Club de Remo Valle de Camargo
Club de Remo Valle de Camargo Kantabriako Camargo udalerriko arraun elkartea da.
Club de Remo Valle de Camargo | |
---|---|
Sorrera | 1979 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | berdea |
Trainerua | Virgen del Carmen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 10.a (KAE 1 Liga) |
2023 | KAE 1 Ligan |
Webgunea | www.remocamargo.com |

HistoriaAldatu
1979an sortu zen eta traineruetan 1984ean egin zuen debuta Pedreñan jokaturiko Memorial Bedia estropadan 3. gelditu zelarik. 1985ekoa du lehenengo garaipena, Gozón Udaleko Banderan, Asturiasen. 1999 urterarte urtero uretaratu zuen trainerua (1989an ezsik), baina arraunlari eskasia dela eta hurrengo hiru denboralditan uretatik kanpo egon zen.
2003tik aurrera Federazioaren B Ligan lehenengo eta KAE Ligan ondoren egon izan da baina 2010an egindako denboraldi ikusgarriak (KAE Ligan 2. eta sei bandera irabazita) TKE Ligarako txartela eman zion. Urte bakarra egin zuen goren mailan. 2013an KAE Ligako azken postuan bukatu du eta bigarren mailara jeitsi da. Honek babesle nagusia galtzea eragin dio eta diru kontuak egoki dauzkan arren 2014rako trainerua lehorrean utzi eta harrobia lantzen zentratzea erabaki du[1].
2016an uretara itzuli zen, KAE Ligako bigarren mailan, eta zazpigarren postuan amaitu zuen. 2018an mailaz igotzea lortu zuen eta hurrengo urteetan KAE 1 Ligako erdiko txandan aritu da. 2021. denboraldian jaitsiera play-offak jokatu beharko ditu.
Kantabriarren arteko estropadatan bigarren trainerua atera duenetan "Remo Bahía" izena erabili du.
PalmaresaAldatu
Kantabriako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapeldun (0)
- Bigarren (6): 1986, 1988, 1992, 1993, 1996, 2020.
TKE LigaAldatu
- Txapeldun (0)
- Bigarren (0)
- Hamaikagarrena 2011an.
- Parte hartzeak (1): 2011
- KAE Liga (0): bigarren 2010ean.
Gainontzeko BanderakAldatu
Etxekoak | Camargoko Bandera (1): 2010. Maliañoko Bandera (1): 1999. Descenso Traineras de Bahía-Camargo (1): 2021. |
Kantabrian | Sotileza Bandera (2): 1988, 1992. Bansander Bandera (3): 1988, 1994, 1996. Santoñako Bandera (1): 1993. Somoko Bandera (1): 1994. Laredoko Bandera (1): 2004. Camargo-Santander Jeitsiera (2): 2016, 2017. |
Bizkaian | Elantxobeko Bandera (1): 2010. Lekeitioko Bandera (KAE) (1): 2010. Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2010, 2018. |
Gipuzkoan | Hondarribiako Promozio Bandera (1): 2006. Trintxerpeko Bandera (1): 2010. Pasaiako Bandera (KAE) (1): 2010. Mutrikuko Bandera (KAE) (1): 2018. Donostiarra Bandera (KAE) (1): 2018. Orioko Bandera (KAE) (1): 2018. |
Asturiasen | Gozón Udaleko Bandera (1): 1985. Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1988. |
Galizian | Naviako Bandera (Coruña) (1): 2006. |
BatelakAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (1): 1992
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 16.a | - |
2004 | Federazio Liga, 16.a | - |
2005 | ez | - |
2006 | KAE 1 Liga, 10.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2010 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2011 | TKE Liga, 11.a | - |
2012 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2013 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2014 | ez | - |
2015 | ez | - |
2016 | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2017 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2018 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2020 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 10.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Club de Remo Valle de Camargo | |
---|---|
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | berdea |
Trainerua | Virgen del Carmen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2017an lehen estropada jokatu zuen Sotileza Banderan eta garaipena eskuratu zuen. 2018an ere estropada bera irabazi zuen. Ez du ordea Ligan parte hartu.
PalmaresaAldatu
- Sotileza Bandera (2): 2017, 2018.
- San José igoera (1): 2019
Antolaturiko estropadakAldatu
Camargok urtero Camargoko Bandera antolatzen du.