Al-Andalus
Al-Andalus[1] (arabieraz الأندلس) musulmanen menpe zeuden Iberiar penintsulako lurraldeak ziren, 711 eta 1492 artean.
IzenaAldatu
Nahiz eta bandalo hitzetik datorren eztabaidatu den, Al-Andalus izena numismatika musulmanean lehen aldiz agertzen da, okupazioaren ondoren, Al-Andalus Hispaniarekin erlazionatzen delarik Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan, bi izenak esanahi berdinarekin agerten direlarik[2]. Aurkeztutako hipotesietako batek zera dio: Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzateke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza /uandalo/ ahoskatzen zenez, erraz nahas daitezke tarmort uandalo (uandaloen lurra) eta tamort u-andalos (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeari Al- partikula gehitu eta Al-Andalus deitu bide zioten.
HistoriaAldatu
Musulmanak Iberiar penintsulara 711an heldu ziren, erreinu bisigodoa[3] gerran zegoen garaian ondorengotza arazoak zirela-eta. Don Rodrigo aurreko erregea zen Witizaren familiarekin aurka zegoen. Azkeneko hauek laguntza eskatu zioten Afrika iparraldeko berbere tribu islamdarrei. Don Rodrigo[4] azpiratu ondoren, nahiko erraz hartu zuten mendean Hispania osoa, eta 719tik aurrera bisigodoen Septimaniako apurrak ere bereganatu zituzten. Musulmanek indarkeria modu oso praktikoan aplikatu zuten, bakarrik leku estrategikoenak hartzera abiatu ziren, eta handik beste guztia kontrolatu.
Hauek dira Al-Andalusen garai edo aro garrantzitsuenak:
- Gobernadore edo walien aldia (711-756): omeiatarren mendeko gobernadoreak izan zituen buruzagi Al-Andalusek, baina barne-anabasa handiko eta hedakuntzako garaia izan zen.
- Emirerri independentea: 750an Damaskoko Omeiatar kalifa eta bere familia hil zituzten, baina hogei urteko oinordeko batek alde egitea lortu zuen, Abderraman izenekoa. Marokon sei urte ezkutatuta egon ondoren, Kordobara heldu zen 756an, eta inperio musulmanetik emirerri independenteari hasiera eman zion. Kordobako meskita garai honetan sortu zuten.
- Kordobako kaliferria: Abderraman III.a 912 heldu zen boterera, eta lortutako garaipenen ondorioz bere izena goraipatzea lortu zuen. Horren ondorioz, 929.an kalifa titulua hartu zuen, hau da, Al-Andalus ez zen politikoki bakarrik banatuta egongo, erlijio aldetik ere bai.
- Taifa erreinuak: Almanzor diktadorea 1002an hiltzean, krisialdian sartu zen kaliferria. Azkenean 1031an, Kordobako kalifatua desegin zen erreinu independente askotan banatu zen, Taifas erreinuetan. Ekonomikoki eta politikoki, oso garai txarra izan zen. Horregatik geroago Almohade eta Almorabide tribu afrikarrei laguntza eskatu zitzaien. Baina kultura aldetik garai oparoa izan zen eta hainbat monumentu aipagarri eraiki ziren, hala nola, Giralda, Torre del Oro eta abar.
- Granadako Nazari erreinua: Erreinu kristauek pixkanaka euren lurrak zabaltzea lortu zuten eta Al-Andalus egungo Granada eta inguruko lurraldea baino ez izatera iritsi zela. Azkenean, 1492an Errege-erregina Katolikoek ia 800 urtez Iberiar penintsulan egon ziren musulmanak kanporatzea lortu zuten.
Zenbait berrikuntzaAldatu
- Ureztatzeko teknikak sartu ziren. Hori esker ekoizpenak gora egin zuten. Labore berriak ekarri zituzten: arroza, kotoia, azukre-kanabera...
- Hirietan kalitate handiko eskulangintza garatu zen.
- Al-Andalus merkataritza biziko gunea izan zen.
- Eskulangileen produktuak mundu osoko beste eskualde batzuetan saltzen zituzten.
- Horien truke, merkatariek urrea eta esklaboak ekartzen zituzten.
- Bi diru mota erabiltzen zen: dinarra eta Dirhema.
Al-Andaluseko gizarteaAldatu
Talde boteretsuenek konkistatzaileek eta haien ondorengoek sortzen zituzten Bi talde:
- Arabiarrak: lurralde onenak eta gobernuko karguak beraientzat hartzen zituzten.
- Berbereak: gehiago ziren, baina ez zuten halako etekinik lortu.
Erlijioaren arabera hauek ziren talde nagusienak:
- Muladiak: islamdar erlijioa eta ohiturak bereganatu zuten lehen kristauak izan ziren, haietako zenbaitek zergak ez ordaintzeko.
- Mozarabiarrak: beraien erlijioa praktikatzen jarraitu zuten lehen kristauak ziren . Musulmanak ez zirenez zergak ordaindu behar zituzten.
- Juduak: gutxiengoak ziren, baina oso aktiboak, ekonomia-jardueretan batez ere. Gainerako herritarrengandik bereizitako auzoetan bizi ziren.
ErreferentziakAldatu
- ↑ EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuan Al- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
- ↑ Bossong, Georg. «Der Name al-Andalus: neue Überlegungen zu einem alten Problem» Sounds and Systems (DE GRUYTER MOUTON) ISBN 978-3-11-089465-3. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ Historia de las Españas medievales. Crítica 2002 ISBN 84-8432-300-5. PMC 49203478. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ Muñoz, Roberto, 1970-. (2003). El ejército visigodo : desde sus orígenes a la batalla de Guadalete. Almena PMC 433131738. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Darío Fernández-Morera: "The Myth of the Andalusian Paradise", The Intercollegiate Review, 2006