Xabier Arregi Iparragirre

ikertzaile hizkuntzaren prozesamenduan eta Usurbilgo alkatea (2015-2019)
Xabier Arregi» orritik birbideratua)

Xabier Arregi Iparragirre (Zubieta, Donostia, 1964) Informatikaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta politikaria da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1988tik. Euskararen prozesamendu automatikoan ikertzen duen Ixa Taldeko kidea izan da taldea sortu zenetik eta horren koordinatzailea da gaur egun. 2015-2019 urte bitartean Usurbilgo alkatea izan zen,[1] aurretik Donostia eta Usurbilen artean banatzen den Zubietako alkate pedaneoa ere izan zen.

Xabier Arregi Iparragirre

Usurbilgo alkate

2015 - 2019
Bizitza
JaiotzaZubieta, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1987) lizentzia : Informatika
Euskal Herriko Unibertsitatea 1995) doktoretza : Informatika
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Kepa Sarasola Gabiola
Doktorego ikaslea(k)Igor Leturia
Arantxa Otegi
Ander Soraluze
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta pilotaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
Ixa taldea
HiTZ zentroa

Inguma: xabier-arregi-iparragirre-00

Ikasketak aldatu

1987an lortu zuen Informatikako lizentziatura, eta 1995ean Informatikako doktore titulua, biak Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean. Tesian itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitz aurreratu bat diseinatu zuen.[2][3]

Irakaslea aldatu

 
Liburua: Programa informatikoen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala (1993 eta 2016)

Irakasle kontratatua da unibertsitatean da. Euskara unibertsitatean sartzeko prozesuaren barruan hainbat irakasgai irakatsi ditu euskaraz, eta horien artean ekarpen handiena egin zuen Programazioaren Metodologia I (93/94) eta Programazioaren Metodologia II (91/92) irakasgaiak euskaratzen.

 
'Programen Egiaztapena eta Eratorpena' liburua (1993)

Informatikako programen egiaztapen_formala eta logika_konputazionala bezalako kontzeptuak euskaraz lantzen aitzindaria izan zen.[4][5] Software-industriak zeharo fidagarriak diren aplikazioak garatzera jo behar du. Software-garatzaileak erremintak eta teknikak behar ditu aplikazio erabat fidagarriak garatu ahal izateko. Gaur egun egon badaude errorerik gabeko softwarea sortu ahal izateko ezagutza, metodo eta teknologiak. Horren erakusgarri da, adibidez, Parisko garraio-sarearen kontrolerako softwarea; azken 10-15 urteetan ia-ia ez da egon software-akatsen ondorioz sortutako istripu larririk.

Unibertsitateko graduen mailatik harantzago, hizkuntza-teknologian profesional adituak eta doktoreak hezteko eragilea ere izan da bere tesia bukatu zuenetik, hasieran gai hori lantzen zuten doktorego-ikastaro espezifikoak ematen. Gero 2001 eta 2006 urteen artean UEU eta EHUren artean sortu zuten Hizkuntza eta Teknologia (HIZTEK) berezko tiltuluko irakaslea izan zen, baita 2006tik aurrera Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua master ofizialean ere. 2001ean hasi zen heziketa-lerro honetan 150 aditu sortu dira. Gaur egun Hizkuntza Teknologia lan-eremua dinamizatzen ari diren informatikari eta hizkuntzalari gehienak hortik atera dira. Masterrean, hizkuntzaren prozesamenduan ezinbestekoak diren bi arloak uztartzen dira: teknologia, batetik, eta hizkuntzalaritza, bestetik. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego-programan guztira 55 tesi irakurri dira euskaraz lerro honetan 1988tik, eta azkenaldian 20 tesi aurkeztu zire 2012-2017 urteetan.

Unibertsitateko kudeatzailea eta antolatzailea aldatu

Ibilbide luzea egin du unibertsitate-kudeaketan. UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zen 1992 eta 1996 urteen artean, eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko zuzendaria 2013tik 2015era. Ixa taldeko sortzaileetako bat izan zen eta taldearen koordinatzailea 2019tik. Fakultateko Batzarreko kidea eta hainbat kudeaketa-batzordetan ere parte hartu du luzaro.

ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an, UPV/EHUko IXA taldearen eta Elhuyar Fundazioaren arteko lankidetzaren ondorioz.

Ikertzailea aldatu

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko koordinatzailea da eta Hitz Zentroko ikertzailea da. Berak pertsonalki 3 doktorego-tesi zuzendu ditu eta 4 ikaslibururen egilekidea da. 100dik gora ikerketa-artikulu argitaratu ditu,[6][7] informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzaren prozesamenduaren arloetan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago agertzen dira.[8]

Ikerketa-lerroak aldatu

Ugariak dira ikerlari moduan landu dituen arloak. Gehienak hizkuntzaren prozesamendu automatikoarekin eta Ixa Taldearekin lotuta badaude ere. Hauek dira bere lerro nagusiak:

  • Informazio-bilaketa eta galderak automatikoki erantzutea (2000tik)

Produktuak aldatu

 
Zuzentzaile ortografikoa (2018)

Besteak beste, egileetako bat izan da euskararen tramamendu automatikorako produktu hauen

 
Xuxen, 1994
  • XUXEN: Euskararako Zuzentzaile Ortografiko eta Analizatzaile Mrfologikoa[9]
  • EDBL: Euskararen Datu-base Lexikala, Esanahia barik, hitz bakoitzaren propietate lexikal eta morfologikoak zehazten ditu definizio bakoitzak. Informazio hori Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta EHUko Ixa Taldearen beste tresna eta aplikazio askoren oinarri lexikala da.[10][11][12][13]
  • EUSTAGGER Euskararako Lematizatzaile/Etiketatzailea
  • ElhuyarWord hiztegi-sistema. Testu editatu bitartean hiztegia kontsultatzeko aplikazio informatiko gehigarria.
  • Euskal WordNet, euskarazko lehenengo ezagutza-base lexikal edo "hiztegi semantiko" eleanitza da.[14]

Ikerketa-proiektu nagusiak aldatu

  • 2015: KulturBideak Donostia 2016
  • 2012: Ber2Tek - Hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologia hizkuntzen industrien zerbitzuan.
  • 2012: Izendun Entitateen errekonozimendu irekia polaritatearekin hobetua. OpeNER: Open Polarity Enhanced Named Entity Recognition
  • 2012: IBILBIDE: ondare kultural digitalean nabigatzeko teknikak.
  • 2011: Lexikoaren behatokia
  • 2010: TIMM sare tematikoa: Informazio eleaniztun eta multimodalaren tratmendua (Tratamiento de Información Multilingüe y Multimodal).
  • 2010: Eskola hiztegien kudeaketa software libreaz
  • 2010: KNOW2: Hizkuntza ulertzeko teknologiak, arlo jakinetako informazioaren atzipen eleaniztunari begira
  • 2004 Euskarari aplikatutako zuzenketa lexikala, morfologikoa eta sintaktikoa.
  • 2001 Euskararen lematizatzaile/etiketatzailea.[15]
  • 2001 ElhuyarWord hiztegi-sistema.
  • 2000-2003 HERMES: Hemeroteka elektronikoak: Informazioaren berreskurapen eleanitza eta erauzketa semantikoa. (Hemerotecas electrónicas: recuperación multilingüe y extracción semántica).
  • 1996-1999 ITEM: Informazioa berreskuratzeko sistema eleanitza.
  • 1992 HAIN: Hizkuntz aplikazioetarako ingurunea.
  • 1992 Hiztegi sistema eleanitz adimenduna.
  • 1994 XUXEN: Euskararako Zuzentzaile Ortografiko eta Analizatzaile Morfologikoa.[15]
  • 1991 Euskararako datu-base lexikal baten diseinua (GFA).[15]
  • 1991 Euskararako analizatzaile morfologiko baten diseinua (GFA).[15]
  • 1988-1992 Gaztelania-euskara itzulpen-sistema automatiko baten diseinua (GFA)

Udako Euskal Unibertsitateko kidea aldatu

 
Xabier Arregi Iparragirre informatikaria

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez saila eratu zenetik. 1986an bertan ikergai aitzindariak landu zituen: Hizkuntza naturalaren tratamenduaz hitzaldia eman eta Adimen Artifiziala liburua argitaratu zuen.[16]

