Washington Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako iparmendebaldean dago, Kanadarekin mugan. Estatuko hiriburua Olympia da eta hiririk handiena Seattle. Guztira, 6 milioi biztanle inguru ditu.

Washington (estatua)
 Ameriketako Estatu Batuak
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-WA
HiriburuaOlympia
Governor of Washington (en) ItzuliJay Inslee (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°30′N 120°30′W / 47.5°N 120.5°W / 47.5; -120.5
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakColumbia Britainiarra, Idaho eta Oregon
Punturik altuenaRainier mendia
Demografia
Biztanleria7.705.281 (2020ko apirilaren 1a)
534.930 (2015)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Etxebizitzak2.905.822
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaUTC−08:00, America/Los_Angeles (en) Itzuli eta UTC−07:00
wa.gov

Geografia

aldatu

Washingtongo orografia bi partetan bereizten du Cascade Range mendikateak, ekialdea eta mendebala. Mendebalean Olympic mendiak, Kostaldeko mendikatea eta Puget Sound ordokia daude. Cascade Range mendialdearen ekialdean ordoki eskualdea zabaltzen da: Columbiako ordokia (munduko labazko zelairik handienetakoa), arroila sakonak eratzen dituzten bi ibaik zeharkatua. Gailur garaienak, sumendi itzaliak, Cascade Range mendikatean daude: Rainier, 4.391 m; Adams, 3.751 m. Orografia aldetik oso lurralde ikusgarria da eta parke nazional ugari ditu: Olympic, Rainier mendia, Grand Couleeko inguruak. Columbiako ibarra lehorra da oso, baina estatuaren ekialdeko klima epelagoa eta hezea da.

Historia

aldatu

1774-1775 urteetan iritsi zen lehen europarra, Juan Pérez espainiarra. Oregongo parte zen 1853. urtean lurralde autonomo egin zen arte. 1889. urtean Estatu Batuetako 42. estatu bihurtu zen.

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza oso oparoa da: garia, garagarra, fruitu arbolak, patata eta azukre kanabera dira gehien lantzen diren gaiak eta abere hazkuntzak (behi azienda) ere garrantzi handia du. Basogintza (lur ekoizpenari dagokionez 3. estatua da), meategia (ikatz, magnesio, beruna, zinka eta uranio hobi handiak) eta industria (hegazkingintza, zurgintza, papergintza, janari industria, kimika industria, metalurgia, nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) halaber, lehen mailako ekonomia jarduerak dira. Ibaietan indar-etxe asko ditu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu