goǃazen telesailaren protagonistetako bat Goǃazen 6.0 eta Goǃazen 7.0 denboraldietan.[1]

Xanti Korkostegi

Bizitza
JaiotzaDonostia2002ko urtarrilaren 5a (22 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Bizitza aldatu

Donostiako Jakintza ikastolan eta Luberri institutuan ikasitakoa da. Txikitan antzerki eskoletara joaten hasi zen. Gaztetxo Antzerki Eskolako ikaslea, antzerkian ibilitakoa da.[2][3]

2019an Goǃazen telesailera batu zen, eta bi denboraldiz Igor Altunaren papera antzeztu du, 2021era arte. Telesailaren antzerkian, kontzertuetan eta saio berezietan ere parte hartu zuen. 2020an Kutsidazu bidea, Ixabel musikala estreinatu zuen, Juan Martin protagonistaren paperean. Aktore lanaz haratago, Komunikazioa ikasten du Deustuko Unibertsitatean.[4]

2022an Gizonezko Errebelazio Aktore Saria jaso zuen Euskal Aktoreen Batasunak antolaturiko Besarkada Sarien galan, Kutsidazu bidea, Ixabel eta Itsatsita musikaletan egindako lanagatik.[5]

Filmografia aldatu

Telebista aldatu

  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Igor Altuna (13 atal)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
  • Goǃazen 7.0 (2020-2021). Igor Altuna (12 atal)
  • Goǃ 2021 gabon zahar gaueko saio berezia (2020)

Antzerkia aldatu

  • Rock of Ages (2017, Gaztetxo Antzerki Eskola)
  • Big Fish (2018, Gaztetxo Antzerki Eskola)
  • Legally Blonde (2019, Gaztetxo Antzerki Eskola)
  • Goǃazen 6.0 antzerkia (2019, Pausoka/gluglu)
  • Kutsidazu bidea Ixabel, musikala (2020, Demode produkzioak) - Juan Martin.
  • Itsatsitaː ezohiko musikala (2022, Demode produkzioak)

Erreferentziak aldatu

  1. «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  2. Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. (Gaztelaniaz) Unai. (2017-12-07). «ROCK OF AGES, Gaztetxo Antzerki Eskola 2017» love for musicals (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  4. «Xanti Korkostegi (aktorea): "Gazteak antzokietara joateko lan aproposa da" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-10-11). «Yune Nogueiras y Xanti Korkostegi, premios Besarkada Revelación 2022» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).