1988an Informatika eta zuzenbidea izeneko ikastaro bat antolatu zuen Santiago Goñi abokatuarekin, Ibon Zipitria informatikariarekin

Informatikari Euskaldunen Bilkuretako antolatzaile izan zen hasieratik. 1996ko lehen bilkuran Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Xabier Artola, Montse Maritxalar, eta Kepa Sarasolarekin antolatu zuen. Orduko testu editoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak euskaraz erabiltzeri ez zegoenean, Arregik berak idatzi zituen bilkura haren hasierako helburuak, egoera etsigarri hari aurre egiteko eskatuz. Geroago hutsune horiek bete ziren, gaur egunean oso normaltzat ikusten da oinarrizko programa horiek euskaraz erabili ahal izatea, baina orduan erronka bat zen hori lortzea. Informatikari euskaldunen lehen bilkurak hutsune horren presentzia salatu zuen eta eragin zuen konponketa bat bilatze aldera.

« Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak... mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak... Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak...

Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera...

»

Informatikari Euskaldunen I. Topaketen antolatzaileak[oh 1]


Aitzindaria izan zen Informatikaria euskaraz lantzen eta parte hartu zuen informatikako lehenengo hiztegien sorkuntzan, esate baterako honetan:

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40tik gora lan agertzen dira.[18]

Usurbilgo alkatea (2015-2019) aldatu

2005-2019 urte bitartean, Usurbilgo alkatea izan zen, unibertsitateko lana aldi batez utzita.[19] Aurretik Zubietako alkate pedaneoa izandakoa zen.

Kulturan oso aberatsa den Usurbil herriak urte horietan bultzada gehigarria jaso zuen alor horretan:

  • Jakin-UEU-Usurbil udako jardunaldia hasi zen antolatzen 2017an, Usurbilen bertan eta UEUren udako ikastaroen barruan.[20] Harrezkero hauek izan dira hausnartzeko eta eztabaidarako jorratu dituzten gaiak: 2017an 'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua';[21] 2018an 'Utopia 1968/2018. Iruditeria berrien bila' [22][23]; eta 2019an 'Maitasuna politikoa da'.[24][25]
  • Adi Usurbil telefonorako app aplikazioko azalpenekin bisitatu daitezke Usurbileko hainbat kulturgune. 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda islatzen duen Harria Hitz Ibilbidea. Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak ezagutzen dira: Sagardoa, sagardoari egindako monumentua; Artze anaiak, Askatasuna plazan; Tapia, muralean; Mikel Laboa, Mikel Laboa plazan; Zumeta, Zumetaren muralean; Udarregi, Udarregiren omenenezko eskulturan; eta Gizon proba, Dema Plazan. Ibilbide hori mugikorretarako aplikazio bidez egin daiteke, Usurbil dagoen Elhuyar Fundazioak egindako aplikazio horri esker.[26][27][28][29]
  • Hizkuntza-teknologiek udaletako zerbitzuetan ekar ditzaketen laguntzak landu zituen udalak Elhuyar Fundazioarekin, itulpen-lanetan, inklusibitatean eta irisgarritasunean urratsak emate aldera.[30][31]

Zubietako errauskailuari alternatiba bat hainbat aldiz proposatu eta landu arren,[32][33][34][35] Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki eta martxan jarri zuen Usurbilen.[36][37]

« Geratu zaizkit arantzak, eta horien artean badut bat bereziki mingarria. Artzabaletatik gora, lehen Arkaitz errekak zeharkatzen zuen Letabideko paraje eder horretan, zutik dago orain errauste-planta. Haserre naiz oso, Gipuzkoako agintariek ez gaituztelako aintzat hartu, ezta entzun ere. Haserre naiz baita ere, alderdikeriaz harago, batuta erantzutea eskatzen zuelako mamu beltz horrek. “Herri-erantzun bateratua”, horixe eskatu nuen udalean kargua hartu nuen egun berean. Alferrik, oraingoz. »

—Xabier Arregi, 2019[38]

