Odolaren arkua (gaztelaniaz: Arco de la Sangre) Toledo hiri espainarraren X. mendean altxatutako atari monumentala da. Gaur egungo izena bere gainean Kristoren Odol Preziatuaren Kofradiaren kapera bat dagoelako da. Aurrean, Óscar Alvariño Belinchónek Miguel de Cervantes idazleari eskainitako eskultura dago.[1]

Odolaren arkua
Historic City of Toledo
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′34″N 4°01′15″W / 39.859458°N 4.020958°W / 39.859458; -4.020958
Map
Ataria XIX. mendean.

Deskribapena

aldatu

Gaztela-Mantxako Toledo hirian dago arkua, Zocodover plazaren ekialdean. Cervantes kalearekin lotzen da plaza hori. Jatorri arabiarrekoa da, eta aintzinean Bab-al-Yayl («zaldien atea») izena zuen. Hasiera batean atea medina eta alkazar arteko bidea zegoen. Toledo osoa inguratzen zuen barruko harresi batean zegoen. Ferra-arku bat da, maila batzuek zeharkatzen dutena. Gerra zibilean zutik iraun zuen, inguruko eraikinek kalteak jasan bazituzten ere.[2]

Atea literaturan

aldatu

Zocodover plaza osoa bezala, ate hau Espainiako literaturan sarritan agertu da. Adibide ezagunena Luis Vélez de Guevara idazlearen El diablo cojuelo eleberria da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://toledoguiaturisticaycultural.com/el-arco-de-la-sangre/
  2. Porres Martín-Cleto, Julio. «Pequeña historia de Zocodover». Provincia, Toledoko Provintziako Diputazioa. XII. urtea (55-56): 17-49.
  3. https://interlinearbooks.com/literature/spanish/diablo-cojuelo/chapter4/

Kanpo estekak

aldatu