Okzitaniar nazionalismo

Okzitaniar nazionalismoa Okzitaniako nazioa aldarrikatzen duen mugimendu nazionalista da. Okzitania, gaur egun, Frantziaren hegoaldeko atala da, eta Monako, Arango harana eta Okzitaniako haranak ere nazio horren lurrak direla aldarrikatzen du okzitaniar nazionalismoak. Okzitaniar nazionalismoaren oinarria, hala ere, okzitanieraren eta okzitaniar kulturaren aldarrikapena da. Haatik, gaur egun, okzitaniar hizkuntzaren eremua txiki samarra da.

Okzitaniar nazionalismoak aldarrikatzen duen eremua.

Jatorria aldatu

Sorrera eta arrakasta aldatu

Okzitaniar nazionalismoa bidegabekeria sentimendu bat izan zen, Frantzian, 60 hamarkadan hasi zen eta Frantzia iparraldeko eskualdeei lehentasuna eman zien berregituratze ekonomiko eta energetiko gaullistaren agerpen ondorioz jazo zena. Geroago, 1968tik aurrera susperraldi kultural bat gertatzen da. Susperraldi honek, matxinada ekonomikoekin konbinatuta, 1970an, Okzitania Frantziar Estatuaren barne-koloniatzat hartzen zuen aldarrikapen nazionalista batean amaitu zuen.

Hurrengo hamarkadetan, nazioarteko ekonomiaren egoeraren bilakaera, barne-kolonialismoaren azalpenean gaindi zuen eta, Frantziako gainerako eta Europako beste mugimendu nazionalistekin batera, mugimendu hauen erreibindikazioen ardatz nagusia nortasun kulturala eta gutxiengoen eskubideak izan ziren.

Gainbehera aldatu

80 hamarkadan zehar, okzitaniar nazionalismoa indargabetu zen eta eragina galdu zuen, ideologia ezberdineko alderdi eta talde politiko anitzen zatitzea zirela eta. Gainera, haien artean mugimendu erromantizista bat eratzeko ezgaitasuna lurralde hain zabala barne hartzen zuena (Frantziaren herena) errealitate sozial heterogeneo batekin, oztopatu zuten arazoak izan ziren. 90 hamarkadatik aurrera, mugimendu politikoa marjinal bilakatu zen.

Berpiztea aldatu

Hala ere, okzitaniar nazionalismoak susperraldi bat izan du, talde politiko okzitaniar nazionalista ezkertiarren batasunarekin, Libertat! alderdi polotikoaren sorrerarekin.

Talde politikoak aldatu

Gaur egun, okzitaniar nazionalismoaren barnean ideologia ezberdina duten zenbait alderdi politiko eta erakunde existitzn dira, hurrengoak dira:

Banderak aldatu

Irudiak aldatu

Kanpo estekak aldatu