Autobus publikoen eskaintza zerbitzuari eusteko ahaleginak ere egin zituen Arregik.[39] Txirikorda proiektuan belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sortzeko ekinbidea 2018an abiatu zen Ugartondon.[40] Jarduera ekonomiko berriak sustatu zituen udalak garai horretan: Polo ekonomiko eta industriala,[41][42] sagardoaren kultura,[43][44] turismo-eskaintza,[45] herri merkataritza,[46] edota herriko lokal hutsen kudeaketa.[47]

Errebotezalea eta jokalaria (1982-1993) aldatu

 
Zubietako erreboteaz (1993)
 
Zubietako errebote-frontoia

Txikitatik bizi izan zen Zubietako frontoi ondoan. Hamar urte zituelarik oparitu zioten xestoa eta une hartan bertan eskuan lotu eta plazan paretaren kontra hasi zen jolasten. Urte batzuk horrela pasa ondoren, 17 urterekin hasi zen errebotean jolasten. Gazteek lau-bost urte igarotzen baitituzte pilota hartzen, botatzen eta posturak ikasten errebotean hasi baino lehen.[48]

Zubietako erreboteko jokalaria izan zen hainbat urtez, txapeldunak izatera ere heldu zirela. Enrique Abril errebote-txapelketan Zubietako 'Yoko garbi' (Joko garbi) taldea txapelduna izan zen 1989an Donibane Lohizuneko Luzean taldeari irabazita. 1991n txapeldunordea izan zen, Hazparneko Noizbait taldearekin finala galduta, eta 1992an ere kasu hartan finalean Baionako Aviron Bayonnais taldearekin jokatuta.

Errebotea sustatzearren ere lan egin zuen eta UZEIren Pilota hiztegiko egileetako bat izan zen 1994an.[49]

Liburuak aldatu

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 1995: Tesietarako UPV/EHUren sari berezia “Itzulpenean laguntzeko Hiztegi-sistema eleanitza”.

Oharrak aldatu

  1. 1996-11-22[17]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Gehiengo absolutoari eutsi dio EH Bilduk zortzi zinegotzi lortuta» El Diario Vasco 2015-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. Arregi Iparragirre, Xabier. (1995). ANHITZ: ITZULPENEAN LAGUNTZEKO HIZTEGI-SISTEMA ELEANITZA. UPV/EHU.[Betiko hautsitako esteka]
  3. Arregi Iparragirre, Xabier. (1995). TTesiker euskarazko tesiak. ANHITZ: ITZULPENEAN LAGUNTZEKO HIZTEGI-SISTEMA ELEANITZA. Eusko jaurlaritza. UPV/EHU.
  4. Arregi Iparragirre, Xabier; Sanchez, Arantza Diaz de Ilarraza; Carrasco, Paqui Lucio. (1993). Programen egiaztapena eta eratorpena. UEU arg ISBN 978-84-86967-50-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  5. Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala. Udako Euskal Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-590-5. PMC 974392192. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  6. Xabier Arregiren argitalpenak Ixa taldearen webgunean
  7. Xabier Arregiren argitalpenak DBLP datu-basean
  8. Xaber Arregi irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)
  9. «Xuxen.eus - Xuxen - Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren webgunea» xuxen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  10. «EDBL | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  11. «EDBL - Euskararen Datu-Base Lexikala Interneten» ixa2.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  12. «Xuxen euskararako lehen zuzentzaile ortografikoa kaleratu berri dute.» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  13. «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  14. «IXA Taldeak denon eskura jarri du Euskal WordNet» Europa Press 2014-06-12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  15. a b c d Fernandez, Luistxo. (1995-12-24). «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  16. «Xabier Artola Zubillaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  17. Lehen bilkurako programa
  18. Xabier Arregi irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)
  19. (Gaztelaniaz) «EH Bilduko Xabier Arregi izango da datozen lau urteetan alkate» El Diario Vasco 2015-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  20. «Usurbilgo Udalak, JAKINEK eta UEUk hitzarmena sinatu dute :: berriak :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  21. «'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua' (I) Mari Luz Esteban eta Ignazio Aiestaran - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  22. «UEU-ren udako ikastaroen baitako Usurbilgo Jakin Jardunaldiak aurkeztu dituzte - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  23. «Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (VII): Bego Huarte - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  24. «'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  25. «Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen. (Jakin jardunaldiak) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  26. «"Harria Hitz" ibilbidea» Usurbil (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  27. (Ingelesez) «AdiUsurbil - Apps on Google Play» play.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  28. «Usurbilgo Udalak eta Elhuyarrek beste bi urtez luzatu dute lankidetza-hitzarmena - Albisteak» Usurbil (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  29. «'Harria Hitz' bisita gidatua, larunbatean eta igandean» El Diario Vasco 2017-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  30. «Hizkuntza-teknologiek Gipuzkoako udaletako zerbitzuen inklusibitatea eta irisgarritasuna handitu dezaketen eztabaidagai» El Diario Vasco 2019-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  31. (Gaztelaniaz) «Elkarlanean ariko dira Elhuyar eta Usurbilgo Udala» El Diario Vasco 2016-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  32. Arregi, Xabier. «Arduratuta gaude» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  33. Arregi, Xabier. «Beranduegi izan aurretik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  34. (Gaztelaniaz) «EH Bildu pide que que no se aprueben los pliegos de la incineradora» El Diario Vasco 2016-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  35. (Gaztelaniaz) «1.185 herritarrek eskatu dute erraustegiaren inguruko galdeketa» El Diario Vasco 2016-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  36. «Udalaren herri-konpostaren proiektua debekatu du GHK-k» El Diario Vasco 2019-05-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  37. (Gaztelaniaz) ««Las subidas de tasas de San Marcos castigan a los que apostamos por el reciclaje selectivo»» El Diario Vasco 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  38. Arregi Iparragirre, Xabier. (2019-06-14). Hitz batzuk, lau urteren ondoren. “Zorte onekoa izan naiz halako herri batean aritzeagatik”. Noaua aldizkaria ISSN 1136-6818..
  39. Karrere, Ana; Intxauspe, Luis; Arregi, Xabier. (2018). «Zergatik onartu behar dugu bigarren mailako bus zerbitzuak izatea?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  40. «Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sortuko dute Ugartondon» El Diario Vasco 2019-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  41. «Gureak y Elkar trasladan a Usurbil una parte significativa de su actividad» www.gureak.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  42. (Gaztelaniaz) «El polo económico e industrial de Usurbil dará empleo a 1.000 personas» El Diario Vasco 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  43. «Usurbil: sagarraren bihotza, sagardoaren kultura - Sagardoa Route» www.sagardoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  44. «Usurbil: sagarraren bihotza, sagardoaren kultura» El Diario Vasco 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  45. «Turismo-eskaintza osatzeko gogoeta-aldia irekiko du Udalak» El Diario Vasco 2018-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  46. «Herri-merkataritzak herri-bizitzari egiten dio ekarpena eta bizitasuna» El Diario Vasco 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  47. «Herriko lokal hutsen poltsa osatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta 13 jabek» El Diario Vasco 2019-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  48. Segurado, Ane. (1993-01-21). «Xabier Arregi: "Ez dut Zubieta herria erreboterik gabe inolaz ere ulertzen"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  49. Aduriz Zabala, Jose Antonio; Agirre Lasarte, Jabier; Aiestaran, Pello; Armendaritz Gonzalez de Langarika, Xabier; Arregi Iparragirre, Xabier; Arrue Imaz, Rikardo; Arruabarrena, Teodoro; Azkarate Villar, Lore et al.. (). Pilota: kirol hiztegiak. UZEI arg (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  50. Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala. Udako Euskal Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-590-5. PMC 974392192. (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  51. Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  52. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  53. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  54. Iñaki, Alegria Loinaz; Arregi Iparragirre, Xabier; Arrieta Kortajarena, Bertol. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  55. Iñaki, Alegria Loinaz. (2001-02-01). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  56. Mundiñano, Amaia; Corbella, Karlos. (2001-01-23). Bertsolaritzaren mundua aurrerapen teknologikoekin lotzea lortu dugu. Euskaldun Egunkaria. (Aitzina gehigarria. Norantza atala).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu