KAE Ligako 2024ko denboraldia


2024ko KAE Liga
Santurtziren trainerua Bilbon.
Santurtzi (irudia) bi txapelketa irabazi eta sei denboraldi TKEn aritu ostean, KAE Ligara itzuli da.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 19 talde (12+7)
Estropadak 26 estropada (14+12)
Hasiera 2024ko ekainaren 22a
Amaiera 2024ko abuztuaren 24a
Palmaresa
2023
2025

KAE Ligako 2024ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hemeretzigarren denboraldia da. Lehen mailako txapelketa ekainaren 23an hasi zen Pasaiako badian eta abuztuaren 18an amaituko da Bilbo hiriko uretan[1]. Bigarren maila, aldiz, ekainaren 22an hasi zen El Astilleron eta Kantabriara bueltatuko da berriro ere lehiari amaiera emateko, hain zuzen ere, abuztuaren 24an bukatuko da Colindresen[1]. Guztira, 19 ontzi ari dira arraunean aurtengo ligan, 12 lehen mailan eta 7 bigarrenean, eta 26 estropada puntuagarri jokatuko dira[2].

Aurreko denboraldian San Pedro txapeldunak TKE Ligara igotzea lortu zuen, beraz, 2024ko erreferentziazko traineruak Lapurdi txapeldunordea eta lehen mailatik jaitsitako Santurtzi izango dira[3][4]; lehian Orioren B trainerua eta Portugalete elkartu zaizkie, bigarren mailatik igo berriak diren ontziak[3].

Lehenengo maila

aldatu

Partaideak

aldatu

Guztira, 12 elkarte ari dira parte hartzen hemeretzigarren denboraldian; horietatik 5 gipuzkoarrak dira, 4 bizkaitarrak, 2 kantabriarrak eta bat lapurtarra[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Santurtzi KAE Ligara itzuli da, 6 denboraldi TKE Ligan aritu ostean; 2023ko play-off kanporaketan Sotera ontziko mutilek maila galdu zuten, besteak beste, iazko denboraldiko txapeldunaren aurka, San Pedroren aurka[4]. Hain zuzen, pasaitarrek 2024ko TKE Ligan arraun egingo dute. Bestalde, Orioren B traineruak (bigarren mailako txapeldunak) eta Portugaletek Busturialdearen eta Castroren tokiak hartu dituzte[5].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2023
 
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra   Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 3.a
 
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen   Carlos Rodríguez Camargo (Kantabria) 7.a
 
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera   Aitor Altzibar Deustu, Bilbo (Bizkaia) 10.a
 
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 9.a
 
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Lapurdi   Jon Salsamendi Donibane Lohizune/Angelu (Lapurdi) 2.a
 
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 1.a (KAE2)
 
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña La Pedreñera   Luis Miguel Villar Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) 8.a
 
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera   Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 2.a (KAE2)
 
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Joseba Fernandez Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 4.a
 
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Alexander Esteban Santurtzi (Bizkaia) 11.a (TKE)
 
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata   Asier Puertas Zarautz (Gipuzkoa) 6.a
 
Zumaia Aita Mari Arraun Elkartea Telmo Deun   Unai Etxeberria Zumaia (Gipuzkoa) 5.a

Estropadak

aldatu

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izango dira jokoan[1].

Zk. Estropada Lekua Data Txapelduna
1. III. CMO Valves Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2024ko ekainaren 23a
 
San Juan
2. Donibane Lohizune-Ziburuko XXXII. Ikurrina Donibane Lohizune, Lapurdi 2024ko ekainaren 29a
 
San Juan
3. Zumaiako XXXIX. Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2024ko ekainaren 30a
 
San Juan
4. Camargoko Udaleko XXXII. Bandera Camargo, Kantabria 2024ko uztailaren 6a
 
San Juan
5. Portugalete Uri Urena XLII. Bandera Portugalete, Bizkaia 2024ko uztailaren 7a
 
San Juan
6. Sestaoko Udaleko XXIII. Bandera1 Sestao, Bizkaia 2024ko uztailaren 14a -1
7. Marina de Cudeyoko Udaleko XIX. Bandera-Dynasol Sari Nagusia Marina de Cudeyo, Kantabria 2024ko uztailaren 20a
 
San Juan
8. Santurtziko XLV. Ikurrina Santurtzi, Bizkaia 2024ko uztailaren 27a -
9. Gorlizko II. Ikurrina Gorliz, Bizkaia 2024ko uztailaren 28a -
10. Orio Kanpiña VI. Bandera Orio, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 3a -
11. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVIII. Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 11 -
12. Plentziako XXXV. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2024ko abuztuaren 15a -
13. Zarautz Arraun Elkartearen XV. Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 17a -
14. Bilbo Hiriko LVI. Ikurrina Bilbo, Bizkaia 2024ko abuztuaren 18a -
  1. Sestaoko estropada bertan behera gelditu da[6].

