Lapurdiko Arraun Taldea
Lapurdiko Arraun Taldea edo LAT Lapurdiko arraunketa taldea da, 2016an sorturikoa. Lapurdiko arraun taldeak bateratuz sortu zen, Lapurdiko arraunlariak traineru batean bilduta lehiatzeko asmoz. Iparreko Arraunlariak izenarekin aritu zen ligan.
Lapurdiko Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 2016 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria, gorria eta berdea |
Trainerua | Xubero |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2021: Kontxa | ez |
2021: Liga | 13.a (KAE 1 Liga) |
2022 | KAE 2 Ligan |
Webgunea | www.facebook.com |
HistoriaAldatu
Donibane Lohizuneko Ur Joko eta Angeluko Ibaialde arraun taldeen ekimenez sortu zen. Iparraldeko arraunlariak traineru batean bateratuta lehiatzeko bidea ematea izan zen xede nagusia.
KAE 2 ligan lehiatzen hasi zen eta aurreneko urtean txapeldunak izatea lortu zuen 12 bandera irabaziz. Hurrengo urtean KAE 1Ligako erdialdean ibili zen, 2019an ordea azken aurreko postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu ondoren maila galdu zuen. 2020ko denboraldian bigarren egin zuen ligan eta play-offetan KAE 1 mailara itzuli zen. Hiru bandera ere irabazi zituen, tartean Santanderkoa. Hurrengo urtean azkenengo postuan gelditu eta KAE 2. mailara itzuli da.
PalmaresaAldatu
LigakAldatu
- KAE 1 Liga (0): zazpigarrena 2018an.
- KAE 2 Liga (1): 2017.
BanderakAldatu
Etxekoa | Donibane Ziburuko Estropada (1): 2017 |
Gipuzkoan | Zumaiako Ikurrina KAE 2 (1): 2017 Errenteria Hiriko Bandera (1): 2017 Mutrikuko estropada (1): 2017 San Pedroko Promozio estropada (1): 2017 Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiaren Bandera (1): 2020 |
Bizkaian | Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2017, 2020 Mundakako Bandera (1): 2017 Arraun Eskola (Sestao) (1): 2017 |
Kantabrian | Camargoko Bandera (1): 2017 Santoñako Bandera (1): 2017 Laredoko Bandera (1): 2017 Ría del Asón Bandera (1): 2017 Santanderko Bandera (1): 2020 |
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 13.a | - |
2022 | KAE 2 Liga, |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Lapurdiko Arraun Taldea | |
---|---|
Entrenatzailea | Asier Ocon |
Patroia(k) | Oihana Goenaga Joana Halsouet |
Kolorea(k) | zuria, gorria eta berdea |
Trainerua | Xubero |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa |
2021: Kontxa | ez |
2021: Liga | 10.a (ETE Liga) |
2022 | ETE Ligan |
2017ko gizonezkoen traineruak izandako arrakasta ikusita, 2018 denboraldirako emakumezkoen trainerua osatu zuten eta ordutik aurrera urtero atera du trainerua. Ur Jokoren 1996ko Ipar Haizea trainerua erabiltzen dute, Xubero izenarekin. Taldearen aurreneko estropada Oriako Traineru Jaitsiera izan zuten 2018an.
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2018 | ETE Liga, 8.a | - |
2019 | ETE Liga, 10.a | - |
2020 | ETE Liga, 9.a | - |
2021 | ETE Liga, 10.a | - |