Ireki menu nagusia

Ohio Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Columbus da, baita hiri nagusia ere.

Ohio
State of Ohio
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: With God, all things are possible
Hiriburua
eta hiri handiena
Columbus
Gobernua
 -  Gobernadorea John Kasich
 -  Senatariak George V. Voinovich (R)
Sherrod Brown (D)
Azalera
 -  Guztira 116,096 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 11.590.000 bizt.
 -  Dentsitatea 107,05 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-OH
Webgunea
http://www.ohio.gov

116.000 km2 ditu eta 11.590.000 biztanle (2014; AEBetako zazpigarren estaturik populatuena da).

Hiri nagusiakAldatu

  1. Columbus: 728.432 biztanle (2005).
  2. Cleveland: 461.324.
  3. Cincinnati: 317.361.

Beste bi hiri garrantzitsu: Akron eta Toledo.

GeografiaAldatu

 
Ohioren mapa.

Erie aintziraren hegoaldean dago.

Lurralde laua da (473 m Bellefontaine mendiak, gainik garaienak). Ohio (Mississippi ibaiaren adarra) eta Scioto ibaiak igarotzen dira Ohio estatutik. Klima kontinental hezea du.

BiztanleakAldatu

Biztanle gehienak hirietan bizi dira; erlijioz protestanteak dira.

EkonomiaAldatu

 
Cincinnatiko erdigunea gauez.

Ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, autoak, pneumatikoak (Firestone, Goodyear...), laborantzarako makinak, makina elektronikoak eta itsasontziak egiten dira, besteak beste. Burdin olek eta petrolio findegiek ere garrantzi handia dute.

Ohioko industriaren garapenean zer ikusi zuzena izan dute aurkitu diren energia iturriek (ikatza, petrolioa eta gas naturala bertan ateratzen dira), eta komunikabide sare onak. Nekazaritza oso aurreratua du. Laborantzarako lurrik emankorrenak ipar-mendebaldean ditu; garia, artoa, tabakoa, soja eta mahatsa lantzen dira, batez ere; abeltzaintzan, berriz, ardiak, behiak eta txerriak.

Ohiotar ospetsuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu