Perrexil
Perrexila (Petroselinum crispum edo Petroselinum hortense Hoffmann) landare belarkara biurterokoa da, Apiaceae familiakoa. Hostoak eta sustrai jangarriak dira. Espezia eta sendabelarra da.
Perrexil | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Leinua | Apieae (en) ![]() |
Generoa | Petroselinum |
Espeziea | Petroselinum crispum (Mill) Hill
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | perrexil, parsley seed (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Greziarrek perrexil ugari jaten zuten alkohola edan aurretik, honela honen ondoriorik okerrenak ekidin asmoz.
Klima epeleko munduko lurralde gehienetan hazten bada ere, Kanada, AEB, Erresuma Batua, Belgika, Hungaria, Alemania eta Frantzia bezalako herrialdetan ugaria da. Euskal Herrian ere bai.
Lehortea ondo jasaten du.
Altuera: 50 cm edo 1m izan dezakete baina sukaldaritzan erabiltzeko, normalean, gehiegi hazi baino lehenago mozten da.
Ez du ongarririk behar.
SukaldeanAldatu
Edozein plateretan egoki dator eta asko bikain gozatzen ditu. Esaterako arrain zopa, minestrone zopa, barazki krema, edozein barazki plater, entsaladak, pasta eta arroz entsalada, tortillak, txahalkia, oilaskoa, arrainak edo itsaskiak. Eta, nola ez, ezinbestekoa da saltsa berdeak prestatzeko.