Arkote Arraun Taldea
Arkote Arraun Taldea Plentziako (Bizkaia) arraun taldea da. 1957an sortu zen Arkote[1], 1946. urtetik abian zegoen Sociedad Remera de Plencia taldearen lekukoa hartuta.
Arkote Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 1957 |
Herria | Plentzia, Bizkaia |
Lehendakaria | Eduardo Zubeldia |
Entrenatzailea | Gorka Etxeberria |
Patroia(k) | Vicente Carpintero |
Kolorea(k) | horia eta beltza |
Trainerua | Plentzitarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga (Federazio Liga) 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 2 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 4.a (KAE 1 Liga) |
Webgunea | www.arkoteat.com |
Traineruetan lehenengo garaipena 1989. urtean lortu zuten El Corte Ingléseko promozio estropadan. Hurrengo urtean Bermeorekin bat egin eta bi estropada irabazi zituzten. 2001 eta 2003 artean Elantxoberekin elkartuta Bateratze Arraun Elkartea sortu zuen eta maila bikaina erakutsi zuten, Euskadiko txapelketan brontzea lortuz eta bandera ugari irabaziz.
Ligak hasi zirenean KAE Ligan aritu bazen ere 2005 eta 2009 artean TKE Ligan hartu zuen parte. 2005eko urtea bikaina izan zuen, Ligan seigarren egin eta historian aurrenekoz Kontxako Banderarako sailkatu baitzen, ohorezko txandarako gainera[2]. Azken urteetan KAE 1 Ligan ari da play-offetan sartzeko lehian.
Beteranoen talde indartsua ere badu, Plentzia Traineru Baltza Arraun Kluba. Lau aldiz irabazi du ABE Liga.
Uniformea
aldatuTaldearen koloreak beltza eta horia dira. Ontzi denak beltzak dira, letra horiekin. Taldearen traineru guztien izena Plentzitarra da.
2014. urteko denboraldian traineru berria erosi zuten, eta aurreko traineru guztiei bezala Plentzitarra izena jarri zioten. Arraun talde xumea denez gero, herritarren diru laguntza lortzeko "izenen proiektua" eraman zuten aurrera, zeinearen bitartez 50€ truke norberak bere izena jar zezakeen traineruan.
Historia
aldatuGehienbat traineru, trainerilla eta bateletako txapelketetan (estropadetan) hartzen du parte, hau da, tosta finkoan. Aulki mugikorrean gero eta parte hartze handiagoa du.
Traineruaren hastapenak
aldatu1988an Lekeitio-ABC Banderan jokatu zuen lehenengo traineru estropada eta 1989rako El Corte Inglés banderak antolatzen zuen Bizkaitarren promozio txanda irabazi zuen. 1991ean Bermeorekin aritu zen eta lehenengo banderak irabazi zituen, Ondarroakoa eta Lekeitioko San Antolin jaietakoa.
1997an Euskal Liga nagusian aritu zen eta 10. postuan gelditu zen, Bizkaitarren ligan aldiz hirugarren. 1999. urtean Traineru bizkaitarren Ligan bakarrik hartu zuen parte eta 5. postuarekin konformatu behar izan zuen.
Bateratzeren aro ona (2001-2003)
aldatuArraunlari gutxi zituela eta, 2001ean Elantxoberekin elkartu zen Bateratze Arraun Elkartea sortuz eta lehenengo urtean lau estropada irabaziz. Proiektua oso ongi atera zen, 2003. urterarte iraun baitzuen, eta tartean emaitza politak izan zituzten, esate baterako 2002ko Traineruen Euskal Ligako 11. postua edota batez ere 2003ko Euskadiko Traineru Txapelketako hirugarren postua, txapelketa hura berezia izan bazen ere.[3]
TKE Liga
aldatu2004. urtean Arkotek bakarkako bideari ekin zion. Urte hartan KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igo zen eta Kantauriko liga onenean mantendu zen bost urtetan. 2005ean izugarrizko denboraldia egin zuen Arkotek, Kontxako Banderako ohorezko txandan sartuz[2], Euskadiko Traineru Txapelketan berriz ere hirugarren eginez[4], Bizkaiko Traineru Txapelketa irabaziz[5] eta TKE Ligan seigarren postua eskuratuz[6]. Hurrengo urtean ere erdiko txandan aritu zen Ligan, sailkapenean 7. postuan amaituz. Bizkaiko txapelketa bigarren urtez jarraian irabazi zuen[7]. Guztira bost urte gin zituen TKE Ligan, baina azken hiruretan atzealdean ibili zen eta 2009an maila galdu zuen.[8]
KAE Liga
aldatuTKE Ligatik jaitsi eta bi urte KAE 1 mailan egin ondoren 2011n KAE Ligako 2. mailaraino jaitsi zen.
Bost denboraldi egin zituen maila baxuenean. 2016. urtean ligako 4 bandera irabazi eta bigarren postuan amaitu zuen ligan, ondorioz KAE ligaz igotzeko play-offa jokatuko zuen. Play-off horretan lehenengo postua lortu zuen, KAE 1.mailako igoera lortuz[9]. Hurrengo urteetan KAE ligako 1. mailan taularen erdialdean aritu da.
2022an goranzko jauzia eman nahian KAE 1 Ligako traineru onenetakoa bihurtu zen eta hirugarren egin zuen Ligan. Lau bandera eskuratu bazituen ere puntu bakarrarengatik igoera play-offak jokatu gabe gelditu zen. 2023an maila berean jarraitu zuen, bi bandera irabaziz eta berriz ere hirugarren eginez.
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (0):
- Bigarrena (0)
- Zazpigarrena 2005ean.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Seigarrena 2005ean.
- Parte hartzeak (5): 2005, 2006, 2007, 2008, 2009
- KAE 1 maila (Federazioaren Liga) (1): 2004.
- Euskal Liga (0): Hamargarren 1997an.
- Traineru bizkaitarren Liga (0): hirugarren 1997an.
- Txapelduna (0)
- Hirugarrena 2003 eta 2005ean.
- Euskadiko Sprint txapelketa (1): 2002 (Bateratze)
- Txapelduna (2): 2005 eta 2006.
Gainontzeko estropadak
aldatuEtxekoa | Plentziako Ikurrina (2): 2004 eta 2016. Plentziako Jeitsiera (1): 1997. |
Bizkaian | Bizkaitarren Promozio Bandera (2): 1989, eta 2002 (Bateratze). Lekeitioko ABC Bandera (1): 1990. Ondarroako Bandera (1): 1991 (Bermeorekin batera). Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1991 (Bermeorekin batera). Erandioko Bandera (2): 2001, 2002 (Bateratze). Sestaoko Bandera (1): 2001 (Bateratze) Kaikuren Bandera (4): 2001 eta 2003 (Bateratze), 2004 eta 2016 (Arkote). Sestaoko Ligaz kanpoko estropada (1): 2001 (Bateratze). Ondarroako Milenium Saria (1): 2003 (Bateratze). Bizkaitarren BBK Saria (2): 2003 (Bateratze), 2004. Bilba Memoriala (Deustu) (3): 2003 (Bateratze), 2005, 2007. Bilbo Hiriko Bandera (2): 2004, 2022. Santurtziko Bandera (1): 2004. Getxoko Bandera (1): 2004. |
Gipuzkoan | Mutrikuko Bandera (1): 2001 (Bateratze). Euskadiko Sprint Txapelketa (1): 2002 (Bateratze). Hondarribiako Promozio Estropada (1): 2004. Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2004. Zumaiako Ikurrina (2): 2004, 2022. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia (1): 2022. CMO Valves Bandera - San Juan (1): 2022. |
Lapurdin | Donibane Lohitzuneko Bandera (2): 2004, 2016. |
Kantabrian | Santoñako Bandera (1): 1999. Camargoko Bandera (1): 2003 (Bateratze). Ría del Asón Bandera (2): 2004, 2016. Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2023. |
Besterik | Errioxako Bandera (1): 1998. |
Trainerillak
aldatu- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (3): 1999, 2004, 2005
Batelak
aldatu- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 2006.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (6): 1972, 1991, 1996, 2001, 2006, 2007, 2012, 2013, 2014
Beteranoak
aldatuLiga gehien irabazi dituen taldea da:
- ABE Traineruen Liga (4): 2008, 2010, 2015, 2016
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (2): 2018, 2019
Azken denboraldiak
aldatuDendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 5 | |
KAE 1 | 13 | |
KAE 2 | 5 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Postua | Kontxa | Entrenatzailea |
---|---|---|---|---|
2003 | Federazio Liga | 9.a | - | Pedro Maria Abando |
2004 | Federazio Liga | 1.a | - | Patxi Bilbao |
2005 | TKE Liga | 6.a | 7.a | Patxi Bilbao |
2006 | TKE Liga | 7.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2007 | TKE Liga | 12.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2008 | TKE Liga | 11.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2009 | TKE Liga | 12.a | - | Juan Carlos Gonzalez |
2010 | KAE 1 Liga | 9.a | - | Raul Amundarain |
2011 | KAE 1 Liga | 11.a | - | Raul Amundarain |
2012 | KAE 2 Liga | 6.a | - | Raul Amundarain |
2013 | KAE 2 Liga | 4.a | - | Peio de Vega |
2014 | KAE 2 Liga | 3.a | - | Peio de Vega |
2015 | KAE 2 Liga | 4.a | - | Aitor Gil Cruz |
2016 | KAE 2 Liga | 2.a | - | Aitor Gil Cruz |
2017 | KAE 1 Liga | 9.a | - | Aitor Gil Cruz |
2018 | KAE 1 Liga | 8.a | - | Aitor Gil Cruz |
2019 | KAE 1 Liga | 7.a | - | Toni Montenegro Prieto |
2020 | KAE 1 Liga | 5.a | - | Toni Montenegro Prieto |
2021 | KAE 1 Liga | 5.a | - | Gorka Etxeberria |
2022 | KAE 1 Liga | 3.a | - | Gorka Etxeberria |
2023 | KAE 1 Liga | 3.a | - | Gorka Etxeberria |
2024 | KAE 1 Liga | 4.a | Gorka Etxeberria |
Plentziako Ikurrina
aldatuArkote Arraun Taldeak Plentziako Ikurrina antolatzen du urtero[10]. Urdaibai da ekitaldi gehien irabazi dituen elkartea. 2016. urtean historian bigarren aldiz Arkotek irabazi zuen ikurrina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ARKOTE A.T.» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Soto, Victor. (2005-09-12). «El oleaje decide en La Concha» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Campeonato de Euskadi» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «Campeonato de Euskadi» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «Campeonato de Vizcaya» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Campeonato de Vizcaya» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «Kolpea, une jakinean» Berria 2016-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Estropada: Plentziako XXXV. Ikurriña - Plentzia - 2024-08-15» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).