Ireki menu nagusia

Katalan

hizkuntza erromaniko
Katalana» orritik birbideratua)

Katalana[3] latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 10 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.

Katalana
català
Catalan in Europe.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua Andorra, Espainia, Frantzia eta Italia
Hiztunak 11,5 milioitik gora; haietako 9,5 milioi hiztun aktiboak [1]
Ofizialtasuna Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, Katalunia, Alguer
Aragoiko berezko hizkuntza[2]
Eskualdea Alguer, Andorra, Balear Uharteak, El Carxe, Ipar Katalunia, Katalunia, Sartaldeko Zerrenda, Valentziako Erkidegoa
Araugilea Institut d'Estudis Catalans
Acadèmia Valenciana de la Llengua
Hizkuntza familia
entitate
objektu
objektu abstraktu
Languoid
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Italiar hizkuntzak
Hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
Gallo-Iberian languages Itzuli
Occitano-Romance languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, silabadun hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Denbora gramatikalak simple present Itzuli, present perfect Itzuli, past imperfect Itzuli, pluperfect Itzuli, preterite Itzuli, past anterior Itzuli, future simple Itzuli, future perfect Itzuli, conditional present Itzuli eta conditional perfect Itzuli
Modu gramatikalak subjunctive Itzuli, indikatibo, agintera eta baldintza
Genero gramatikalak genero maskulino eta genero femenino
Alfabetoa latindar alfabetoa eta Katalanaren alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 ca
ISO 639-2 cat
ISO 639-3 cat
Ethnologue cat
Glottolog stan1289
Wikipedia ca

Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan. Europako zazpigarren hizkuntza ikasiena omen da.[4]


HistoriaAldatu

 
Organyà-ko homiliak, katalanez idatzitako literatura-testu zaharrenetarikoak (XII-XIII. mendeak).

XII. mendekoak dira hiztunen lehenengo lekukotza idatziak, zehazki "Forum ludicum" eta "Organyako Homiliak" izeneko testuen zati batzuk. Hurrengo mendeetakoak, Ramon Llull eta Ausiàs March egile handiak azpimarratzekoak dira.

Erromantizismoaren garaian lehenengo eztanda kulturala gertatu zen, Pere Mata eta Joaquim Rubió i Ors idazleekin, besteak beste. Jarraian, Renaixença izeneko mugimendu handiak Jacint Verdaguer eta Bonaventura Carles Aribau eta beste asko izan zituen partaide.

XX. mendearen hasieran Pompeu Fabra hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,1932an "Diccionari General de la Llengua Catalana" izeneko hiztegiaz. Literatura arloan Joan Maragall, Josep Carner, Joan Salvat-Papasseit, Carles Riba, Salvador Espriu, Josep Maria de Segarra, Josep Pla eta Mercè Rodoreda nabarmendu ziren.

Frankismoaren sasoian, "Nova Cançó" musika mugimenduak piztu zituen hainbat hiztun eta eragina eduki zuen Kataluniatik kanpo ere bai, Euskal Herrian. Izen handien artean Joan Manuel Serrat, Lluís Llach, Maria del Mar Bonet eta Raimon ditugu.

Espainiako Trantsizio Demokratikoaren ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. TV3 hasi zen emititzen 1983an, besteak beste.

Azkenik, 2005ean onartu zuten ".cat" izeneko Interneteko domeinua, eta hala, horrelakorik lortzen zuen munduko lehenengo hiztun komunitate bihurtu zen katalana.

Katalanaren geografiaAldatu

Lau herrialdetan mintzatzen da:

  • Andorra, bertakoa da eta hizkuntza ofizial bakarra da.
  • Espainia:
    • Katalunia: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto anitz daude erkidegoaren barruan.
    • Balear Uharteak: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto balearra mintzatzen da baina batasunik gabekoa da, azpidialekto asko baititu.
    • Valentziar Erkidegoa: bertakoa da eta ofizialki eta generikoki, "valencià" edo "valentziera" dialektoaz hitz egiten da. Batasunik gabekoa da, erkidegoan hiru azpidialekto baitaude. Berez, Castelló-n mintzatzen den valentzierak Lleida eta Tarragonako katalanarekin parekotasun handiak ditu. Eremu hartan, valentziera biztanleriaren % 40,1en ohiko hizkuntza da; aldiz, Valentziar Erkidego osoan, biztanleen % 25en ohiko hizkuntza da, gutxi gorabehera.
    • Aragoiko ekialdea (Sartaldeko Zerrenda): La Litera eta El Matarraña eskualdeek osatutako eremua da eta biztanleen % 90ek baino gehiagok darabil. Ez da ofiziala; hala ere, 1990etik onarpen handiagoa jaso du erkidegoko legeen arabera.
    • Murtziako El Carche eskualdea: ofizialtasunik gabea, 500 bat lagunek darabilte.
  • Frantzia: Aintzinako Rosselló eta Cerdanya eskualdeetan (Ipar Katalunia moduan ere ezagunak), gaur egungo Ekialdeko Pirinioak departamentuaren zatirik handiena osatzen duten lurraldeetan. 2008ko abenduaz geroztik, koofiziala da, frantsesarekin batera; dena dela, frantsesaren aurrean atzerapen handia pairatu du, biztanleen % 3.5ek soilik hitz egiten dute.

Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena "Països Catalans" da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, "Nosaltres, els valencians" (Gu, valentziarrak) bere liburuan.[5]

LexikoaAldatu

  • Latina bertaratu aurretiko hitzak
  • Grekotikako hitzak
  • Arabieraren ekarpena

Hizkuntza ofizialtzat duten eskualdeetanAldatu

Eskualdea Ulertzen dute Hitz egiten badakite
Katalunia 6.502.880 5.698.400
Valentziako Erkidegoa 3.448.368 2.407.951
Balear Uharteak 852.780 706.065
Andorra 62.013 57.395
Alguer 34.525 26.000
Ipar Katalunia 256.583 145.777
GUZTIRA 12.257.149 9.041.588

Ofizialtasunik gabeko eskualdeetanAldatu

Eskualdea Ulertzen dute Badakite hitz egiten
Sartaldeko Zerrenda 50.406 49.398
El Carxe (Murtziako Erkidegoa) Daturik gabe Daturik gabe
Munduko beste eskualdeak Daturik gabe 350.000
GUZTIRA 404.406 399.398

GuztiraAldatu

Eskualdea Ulertzen dute Badakite hitz egiten
Herri Katalanak 11.207.555 9.090.986
Munduko beste eskualdeak +350.000? 350.000
GUZTIRA 11.557.555 9.440.986

DialektologiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katalanaren dialektoak»

Mendebaldeko Dialektoak

  • Ipar-mendebaldeko katalana
    • Ribagorzarra
    • Pallarera
    • Lleidarra
  • Hegoaldeko katalana edo Iparraldeko valentziera
    • Tortosiera
    • Matarrainera
    • Maestrazgoko valentziera
  • Valentziera
    • Planako valentziera
    • Erdialdeko valentziera
    • Hegoaldeko valentziera
    • Mallorkera

Ekialdeko dialektoak

 

LiteraturaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katalanezko literatura»

Organyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.

Idazleen artean, ospetsuenak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.

MusikaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katalanezko musika»

Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.

Taldeen artean, Els Pets eta Sopa de Cabra ezagunenak dira.

HedabideakAldatu

EkimenakAldatu

1993tik urtero antolatzen dute Correllengua izeneko lasterketa aldarrikatzailea, Korrikaren eredua hartuta.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.