Guiena
Guiena[1] (frantsesez: Guyenne; okzitanieraz: Guiana) Okzitaniako eskualde historikoa da, Frantziako hego-mendebaldean kokatutakoa eta gaur egungo Akitaniako lurraldearen gehiena barne hartzen duena.
Guiena | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Antzinako herrialdea | ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°58′37″N 0°10′34″W / 43.977°N 0.176°W43°58′37″N 0°10′34″W / 43.977°N 0.176°W | ||
![]() | |||
Demografia |
Honen barruan Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue lurralde historikoak zeuden, eta baita Lapurdi ingurua.
Parisko Hitzarmenaren ondoren (1295) Ingalaterrako erregearen mendeko lurraldea izan zen. 1453an, Castillongo guduaren ondorioz, gelditu zen berriro Frantziaren eskuetan. Gaskoinia, Limousin, Saintonge eta Bearnorekin lurralde handi bat osatzen zuen, Bordele hiriburu zuela.
Euskal Herriaren parte bat ere, Lapurdi, gutxi gora-behera, Guienaren parte izan zen, eta hortaz, Ingalaterrako Erresumaren kontrolpeko lurraldea.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30)..