Juan de Padilla
Juan de Padilla (Toledo, 1490eko azaroaren 10a - Villalar, 1521eko apirilaren 24a) gaztelar aristokrata izan zen, Gaztelako comunero edo komunitatezaleen burua.
Juan de Padilla | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan López de Padilla |
Jaiotza | Toledo, 1490eko azaroaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Villalar de los Comuneros, 1521eko apirilaren 24a (egutegi gregorianoa) (30 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Pacheco |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea |
![]() |
Biografia
aldatu1519an Gaztelako komuneroen alde jarri zen, enperadoreak goi mailako karguetatik baztertu zuela eta. Komuneroen buruzagi nagusi egin zuten; Tordesillasko hiria beretu zuen, baina huts egin zuen Joana erregina matxinatuen alde jartzeko ahaleginetan. Padillaren ostea Villalarren garaitu zuen inperioko armadak (1521); Padilla preso hartu eta hurrengo egunean hil zuten, Juan Bravo eta Francisco Maldonado buruzagiekin batera. Padillaren alargunak borrokari eutsi zion hurrengo hilabeteetan, baina etsi behar izan zuen inperioaren aurrean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.