San Nikolas Arraun Taldea
San Nikolas Arraun Taldea Portugaleteko arraun elkartea da, 1917an sortu zena. 2017 denboraldian Portugalete-Mendeurrena izena eraman zuen.
San Nikolas Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 1917 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | horia eta beltza |
Trainerua | Jarrillera |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 5.a (KAE 2 Ligan) |
2023 | KAE 2 Ligan |
Webgunea | www.jarrillera.com |
HistoriaAldatu
Hasierako estropadakAldatu
1892an Portugaleteko traineru bat lehian aritu zen kofradien arteko estropada batean. 20ko hamarkadan hainbat estropada jokatu zituen, Portugeleten bertan jokatzen baitziren urtero Bizkaiko estropada garrantzitsuenak. 1917an bigarren postua lortu zuen Santurtziren atzetik, eta Portugalete Futbol Club izenarekin estropadetan aritu zen 1925 eta 1935 artean, garaipena 1929an lortuz. Garai hartako maila onaren erakusgarri 1926an Kontxako Banderan parte hartu izana, zazpigarren gelditu bazen ere.
80ko hamarkadaAldatu
1980ko hamarkadan maila polita eman zuen, Kontxako Banderarako bi aldiz sailkatu zelarik, 1981 eta 1985ean hain zuzen ere. Urte dezente emaitza aipagarririk izan gabe, 1997 eta 1998an Euskal Ligan sartu zen, lehenengoan 12. eta bigarrenean 10. eginaz.
LigakAldatu
2007an hiru bandera lortu zituen, KAE Ligako 2. mailan bigarren postuan gelditu eta lehen mailara igo zelarik. 2009an taldeko azkena gelditu eta behera jaitsi zen berriro. Hala ere 2010an denboraldi bikaina egin zuen sei bandera irabazi eta KAE Ligako bigarren mailan nagusitu zelarik. 2011 urtean KAE Ligako Lehen mailan garailea izan zen 9 bandera irabaziz eta ordutik TKE Ligan ari da.
2013an denboraldi bikaina osatu zuten. Ligan seigarren egin zuten eta 28 urteren ondoren Kontxako Banderarako sailkatu ziren beren historian hirugarren aldiz, eta nola sailkatu gainera, sailkapen estropada irabaziz hain zuzen ere. Azkenean 4. postua eskuratu zuten.
GainbeheraAldatu
2014an aurrerapausua emango zuela espero zen baina aurreko urteko mailan ibili zen, bigarren txandan. Kontxan zein Ligan 6. egin zuen. Ziklo baten amaiera iritsi zitzaion ordea, lehendakaria eta entrenatzailea aldatu zituen. Aurrekontu apalagoarekin ekin zion eta 2015eko denboraldian asko nabaritu zen, eta hurrengo bi ligatan 11. postuan gelditu zen. 2016ko play-offetan maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian klubaren mendeurrena ospatu arren kirol emaitzak oso eskasak izan ziren eta KAE 2 Ligara jeitsi zen.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Laugarrena (1): 2013
- Sailkapen estropadako irabazlea (1): 2013.
- Sailkatua (4): 1981, 1985, 2013 eta 2014.
TKE LigaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Seigarrena 2013 eta 2014an.
- Parte hartzeak (5): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016
- KAE 1 maila (1): 2011.
- KAE 2 maila (1): 2010.
- Euskal Liga (0): Hamargarren 1998an.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Laugarrena 2014an.
Euskadiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Hirugarrena 2013an.
Bizkaiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (4): 1969, 1972, 1973 eta 2013.
Estropada zaharrakAldatu
- Bilboko estropada zaharrak (1): 1929.
Aro modernoko estropadakAldatu
TrainerillakAldatu
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (1): 1969.
- Bermeoko trainerilla estropadak (1): 1969.
BatelakAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (1): 1949
- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 2013
- Bizkaiko Batel Txapelketa (4): 1968, 1969, 1980, 1997
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 13.a | - |
2004 | Federazio Liga, 15.a | - |
2005 | Federazio Liga, 14.a | - |
2006 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2007 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2011 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2012 | TKE Liga, 9.a | - |
2013 | TKE Liga, 6.a | 4.a |
2014 | TKE Liga, 6.a | 6.a |
2015 | TKE Liga, 11.a | - |
2016 | TKE Liga, 11.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2019 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2021 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2022 | KAE 2 Liga, 5.a |
B traineruaAldatu
Portu-Deustu | |
---|---|
Entrenatzailea | Josu Ortube |
Patroia(k) | Asier Nuñez |
Kolorea(k) | gorria eta zuria |
Trainerua | Tomatera |
Palmaresa | 0 KAE Liga 0 KAE 2 Liga |
2022: Liga | ez |
2017 denboraldirako bigarren traineru bat atera zuen Portugaleterekin batera eta Portu-Deustu izenaz aritu zen. Trainerua eta koloreak Deusturenak eramango zituen. 2019an esperientzia errepikatuko dute.
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga |
---|---|
2017 | KAE 2 Liga, 13.a |
2018 | ez |
2019 | KAE 2 Liga, 9.a |
2020 | ez |
Emakumezkoen traineruaAldatu
San Nikolas Arraun Taldea | |
---|---|
Entrenatzailea | Asier Nuñez |
Patroia(k) | Ziortza Urberuaga |
Kolorea(k) | horia eta beltza |
Trainerua | Jarrillera |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 9.a (ETE Liga) |
2023 | ETE Ligan |
Portugaletek 2017an atera zuen trainerua eta urtarrilean bertan lehen bandera irabazi zuen, etxean jokaturikoa. 2022an lortu du berriz trainerua osatzea.
TxapelketakAldatu
- Bizkaiko txapelketa (0): bigarren 2017an.
GaraipenakAldatu
- Portugaleteko Emakumezkoen Bandera (1): 2017
- S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2017
TrainerillakAldatu
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (1): 2007
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017 | Gipuzkoako Liga, 8.a | - |
2018- 2021 |
ez | |
2022 | ETE Liga, 9.a |
Antolaturiko estropadakAldatu
San Nikolas Arraun Taldeak hainbat estropada antolatzen ditu bere uretan. Bi handiak izan dira, Nerbioiko Sari Handia eta El Corte Ingles Bandera, eta bestetik Portugaleteko Bandera. Azken urteetan TKE Ligako Ambilamp Bandera ere jokatu da Portugaleteko uretan, baina hau Kaikuk antolatu izan du.
2012tik aurrera Portugaleteko traineru jeitsiera antolatzen du abenduko hirugarren asteburuan. 2017an Portugaleteko Emakumezkoen Bandera sortu du.
Traineruen izenaAldatu
PatroiakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala