Lutxana Arraun Elkartea
Lutxana Arraun Elkartea Erandioko Lutxana auzoko arraun taldea da.
Lutxana Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1930 (CR Sociedad Deportiva Bilbao) 1983 (Lutxana AE) |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | urdin argia eta gorria |
Trainerua | Ederra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2020: Kontxa | ez |
2020: Liga | ez |
Webgunea | www.lutxanarraun.com |
HistoriaAldatu
Lutxanaren historia Abra eta Portugalete inguruan 20. hamarkadan jokatu izan ziren estropadetan hasten da, irabazi ez arren emaitza onak lortu baitzituen, 1928 urteko bigarren postua kasu. 1933an Kontxako Banderan ere hartu zuen parte, zortzi traineruren artean zazpigarren gelditu zelarik. Taldearen sorrera ofiziala 1930an izan zen Club de Remo Sociedad Deportiva Bilbao izenarekin. Gaur egungo Lutxana Arraun Elkartea 1983an hartu zuen, Erandio Bilboko udalerritik desanexionatu zenean.
Klubak arazo handiak izan ditu eta sarritan beste elkarte batzuekin batu behar izan da trainerua atera ahal izateko, hala Bermeorekin (1996) edo Deusturekin (2000). Azken urteetako denboraldi onena 2003. urtea izan zen KAE Ligan laugarren postua lortu zuelarik. Egun, KAE Ligako bigarren mailan ari da.
Historiarako datu bat ere utzi du. Iratxe Ortiz de Pinedo aurreneko emakumezko patroia izan zen gizonezkoen traineru bat gidatzen. KAE 2. Ligako estropada batean izan zen. 2020 denboraldian emakumezkoen trainerua osatu du estreinekoz eta ETE Ligan arituko da.
PalmaresaAldatu
LigakAldatu
- KAE 1 Liga (Federazioaren Liga) (0): laugarrena 2003an.
- KAE 2 Liga (0): bosgarrena 2006an.
BanderakAldatu
- Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1980
- Lekeitioko ABC Bandera (2): 1989, 1991
- Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1996 (Bermeorekin batera)
- Karmengo Bandera (Santurtzi): (1): 2002
- Erandioko Bandera (1): 2003
BeteranoakAldatu
- ABE Traineruen Liga (0): bigarrena 2010an (Lutxana-Deustu).
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 4.a | - |
2004 | Federazio Liga, 18.a | - |
2005 | Federazio Liga, 12.a | - |
2006 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2007 | ez | - |
2008 | ez | - |
2009 | KAE 2 Liga, 12.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 16.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2012 | ez | - |
2013 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2014 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2015 | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2016 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2017 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2018 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2019 | ez | - |
2020 | ez | - |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Lutxana Arraun Elkartea | |
---|---|
Entrenatzailea | Ainhoa Zurinaga |
Patroia(k) | Leire Tremiño Iratze Ortiz de Pinedo |
Kolorea(k) | urdin argia eta gorria |
Trainerua | Ederra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2020: Kontxa | ez |
2020: Liga | 8.a (ETE Liga) |
2021 | ETE Ligan |
2010 denboraldian saiatu ziren trainerua osatzen baina ez zuten lortu eta Bizkaiko selekzioaren barnean hartu zuten parte. 2020 denboraldian atera du aurrenekoz emakumezkoen taldea. Ederra trainerua oso koloretsua atera du, horia eta morea nagusitzen direna. Bizkaiko txapelketan bigarren postua eskuratu du lau traineruren artean.
- Bizkaiko txapelketa (0): bigarrena 2020an.
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2020 | ETE Liga, 8.a | - |
Antolaturiko banderakAldatu
Erandioko Bandera antolatzen du urtero Lutxanako Arraun Elkarteak.