TKE Ligako 2023ko denboraldia

2023ko Eusko Label Liga
Urdaibai Arraun Elkartea
Urdaibai Arraun Elkarteak (irudian) 2022ko denboraldian lortutako garaikurra defendatu zuen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 20 estropada
Hasiera 2023ko uztailaren 1a
Amaiera 2023ko irailaren 17a
Palmaresa
Txapelduna Urdaibai (204 p.)
Txapeldunordea Zierbena (192 p.)
Ohorezko tx. Hondarribia (192 p.)
Donostiarra (163 p.)
Jaitsiera Santurtzi (48 p.)
Samertolameu (34 p.)
2022
2024

TKE Ligako 2023ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeita batgarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 1ean hastekoa zen Coruña hiriko uretan, dena den, lehenengo jardunaldia bertan behera gelditu zen Galiziako kostaldean izan zen denboralearen ondorioz[1]. Hasiera ofiziala, hortaz, egun bat atzeratu zen, uztailaren 2ra, eta Coruña Hiriko VII. Bandera egun bakarrean jokatu zen. Lehiaren amaiera, aldiz, aurreikusitakoa izan zen, irailaren 17an eta Portugaleten. 2023ko denboraldian guztira 19 estropada jokatu ziren[2]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra zortzigarren aldiz irabazi ondoren, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua[3]. Lehian Samertolameu elkartu zitzaion, 2022an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen elkartea[3].

Denboraldi honetako txapelduna, nagusitasun osoz, Urdaibai izan zen[4]. TKE Ligaren historian bederatzigarren aldia izan zen Bou Bizkaia ontziko mutilek garaikurra irabazi zutena; guztira, 204 puntu lortu zituzten eta 19 estropadetatik 11tan garaile izan ziren[2]. Gainera, 2007ko denboraldian ezarritako errekorra hautsi zuten eta txapeldunordea 14 puntu gutxiagorekin utzi zuten, hau da, bederatzi ligetan bigarren ontziari atera zioten alderik handiena. Zilarrezko postua, hain zuzen ere, Zierbenarentzat izan zen. Galipoek azken estropadako garaipenari esker lortu zuten Hondarribia aurreratzea; izan ere, bi ontziek 192na puntu lortu bazituzten ere, bizkaitarrek ligan bandera gehiago irabazi zituzten[5]. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak osatu zuen. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 10 bandera eraman zituen herrira, Zierbenak 4, Hondarribiak 2, eta Donostiarrak eta Oriok bana[2][4].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Samertolameu eta Itsasoko Ama arraun elkarteek agur esan behar izan zioten TKE Ligari[4]. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 17 estropadetatik 9tan motelenak izan ziren eta 34 puntu baino ez zituzten eskuratu. Galiziako Traineruen Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen. Santurtziarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 48 puntu lortu ostean. Jaitsiera play-offean, baina, ezin izan ziren San Pedro eta Bueu baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten[2].

Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Gorka Aranberri donostiarrarentzat izan zen lehenbiziko aldiz[6]. Podiuma Ioseba Amunarrizek eta Unax Eizagirrek osatu zuten[2].

Partaideak aldatu

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeita batgarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Samertolameu elkartearen parte hartzea izan zen, Aresek utzitako postua bete zuena[3].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2022
 
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz   Gustavo Vázquez Boiro (Coruña) 8.a
 
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II   Igor Makazaga Donostia (Gipuzkoa) 3.a
 
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza   Ion Larrañaga Getaria (Gipuzkoa) 5.a
 
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Mikel Orbañanos Hondarribia (Gipuzkoa) 2.a
 
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitaŕa   Jose Luis Korta Sestao (Bizkaia) 6.a
 
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra   Osertz Alday Lekeitio (Bizkaia) 11.a
 
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama   Iñaki Errasti Ondarroa (Bizkaia) 9.a
 
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Jon Salsamendi Orio (Gipuzkoa) 4.a
 
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   David Costa Meira, Moaña (Pontevedra) 1.a (GTL)
 
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Javi Polo Santurtzi (Bizkaia) 10.a
 
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia   Iker Zabala Bermeo (Bizkaia) 1.a
 
