Oihan Moreno

Aktore eta musikaria

Oihan Moreno Gómez (Barañain, Nafarroa, 2001eko ekainaren 3a) nafar aktore eta musikaria da, nagusiki Goǃazen telesailaren 3 denboralditan egindako lanagatik ezaguna, Jontxu Juaristi pertsonairen paperean.

Oihan Moreno
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOihan Moreno Gómez
JaiotzaBarañain2001eko ekainaren 3a (22 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, musikaria eta disc jockeya
IMDB: nm8845550 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Iruñeko Jaso ikastolan ikasitakoa da, bertako Antzerki Musikal Taldeko kidea da. Era horretan, taldearen zenbait antzerki musikaletan parte hartu du, besteak beste Iki Milikili Klik (2013-2014) eta Han Hemenka (2016-2017).[1] DBHko 4. mailan zegoela Goǃazen telesailerako casting-era aurkeztu zen, eta Jontxu Juaristi pertsonaiaren papera eskuratu zuen. Pertsonaia horren papera egin du 3 denboralditan zehar, 2016tik 2019ra. 2019ko otsailaren 15ean agurtu zuen telesaila, beste aktore askorekin batera, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez lantalde osoari zein zaleei eskerrak emanez.[2]

Horretaz gain musikaria da eta DJ gisa ere aritu izan da.[3] Another Destiny izeneko EP-a argitaratu zuen 2018an.

Filmografia aldatu

Aktore lanak aldatu

Bestelakoak aldatu

  • Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)

Erreferentziak aldatu