Sailkapena

aldatu
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1. San Juan 72 12 12 12 12 12 - 12 - - - - - - - 6 Igoera play-offa
2. Arkote 57 8 10 10 11 10 - 8 - - - - - - - -
3. Zumaia 54 11 4 9 10 9 - 11 - - - - - - - - Ohorezko txanda
4. Lapurdi 52 10 8 8 8 8 - 10 - - - - - - - -
5. Zarautz 49 7 11 11 7 6 - 7 - - - - - - - -
6. Santurtzi 46 9 1 7 9 11 - 9 - - - - - - - -
7. Pedreña 33 5 9 4 2 7 - 6 - - - - - - - -
8. Portugalete 23 6 2 5 5 3 - 2 - - - - - - - -
9. Hondarribia B 22 01 6 3 6 2 - 5 - - - - - - - -
10. Deustu-Bilbo 22 2 5 2 4 5 - 4 - - - - - - - - Jaitsiera play-offa
11. Camargo 21 4 3 6 1 4 - 3 - - - - - - - -
12. Orio B 16 3 7 1 3 1 - 1 - - - - - - - - 2025eko KAE-2 Liga
  1. Epaileek Hondarribiko trainerua kanporatu zuten erlojupekoan San Juani aurreratzen ez uzteagatik[7].

Bigarren maila

aldatu

Partaideak

aldatu

Guztira, 7 elkarte dira bigarren mailan parte hartzen ari direnak; horietatik 3 kantabriarrak dira eta bina bizkaitar eta gipuzkoar[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi diren Busturialdea eta Castreña, eta lehiara berriro itzuli diren Santoñaren eta Lutxana ontziak dira[3]. Mutrikuk ez du trainerurik atera 2024an zazpi urtez jarraian aritu ondoren[8].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2023
 
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV   José Luis Cruces El Astillero (Kantabria) 4.a
 
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri   Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 11.a (KAE1)
 
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Jose Luis Korta Castro Urdiales (Kantabria) 12.a (KAE1)
 
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua   Fernando Balenziaga Donostia (Gipuzkoa) 3.a
 
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen   David Iglesias Errenteria (Gipuzkoa) 5.a
 
Lutxana Lutxana Arraun Elkartea Ederra   Aitor Sautu Erandio (Bizkaia) -
 
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto   Lolo Gutiérrez Santoña (Kantabria) -

Estropadak

aldatu

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izango dira jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Real Astillero de Guarnizoko XXX. Bandera El Astillero, Kantabria 2024ko ekainaren 22a
 
Astillero
2. Pasaiako XXXIX. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2024ko ekainaren 23a
 
Castro
3. Elantxobeko XXXVI. Traineru Estropada - Gernikaplac Saria Elantxobe, Bizkaia 2024ko ekainaren 29a
 
Astillero
4. XIVI. Donostia Kirola Bandera Donostia, Gipuzkoa 2024ko uztailaren 6a
 
Astillero
5. Errenteriako Hiria XI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2024ko uztailaren 14a
 
Astillero
6. Excelentísimo Ayuntamiento de Santoñako LIV. Bandera Santoña, Kantabria 2024ko uztailaren 21a
 
Donostiarra B
7. San Juan de Dios Ospitaleko II. Ikurrina Santurtzi, Bizkaia 2024ko uztailaren 27a -
8. Erandioko XXXVII. Bandera Erandio, Bizkaia 2024ko uztailaren 28a -
9. Mundakako XXI. Ikurrina Mundaka, Bizkaia 2024ko abuztuaren 3a -
10. Ondarroako XL. Bandera - Goimek Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2024ko abuztuaren 10a -
11. Castro Urdiales Hiriko LII. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2024ko abuztuaren 15a -
12. Ría del Asón XXX. Bandera Colindres, Kantabria 2024ko abuztuaren 24a -

Sailkapena

aldatu
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Astillero 39 7 5 7 7 7 6 - - - - - - 4 2025eko KAE Liga
2. Donostiarra B 37 6 6 6 6 6 7 - - - - - - 1 Igoera play-offa
3. Castro 28 4 7 4 5 3 5 - - - - - - 1
4. Busturialdea 23 3 4 5 4 4 3 - - - - - - - Ohorezko txanda
5. Hibaika 20 5 3 01 3 5 4 - - - - - - -
6. Lutxana 13 2 2 3 2 2 2 - - - - - - -
7. Santoña 7 1 1 2 1 1 1 - - - - - - -
  1. Epaileek Hibaika kanporatu zuten helmugara bere kaletik ez sartzeagatik[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d "2024ko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.09
  2. a b c "2024ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.09
  3. a b c "2023ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.12
  4. a b «Eman du eman beharrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
  5. "2023ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.01.02
  6. (Gaztelaniaz) «La Liga ARC-1 no tendrá regatas este fin de semana» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024.07.09).
  7. «Hondarribia B deskalifikatu egin dute, San Juan oztopatzeagatik» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024.06.23).
  8. «Hamasei traineru ariko dira 23.Mutrikuko Banderaren lehian» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024.05.21).
  9. "Elantxobeko XXXVI. Traineru Estropada - Emaitza" Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.12

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu