Ireki menu nagusia

Iñaki Elorza (Azpeitia, 1952) Euskadi Irratiko pilota esataria da. Aurretik, futbolean, txirrindularitzan, arraunean... kirol emanaldiak egiten egin zen ezagun.

Iñaki Elorza
Bizitza
Jaiotza Azpeitia, 1952 (66/67 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak irrati-esataria
Izengoitia(k) Txapas


Aparejadoretik kazetariraAldatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren bidez, Herri Irratiak laguntza jaso zuen euskarazko emanaldiak egiten hasteko. Egunean sei ordu emititu behar zituen euskaraz. Garai hartan Iñaki Elorzak Realaren partiden berak egindako kontakizunak grabatzen zituen eta irrati kateko Joxe Mari Oterminek jakin zuen grabaketa horien existentziaz. Orduan Iñakiri irratian lan egitea proposatu zioten.

Iñakik Mexikora joatea zeukan buruan garai hartan, hots, 1980. urtean, bukatu zituen bere aparejadore ikasketak lanean bihurtzeko bertan baina Herri Irratiko lan eskaintza onartu zuen.

Euskadi IrratiaAldatu

Euskadi Irratiaren jaiotzean hasi zen lanean EITB taldean, 1982. urtean. Denetarik egitea suertatu zitzaion garai hartan ez zegoelako euskarazko ikasketadun kazetaririk eta gainera kirol hitz teknikoen bilaketan eta sorreran murgildu zen ere: langa edo langeta, anoi, itzulia...

Urte eta kilometro aunitz pilatu ditu bizkar zein hanketan: asko bidaiatzea egokitu zitzaion Europara Reala eta Athleticekin haien partidak emateko irratian.

Esatari eta kazetari lanez gain kirol sailaren arduraduna izan zen 26 bat urtez Euskadi Irratian.

Egun pilotarekin espezializatu da eta esatari lanak egiten ditu Euskal Herriko eta inguruko pilotalekuetan.

TxapasAldatu

Txapas du ezizena (gauza nahiko ohikoa Azpeitian ezizen bat izatea). Esproncedari buruzko literatura klase batean, irakasleak Iñaki hitz egiten harrapatu zuen eta "Callate Txapalangarra!" esan zion haserre.[1] Eta "Txapas"ekin bueltatu zen Azpeitira.


ZinemaAldatu

Paper txikiak izan ditu zineman. Hona hemen esanguratsuenak:

ErreferentziakAldatu