Yandex itzultzailea (errusieraz: Яндекс.Переводчик; ingelesez: Yandex.Translate) Yandexek eskaintzen duen web zerbitzu bat da. Testu edota webguneak beste hizkuntza batera itzultzeko balio du.

Yandex itzultzailea
Informazio orokorra
Sorrera2011-03-22
GaratzaileaYandex
JabeaYandex
Xehetasunak eta jarduera
translate.yandex.com

Zerbitzuak auto-ikaskuntza bidezko estatistiketan oinarritutako itzulpen automatikoa erabiltzen du,[1] Yandexek garatua.[2] Sistema horrek bi hizkuntzetako hitzekin korrespondentzia-hiztegia eraikitzen du, itzulitako milioika testu oinarritzat erabiliz. Testua itzultzeko, ordenagailuak lehendabizi korrespondentzia hiztegiarekin konparatzen du eta itzultzeko testuko hitzak nola itzul daitezkeen jakiteko. Ondoren, testu itzultzeko sortu diren aukerak xede-hizkuntzaren ereduekin alderatzen du ordenagailuak.

Yandex bilatzailearen emaitzen orrialdeetako itzulpena lortzeko aukera ("Translate" botoian) 2009an agertu zen eta PROMTen oinarrituta egin zen. Errusierazko Wikipedian eraiki zuten hasieran (ingelesetik errusierara itzulitzeko).[3][4]

Gainera, itzultzailea Yandex.Browser arakatzailean barneratuta dago, eta testuak onartutako atzerriko hizkuntzetatik automatikoki itzultzea eskaintzen du.

2017ko irailetik aurrera, Yandex itzultzailea itzulpen neuronalera trantsizioa egiten hasi zen itzulpen hobeak lortzeko asmoz.

Hizkuntza erabilgarriak

aldatu

2011ko udaberrian, itzultzailearen beta-fasea abian jarri eta berehala, itzulpena hiru hizkuntzatan soilik zegoen eskuragarri: ingelesa, errusiera eta ukrainera, 10.000 karaktereko muga batekin.[5]

2019ko otsailetik aurrera, itzulpena 95 hizkuntzatan dago eskuragarri:

  1. Afrikaans
  2. albaniera
  3. aleman
  4. Amharera
  5. arabiera
  6. armeniera
  7. Azerbaijanera
  8. Baxkirera
  9. bengalera
  10. bielorrusiera
  11. Birmaniera
  12. Bosniera
  13. bulgariera
  14. Cebuera
  15. Daniera
  16. emoji
  17. errumaniera
  18. errusiera
  19. Eskoziako gaelera
  20. eslovakiera
  21. esloveniera
  22. esperanto
  23. Estoniera
  24. euskara
  25. finlandiera
  26. frantses
  27. gales
  28. galiziera
  29. gaztelania
  30. georgiera
  31. greziera
  32. gujaratera
  33. Haitiko kreolera
  34. hebreera
  35. Hill Mari language
  36. hindi
  37. Hungariera
  38. Indonesiera
  39. ingeles
  40. Irlandako gaelera
  41. Islandiera
  42. italiera
  43. japoniera
  44. Javera
  45. kannada
  46. katalana
  47. kazakhera
  48. Khmerera
  49. Kirgizera
  50. koreera
  51. Kroaziera
  52. Laosera
  53. latin
  54. letoniera
  55. lituaniera
  56. Luxenburgera
  57. Malabarera
  58. Malaysiera
  59. Malgaxe
  60. Maltera
  61. mandarinera
  62. maoriera
  63. marathera
  64. Mazedoniera
  65. Meadow Mari language
  66. Mongoliera
  67. nederlandera
  68. nepalera
  69. norvegiera
  70. Papiamento
  71. persiera
  72. poloniera
  73. portugesa
  74. Punjabera
  75. serbiera
  76. Sindarin
  77. Sinhala
  78. suediera
  79. Sundera
  80. swahili
  81. tagalo
  82. tajikera
  83. Tamilera
  84. Tatarera
  85. Telugu
  86. Thailandiera
  87. turkiera
  88. txekiera
  89. Udmurtera
  90. ukrainera
  91. Urdu
  92. Uzbekera
  93. Vietnamera
  94. Xhosera
  95. Yiddish

Itzulpenaren norabidea automatikoki zehazten da. Hitz bakunak, testu osoak edota webgune indibidualak itzultzeko aukerak ematen dira. Testua eskuz idazterakoan, sistemak pop-up leiho bat zabalduko du. Itzulpena eta jatorrizko webgunea bi leihoko ikuspegian ikusi ahal izateko aukera ere badago. Itzulpen automatikoaz gain, ingeles-errusiera eta errusiar-ingeles hiztegi osatuak ere eskuragarri daude.[6] IOS softwarean oinarritutako gailuentzat,[7] eta Windows Phone eta Android gailuentzako aplikazio bat ere badago. Jatorrizko testuaren itzulpenaren ahoskera ere entzun daiteke (emakumezko ahots sintetikoa).

Esaldi eta hitzen itzulpenak "gogokoak" atalean gehitu daitezke; dagokion atala sarrera-eremuaren azpian dago.[8]

Yandex itzultzailea, beste itzulpen-tresna automatikoek bezala, bere mugak dauzka. Tresna honen helburua, irakurleak atzerriko hizkuntzan dagoen testuen esanahi orokorra ulertzea da, baina ez du itzulpen zehatzak eskaintzen. Zerbitzuaren arduraduna den Aleksei Baitinen arabera, itzulpen automatikoa ezin daiteke testu literarioarekin alderatu.[9]

Itzulpenaren metodologia

aldatu

Arkadi Volozhen arabera, itzulpenaren mekanismoa honakoa da:[10]

Erabiltzaileentzako bertsio libreaz gain, online itzultzeko API komertzial bat ere badago (10 milioi karaktere arte doan, hortik pasa eta ordaindu), Interneteko denda eta bidaia-konpainien webguneak itzultzeko nagusiki diseinatua.[11]

Ezaugarriak

aldatu
  • IOSerako aplikazio mugikorra arabiera, armeniera, txinera (pinyin), georgiera, grekoa, hebreera, japoniera, koreera eta pertsiera hizkuntzen transliterazioarentzat eskuragarri dago;[12]
  • ahots bidezko sarrera;
  • argazki bidezko testu itzulpenaren funtzioa (bere OCR (karaktereen ezagutza optikoa) propioa erabiltzen du); telefono mugikorretarako aplikazioetan;[13]
  • "itzulpena iradoki" botoia (makina-itzulpenen kalitatea hobetzen laguntzeko erabiltzaileen ekarpenak);
  • "gogokoak" atalean, hitz eta esaldien itzulpenak gehi ditzakezu;
  • teklatu birtuala.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu