Zubietako erraustegia

Zubietako errauskailu» orritik birbideratua)

Zubietako erraustegia —izen ofizialez, Gipuzkoako Ingurumen Gunea[1]Donostiako (Gipuzkoa) Zubieta auzoan dagoen erraustegia da, 2020ko abenduan inauguratua, 12 urteko prozesu baten ondoren.[2] Moyua eraikuntza enpresak eraiki zuen.[1] Hasieran, Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko helburua zuen; dena dela, 2020tik industria hondakinak erretzeko aukera planteatu da. Lehen unetik azpiegitura honek hainbat ingurumen arazo izan ditu; besteak beste, ondoko erreka kutsatzea.[3][4][5]

Zubietako erraustegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°15′29″N 2°02′22″W / 43.25811°N 2.03956°W / 43.25811; -2.03956
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2020

Erraustegiarekin batera, konpost fabrika eta beste azpiegitura batzuk eraikitzekoak dira.

Kokapena

aldatu

Nahiz eta Donostiako lurretan izan, Zubietan alegia, erraustegia Lasartetik eta Andoaindik gertuago dago.

Erraustegiaren auzia

aldatu

2000ko hamarkadatik bultzatu dute EAJ, PSE eta PP alderdiek, eta gizarte mugimendu zabala izan zuen aurka, neurri handi batean Errausketaren Aurkako Mugimenduan antolatuta. Proiektua 2011. urtean geldiarazi zen, Bilduk Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eta Gipuzkoako Aldundia bere esku zituenean.

2015ean EAJk Gipuzkoako Foru Aldundia berreskuratu zuen eta proiektua berriro ere martxan jartzea lehenetariko neurria izan zen. 2020an erraustegia probetan hasi zen eta abenduaren 11tik martxan dago.[6]

Arazo teknikoak

aldatu

Hasieratik izan da polemika iturri azpiegitura hori. Maiatzean, hainbat arrain hilda agertu ziren Arkaitzerreka errekastoan, erraustegitik gertu. Ia astebete behar izan zuen Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak amoniako isuri baten ondorioz hil zirela onartzeko, eta 45.000 euroko isuna ordainarazi zion Ekondakini: 25.000 euro, batetik, isuriaren berri ez ematea arau urratze “larritzat” jota; 10.000 euro, askaren diseinuan egindako aldaketa ez jakinarazteagatik; eta beste 10.000 euro, pH-a neurtzeko gailua matxuratuta zegoela ez egiaztatzeagatik.

Ekainean Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) jaso ostean, irailean martxan nahi zuten erraustegia, baina atzeratu egin behar izan zuten abian jartzeko eguna. Izan ere, irailaren 1ean, planta energizatzen duen transformadore nagusia, 27 megavolt ampereko gailua, erre egin zen, eta matxura larria eragin zuen instalazioetan.

Azaroaren 15ean, erraustegia martxan jartzeko behin-behineko aktaren epea amaitu zenean, Ekondakin enpresak baimen hori luzatzeko eskatu zion Jaurlaritzaren Industria Sailari, baina hark ukatu egin zion. Erabakia jakin ostean, GuraSOS elkarteak Industria Sailari galdegin zion bertan behera uzteko instalazioaren jarduera, bai eta EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak ere. Baimena ukatu eta bost egunera, ordea, eman egin zion Jaurlaritzak.

Red Electrica Españolek jakinarazi duenez, urriaren 5era arte, behintzat, ez zuen energiarik sortu erraustegiak. Zubietakoa energia balorizazio planta bat da; eta, beraz, IBBaren eraginkortasuna lortzeko, ezinbestekoa du frogatzea balorizazio energetikoa egiteko ahalmena duela. GuraSOSek salatu zuen Jaurlaritzak abenduaren 1ean sinatutako zenbait agirik agerian utzi zutela Zubietako erraustegia baimenik gabe ari zela funtzionatzen, eta ezin zuela argindarra sareratu.[7]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu