Amane Ibañez

Euskal kazetari eta aktorea

Amane Ibañez Goikoetxea (Mungia, Bizkaia, 1989ko abuztuaren 11) euskal kazetaria da, batez ere Euskal Telebistako albistegietan egindako lanagatik ezaguna, gazteagotan zenbait aktore lan ere egin zituen arren. Bere ikasketak Mungiako Larramendi ikastolan gauzatu zituen,[1] eta gerora Nafarroako Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen, 2007tik 2011ra bitartean. Ordutik kazetari lanetan ibili da, bereziki kirolen esparruan. Azken urteetan ETBko albiste-zerbitzuetan aritu da lanean, eta gaur egun EITB Mediako Kirol zuzendariordea da.[2]

Amane Ibañez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmane Ibañez Goikoetxea
JaiotzaMungia1989ko abuztuaren 11 (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta aktorea
Enplegatzailea(k)EITB
Hamaika Telebista
Ttap

IMDB: nm10792071 Twitter: amane5 Instagram: amaneig5 Edit the value on Wikidata

Aktore lanak aldatu

13 urte zituela Betimu programara aurkeztu zen, ondoren Betizu saioan parte hartzeko kasting-a egin zuen, eta beste zenbait gaztetxorekin batera hautatu zuten. BT ispiluen jauregian telefilmeko protagonistetako bat izan zen, Alberto J. Gorritibereak zuzendua, Amane taldekidearen paperean.

Betizu Taldeko kide izan zen. Horrekin, diska bi atera zituen eta bizpahiru kontzertu eman zituen.[3][4]

2007tik 2008ra Pilotari telesailean agertu zen, Itziar Gortariren paperean. Goenkale telesailerako kasting-aren berri izan zuen, baina bere adineko aktore bila Go!azen telesailean zebiltzala esan zioten, eta bertan hartu zuten. 2009ko telesailean, filme homonimoanoinarritua, Ane pertsonaiaren papera egin zuen atal batzuetan.[5]

Kazetaritzan ibilbidea aldatu

2012ko irailetik 2014ko ekainera arte ETB 1eko Gaur Egun Kirolak albistegiko aurkezlea izan zen. Urte horietan zehar EITBko beste kirol emanaldi batzuetan ere egin zuen lan, besteak beste estropadetako zuzeneko konexioetan (2013ko udan), eta baita Euskadi Irratiko kirol tertulian ere (2013-2014), Manu Etxezortu̝ren gidaritzapean. Aitortu du hasieran ez zuela bere burua kirolak aurkezten imajinatzen, baina horretarako beka bat eskaini ziotenean onartu egin zuela, eta hasieran galduta ibili arren lankideei eta jarritako interesari esker eroso sentitzea lortu duela adierazi du.[6]

2014-2015 denboraldian Xabier Euzkitzek aurkeztutako Euskal Herria Zuzenean saioan aritu zen erreportari lanetan, eta Hamaika Telebistako kirol tertuliako kolaboratzailea izan zen.

2015 urteaz geroztik EITBko albiste-zerbitzuetako erredaktorea da, albistegietarako albisteak idazteaz gain zuzeneko konexioak ere egin izan ditu, eta tarteka albistegia aurkeztea ere egokitu zaio. Azkenaldian Egun on Euskadi goizeko albistegi saioan aritu izan da.[7]

Telebistako lanaz gain, 2018az geroztik Ttap aldizkari digitalean dihardu Bizkaiako ediziorako elkarrizketatzaile lanetan.

2020ko udako denboraldian asteburuetako Gaur egun albistegia aurkeztu zuen, Jonan Apaolaza ordezkatuz.

Gaur egun EITB Mendiako Kirol zuzendariordea da.[2]

Bizitza pertsonala aldatu

Jose Ignacio Ibañez Lopategiren alaba da, Mungiako alkate izandakoa 1994 eta 1999 bitartean. Ezkonduta dago, eta urtebeteko semea du senarrarekin. Fecebook,[1] Instagram[8] zein Twitter[9] sare sozialetan kontuak ditu, eta baita LinkedIn-eko orrialdea[7] ere.

Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez ere ondo moldatzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Amane Ibañez Goikoetxea» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  2. a b «Athletic-Mallorca Kopako finaleko emozio guztia gerturatuko digu EITBk» EITB 2024-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  3. «El grupo musical BT presenta su nuevo disco Gazteok» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Gazteok taldearen kontzertua gaur Musika Plazan» El Diario Vasco 2006-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  5. David Hernández. Entrevista a Amane Ibañez. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  6. «Sabaia ukitu gabe» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018/12/28).
  7. a b Ibañez, Amane. Amane Ibañez - LinkedIn. (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  8. (Ingelesez) «Amane Ibañez (@amaneig5) • Instagram photos and videos» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  9. «Amane Ibañez (@amane5) | Twitter» www.twitter.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).

Kanpo estekak aldatu