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena   Daniel Pérez Portua, Zierbena (Bizkaia) 7.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 18 bandera eta 20 estropada izan ziren jokoan, nahiz eta lehena bertan behera gelditu zen Coruñako uretan izan zen denboraleagatik[2].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. VII Bandeira Cidade da Coruña1 Coruña, Coruña 2023ko uztailaren 1a -1
2. 2023ko uztailaren 2a
 
Zierbena
3. Fabrika XV. Bandera Donostia, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 8a
 
Donostiarra
4. Petronor XL. Bandera Zierbena, Bizkaia 2023ko uztailaren 9a
 
Urdaibai
5. Bilboko XIV. Bandera Bilbo, Bizkaia 2023ko uztailaren 15a
 
Hondarribia
6. Orioko XXXIII. Estropadak - Orio Kanpina XI. Bandera Orio, Gipuzkoa 2023ko uztailaren 16a
 
Urdaibai
7. Sestaoko Udaleko XXII. Bandera Sestao, Bizkaia 2023ko uztailaren 22a
 
Urdaibai
8. CaixaBank XI. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2023ko uztailaren 23a
 
Urdaibai
9. Getxoko Estropaden XLV. Ikurriña Getxo, Bizkaia 2023ko uztailaren 29a
 
Urdaibai
10. Santurtziko XLIV. Ikurriña Santurtzi, Bizkaia 2023ko uztailaren 30a
 
Hondarribia
11. Hondarribiko XXXVI. Bandera-Mapfre Sari Nagusia Hondarribia, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 5a
 
Urdaibai
12. El Correo XXXVIII. Ikurriña-Kutxabank Sari Nagusia Lekeitio, Bizkaia 2023ko abuztuaren 6a
 
Urdaibai
13. Illa do Samertolameuko IX. Bandeira-Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2023ko abuztuaren 12a
 
Zierbena
14. Concello de Boiroko XXXIII. Bandeira Boiro, Coruña 2023ko abuztuaren 13a
 
Zierbena
15. Zarauzko XLVI. Ikurriña2 Zarautz, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 19a
 
Urdaibai
16. 2023ko abuztuaren 20a
 
Urdaibai
17. Ondarroako XXXIX. Bandera-Cikautxo Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2023ko abuztuaren 26a
 
Orio
18. Getariako XIV. Ikurriña Getaria, Gipuzkoa 2023ko abuztuaren 27a
 
Urdaibai
19. Bermeo Hiriko XLI. Ikurriña-BTWC Sari Nagusia Bermeo, Bizkaia 2023ko irailaren 16a
 
Urdaibai
20. LIII. Sari Nagusia-El Corte Inglés XLIX. Bandera Portugalete, Bizkaia 2023ko irailaren 17a
 
Zierbena
  1. Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatzekoa zen, baina lehenengoa bertan behera gelditu zen denboraleagatik. Beraz, bigarren jardunaldiko traineru azkarrenak, Zierbenak, eraman zuen bandera[1].
  2. Zarauzko Ikurrina bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[7].

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 11 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Banderak Lorpena
1. Urdaibai 204 - 8 10 12 10 12 12 12 12 11 12 12 10 7 12 12 6 12 12 10 104 Txapelduna
2. Zierbena 1925 - 12 11 8 11 9 11 10 9 10 11 10 12 12 8 11 4 11 10 12 41 Txapeldunordea
3. Hondarribia 1925 - 11 9 11 12 11 10 11 11 12 10 9 11 9 9 9 10 8 8 11 2 Ohorezko txanda
4. Donostiarra 163 - 6 12 2 9 10 9 8 10 8 8 11 9 6 10 10 5 10 11 9 1
5. Orio 145 - 9 3 6 8 5 7 9 8 7 9 6 8 10 11 5 12 7 9 6 1
6. Cabo da Cruz 117 - 3 8 10 7 1 8 5 6 5 6 4 7 11 6 6 9 1 6 8 -
7. Getaria 116 - 10 6 7 4 8 5 4 7 2 7 8 5 3 7 8 7 6 7 5 -
8. Lekittarra 104 - 5 7 4 6 7 4 6 3 9 3 7 2 2 5 7 11 4 5 7 -
9. Kaiku 74 - 2 5 9 5 3 3 7 2 32 5 2 6 8 1 2 2 9 - - -
10. Ondarroa 72 - 7 4 1 2 4 6 2 5 4 4 5 4 5 2 4 8 5 - - -
11. Santurtzi 48 - 1 2 5 3 6 2 3 4 1 03 1 3 4 4 3 3 3 - - - Jaitsiera play-offa
12. Samertolameu 34 - 4 1 3 1 2 1 1 1 6 2 3 1 1 3 1 1 2 - - - 2024ko GT Liga
  1. Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatzekoa zen, baina lehenengoa bertan behera gelditu zen denboraleagatik. Beraz, bigarren jardunaldiko traineru azkarrenak, Zierbenak, eraman zuen bandera[1].
  2. Kaikuk 3 segundoko zigorra jaso zuen Santurtziren kalean traba egiteagatik[8].
  3. Epaileek Santurtzi Hondarribiko Banderatik kanporatu zuten Kaikuren kalea hartu eta Sestaoko traineruaren arraunekin hainbat aldiz talka egin ostean. Irteeran, gainera, Soterako mutilek 3 segundoko zigorra jasoa zuten aldez aurretik arraunean hasteagatik[9].
  4. Zarauzko Ikurrina bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[7].
  5. Zierbena izan zen 2023ko denboraldiko txapeldunordea Hondarribiak baino bi bandera gehiago irabazi zituelako[2].

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Santurtzik; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, San Pedrok eta Lapurdik; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Aresek eta Bueuk. Bostetik bik baino ez zuten lortu 2024ko denboraldian parte hartzeko txartela: San Pedrok eta Bueuk[10].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
 
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre   José Manuel Peláez Ares (Coruña) 1.a (GTL)
 
Bueu Club de Mar Bueu Maruxia   José Ferral Bueu (Pontevedra) 2.a (GTL)
 
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Lapurdi   Joseba Fernandez Donibane Lohizune/Angelu, (Lapurdi) 2.a (KAE)
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Asier Carballeda San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 1.a (KAE)
 
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Javi Polo Santurtzi (Bizkaia) 11.a
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 San Pedro 10 5 5 2024ko TKE Liga
  2 Bueu 61 4 2
  3 Lapurdi 61 2 4 2024ko KAE Liga
  4 Santurtzi 42 1 3
  5 Ares 42 3 1 2024ko GT Liga
  1. Bueuko mutilen ontziak Lapurdikoenak baino azkarrago osatu zuen kanporaketa; 40:20:72 behar izan zuten galiziarrek eta 40:23:34 lapurtarrek[2].
  2. Arestarrek santurtziarrek baino bi segundo gehiago behar izan zituzten bi estropadak bukatzeko; 40:28:62 galiziarrek eta 40:26:24 bizkaitarrek[2].

Patroi Hoberenaren saria aldatu

Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[2]
1   Gorka Aranberri Urdaibai 138
2   Ioseba Amunarriz Hondarribia 118
3   Unax Eizagirre Getaria 99
4   Ander Etxegoien Orio 96
5   Cristian Garma Santurtzi 92

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Bertan behera gelditu dira Euskotren eta Eusko Label ligako lehen jardunaldiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.07.01).
  2. a b c d e f g h i j k "2023ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.01.26
  3. a b c «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  4. a b c «Eman du eman beharrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
  5. «Zierbenak irabazi du Portugaleteko Bandera, eta sailkapeneko bigarren postua bereganatu du» Eitb (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
  6. «Gorka Aranberri, Urdaibaiko patroia, denporaldiko patroirik onena» Bizkaia irratia (Noiz kontsultatua: 2023.10.06).
  7. a b «Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.08.27).
  8. "Santurtziko XLIV. Ikurriña-Emaitzak". Eusko Label Liga. 2023.07.31
  9. «Santurtzi, Hondarribiko Banderatik kanporatuta Kaikuren kalea hartu eta arraunekin talka egin ostean» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023.08.05).
  10. «San Pedro eta Bueu Eusko Label ligan lehiatuko dira datorren denboraldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu