KAE Ligako 2022ko denboraldia

2022ko KAE Liga
Sanpedrotarra Arraun Elkartea
San Pedrok (irudian) bigarren aldiz irabazi zuen KAE Liga; play-offean, baina, ez zuen igoera lortu.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 21 talde (12+9)
Estropadak 25 estropada (14+11)
Hasiera 2022ko ekainaren 19a
Amaiera 2022ko abuztuaren 27a
Palmaresa
Txapelduna San Pedro (142 p.)
Txapeldunordea Pedreña (134 p.)
Ohorezko tx. Arkote (133 p.)
San Juan (113 p.)
Jaitsiera Orio B (35 p.)
2021
2023

KAE Ligako 2022ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 19an hasi zen Pasaian eta abuztuaren 21ean amaitu zen Bilbo hiriko uretan; bigarren maila, aldiz, ekainaren 25ean hasi zen Donibane Lohizuneko badian eta abuztuaren 27an bukatu zen Santoñan; guztira, 25 estropada puntuagarri jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian TKE Ligan arraun egiteko txartela lortu ostean, Getaria eta Kaiku arraun elkarte txapeldunak ez ziren lehian aritu. Horien ordez, eta KAE Ligako bigarren mailara jaitsi ziren Lapurdi eta Astilleroren ordez, Zarautz (TKE Ligatik bueltan) eta aurreko urtean igoera lortu zuten Busturialdea eta Hondarribiako bigarren ontzia aritu ziren[2]. Guztira, 21 ontzik arraun egin zuten txapelketan, 12 lehen mailan eta 9 bigarrenean[3].

Denboraldi honetako txapelduna Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen[4]; guztira, 142 puntu eta hiru bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, eta 2022ko ontzi erregularrena beraiena izan zen. Dena den, lehia estua izan zen, Pedreña eta Arkote elkarteek gertutik jarraitu baitzuten. Kantabriarren arraunketak hobera egin zuen denboraldian zehar eta Joseba Fernándezen gidaritzapean, urtea 134 punturekin, lau banderarekin eta igoera kanporaketa jokatzeko txartelarekin amaitu zuten. Bizkaitarrek, aldiz, Elantxobeko Estropadan puntu asko galdu ostean, hirugarren egin zuten eta San Juanekin batera ohorezko txanda osatu zuten. Banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Pedreñak eta Arkotek launa bandera irabazi zituzten, San Pedrok hiru, eta San Juanek, Zarautzek eta Castrok bana[5]. Azkenik, denboraldi amaieran jokatu zen igoera play-offean, KAE Ligako bi ordezkariek ez zuten TKE Ligara igotzea lortu, kanporaketan bi ontzi motelenak izan baitziren[6].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Orioren B traineruak maila galdu zuen. Gipuzkoarrak izan ziren ligako motelenak, 14 estropetatik 10etan azkeneko bi postuetan gelditu ziren, eta hurrengo denboraldian B ligan aritu beharko dira arraunean[5]. Busturialdea elkartea ere maila galtzeko zorian izan zen. Bizkaitarrek denboraldi irregularra egin zuten eta azken jardunaldietan lehiakor jardun bazuten ere, jaitsiera play-offean ezin izan zioten Donostiarra Bko mutilen eta Camargokoen arraunketari eutsi. Dena den, hainbat elkartek jarritako erreklamazioa onartu ostean, talde gipuzkoarra kanporatu eta elantxobetarrek lehen mailan jarraitzeko eskaintza onartu zuten[7].

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Lapurdiko Arraun Taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa; guztira, 10 bandera eta 98 puntu eskuratu zituzten lapurtarrek, eta hamaika estropadetatik hamarretan azkarrenak izan ziren. Xubero ontziko mutilak, beraz, lehen mailan arituko dira hurrengo denboraldian[5].

Lehenengo maila aldatu

Partaideak aldatu

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hamazazpigarren denboraldian; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak eta beste 3ak kantabriarrak[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Busturialdearen, Hondarribiako bigarren ontziaren eta Zarautzen parte hartzea izan zen. Zarauztarrak azken postuan gelditu ziren TKE Ligako 2021eko denboraldian eta mailaz jaitsi behar izan zuten; bizkaitarrek, aldiz, zuzeneko igoera lortu zuten bigarren mailako txapelketa irabazi ostean; eta hondarribiarrek, azkenik, lehen mailako lehiaketan arraun egiteko txartela igoera play-offean eskuratu zuten[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2021
 
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra   Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 5.a
 
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri   Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 1.a (KAE2)
 
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen   Carlos Rodríguez Camargo (Kantabria) 11.a
 
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Paul Galdiz Castro Urdiales (Kantabria) 10.a
 
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera   Gerardo Ranero Deustu, Bilbo (Bizkaia) 7.a
 
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 3.a (KAE2)
 
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 9.a
 
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros   Joseba Fernandez Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) 3.a
 
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Endika Zaldua Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 6.a
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Asier Carballeda San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 4.a
 
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata   Asier Puertas Zarautz (Gipuzkoa) 12.a (TKE)
 
Zumaia Aita Mari Arraun Elkartea Telmo Deun   Odei Arrizabalaga Zumaia (Gipuzkoa) 8.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2022ko ekainaren 19a
 
Arkote
2. Zumaiako XXXVII. Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2022ko ekainaren 26a
 
Arkote
3. 3. jardunaldia-Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2022ko uztailaren 2a
 
San Pedro
4. Elantxobeko XXXIV. Traineru Estropada Elantxobe, Bizkaia 2022ko uztailaren 3a
 
Zarautz
5. CMO Valves Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 9a
 
Arkote
6. Marina de Cudeyoko XVII. Bandera Marina de Cudeyo, Kantabria 2022ko uztailaren 16a
 
Pedreña
7. Orio Kanpiña IV. Bandera Orio, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 17a
 
San Pedro
8. 8. jardunaldia-Illunbe Pasaia, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 23a
 
San Juan
9. Camargoko Udaleko XXX. Bandera Camargo, Kantabria 2022ko uztailaren 30a
 
Pedreña
10. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVI. Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2022ko abuztuaren 7a
 
Pedreña
11. Plentziako XXXIII. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2022ko abuztuaren 13a
 
Castro
12. Castro Urdialesko Hiriko XLX. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2022ko abuztuaren 15a
 
Pedreña
13. Zarautz Arraun Elkartearen XIII. Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2022ko abuztuaren 20a
 
San Pedro
14. Bilbo Hiriko XLIX. Ikurrina Bilbo, Bizkaia 2022ko abuztuaren 21a
 
Arkote

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1. San Pedro 142 11 11 12 11 10 8 12 11 8 11 8 11 12 6 3 Igoera play-offa
2. Pedreña 134 6 10 9 9 8 12 9 9 12 12 7 12 8 11 4
3. Arkote 133 12 12 10 3 12 9 10 10 11 8 6 9 9 12 4 Ohorezko txanda
4. San Juan 113 9 8 7 8 11 5 11 12 10 9 1 10 3 9 1
5. Zarautz 98 8 9 11 12 9 10 7 7 4 4 3 3 7 4 1
6. Hondarribia B 96 10 6 4 5 6 1 8 6 7 7 10 8 10 8 -
7. Castro 92 5 7 6 6 4 6 4 5 6 10 12 7 11 3 1
8. Zumaia 84 3 3 5 10 7 3 6 8 9 6 5 5 4 10 -
9. Deustu-Bilbo 78 7 4 2 2 5 11 5 4 3 5 11 6 6 7 -
10. Camargo 46 4 5 8 7 3 2 2 3 2 2 4 1 2 1 - Jaitsiera play-offa
11. Busturialdea 41 1 2 3 1 1 4 1 1 1 3 9 4 5 5 -
12. Orio B 35 2 1 1 4 2 7 3 2 5 1 2 2 1 2 - 2023ko KAE-2 Liga

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Camargok eta Busturialdeak; eta (Donostiarra Bri jarritako zigorraren aurretik1) bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Donostiarra Bk eta Mutrikuk[5].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza1
 
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri   Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 11.a (KAE)
 
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen   Carlos Rodríguez Camargo (Kantabria) 10.a (KAE)
 
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua   Fernando Balenziaga Donostia (Gipuzkoa) 2.a (KAE2)
 
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku   Jacinto Salinas Mutriku (Gipuzkoa) 3.a (KAE2)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Camargo 8 4 4 2023ko KAE Liga
  2 Busturialdea 6 3 3
  3 Mutriku 4 2 2 2023ko KAE-2 Liga
  4 Donostiarra B 0 01 01

1 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan (tartean igoera play-offean) deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].

Bigarren maila aldatu

Partaideak aldatu

Guztira, 9 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 4 gipuzkoarrak izan ziren, 3 kantabriarrak eta bizkaitar eta lapurtar bana[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi ziren Astilleroren eta Lapurdiren parte hartzea, eta 2014tik itsasoratzen ez zen Castroren bigarren ontziarena izan ziren. Bestalde, 2021eko Busturialdea eta Hondarribia B arraun elkarteak lehen mailan aritu ziren eta Deustu-Bilboren eta Zarautzen B traineruak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2021
 
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV   Luis Andrés Rioz El Astillero (Kantabria) 12.a (KAE)
 
Castro B Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Manuel Gutiérrez Castro Urdiales (Kantabria) -
 
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua   Fernando Balenziaga Donostia (Gipuzkoa) 5.a
 
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen   Josetxo Arrizabalaga Errenteria (Gipuzkoa) 8.a
 
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero   Aitor Artetxe Donibane Lohizune (Lapurdi) 13.a (KAE)
 
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku   Jacinto Salinas Mutriku (Gipuzkoa) 4.a
 
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera   Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 2.a
 
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto   Sergio Rozadilla Santoña (Kantabria) 9.a
 
Trintxerpe Illunbe Kirol Elkartea Azkuene   Antonio Da Silva Trintxerpe, Pasaia (Gipuzkoa) 10.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Donibane Lohizuneko XXX. Estropada Donibane Lohizune, Lapurdi 2022ko ekainaren 25a
 
Lapurdi
2. Mutrikuko VI. Yurrita Group Bandera Mutriku, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 2a
 
Lapurdi
3. XII. Bandera Donostiarra-Ur Kirolak 100 Donostia, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 3a
 
Lapurdi
4. Portugaleteko Uri Urena XL. Bandera1 Portugalete, Bizkaia 2022ko uztailaren 9a
 
Lapurdi
5. 2022ko uztailaren 10a
6. Pasaiako XXXVII. Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 23a
 
Lapurdi
7. Real Astillero de Guarnizoko XXVIII. Bandera El Astillero, Kantabria 2022ko uztailaren 30a
 
Lapurdi
8. Ondarroako XXXVIII. Bandera-Goimek Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2022ko abuztuaren 6a
 
Mutriku
9. Errenteriako Hiria IX. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2022ko abuztuaren 7a
 
Lapurdi
10. Castro Urdialesko Hiriko Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2022ko abuztuaren 13a
 
Lapurdi
11. Santoñako Udal Txit Gorenaren LII. Bandera Santoña, Kantabria 2022ko abuztuaren 20a
 
Lapurdi
12. Ría del Asóngo XXVIII. Bandera2 Colindres, Kantabria 2022ko abuztuaren 27a
 
Lapurdi3

1 Portugaleteko Uri Urena Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta bietan lapurtarrena izan zen trainerurik azkarrena[8].
2 Ría del Asóngo Bandera ez zen puntuagarria izan.
3 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan (tartean txapeldun izan zen Ría del Asóngo Banderan) deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 122 Banderak Lorpena
1. Lapurdi 98 9 9 9 9 9 9 9 8 9 9 9 - 101, 2 2023ko KAE Liga
2. Hibaika 70 5 6 8 5 7 5 7 6 8 6 7 - - Txapeldunordea3
3. Mutriku 68 8 4 6 4 6 7 3 9 5 8 8 - 1 Igoera play-offa
4. Portugalete 66 7 5 4 7 5 6 8 5 6 7 6 - - Ohorezko txanda
5. Donostiarra B 62 4 7 7 8 8 8 6 7 7 03 03 -3 -3 Igoera play-offa4
6. Astillero 49 6 8 2 6 2 4 5 2 4 5 5 - -
7. Santoña 36 3 3 3 3 4 3 4 3 3 3 4 - -
8. Castro B 31 2 2 5 2 3 2 2 4 2 4 3 - -
9. Trintxerpe 13 1 1 1 1 1 1 1 1 1 2 2 - -

1 Portugaleteko Uri Urena Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta bietan lapurtarrena izan zen trainerurik azkarrena[8].
2 Ría del Asóngo Bandera ez zen puntuagarria izan; bandera, baina, lapurtarrek eraman zuen Donibane Lohizunera[5].
3 Donostiarraren bigarren ontziari zigorra ezarri ondoren, azken bi jardunaldietako puntuak berriro zenbatu ziren eta Hibaika Arraun Elkarteak bigarren postua eskuratu zuen; errenteriarrentzat, baina, beranduegi izan zen igoera kanporaketa jokatzeko[7].
4 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c "2022ko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.18
  2. a b c "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  3. a b c "2022ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.18
  4. «San Pedrok irabazi du KAE 1 liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.07.09).
  5. a b c d e "2022ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.26
  6. «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «Donostiarra B pierde su plaza en la ARC-1» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022.10.13).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Lapurdi no levanta el pie del acelerador en Portugalete» El Correo (Noiz kontsultatua: 2022.08.24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu