Hibaika Arraun Elkartea

Hibaika Arraun Elkartea Errenteria-Oreretako arraun taldea da. 1987an sortu zen. 1989an Errenteriako udalak Ondartxoko hiltegi zaharra utzi zion arraun elkarteari eta urte bereko maiatzaren 21ean arraun eskola zabaldu zen.

Hibaika Arraun Elkartea
Sorrera 1987
Herria Euskal Herria Errenteria, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Jon Otegi
Entrenatzailea Euskal Herria Josetxo Arrizabalaga
Patroia(k) Euskal Herria Asier Sanchez, Igor Muñoz, Zuriñe Alberdi
Kolorea(k)                beltza, gorria eta zuria
Trainerua      Madalen
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2022: Kontxa ez
2022: Liga 2.a (KAE 2 Ligan)
2023 KAE 2 Ligan
Webgunea www.hibaika.com
Hibaika 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Hibaika 2001eko Oriako Traineru Jaitsieran, ezohiko traineru zuriarekin.

Hibaikaren kasuan emakumezkoen traineruak izan ditu emaitzarik onenak, Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabaztekotan egon baita hainbat alditan. Lau aldiz izan da Kontxan txapeldunordea eta hiru aldiz Ligan.

HistoriaAldatu

Errenteriako traineruek aurretik ere parte hartu izan dute Kontxako Banderan. Rentería izenarekin 1953, 1954, 1967 eta 1968an aritu zen eta Beraun Arraun Elkartea bezala 1972, 1973 eta 1974ean. Emaitzarik onena 1953ko bosgarren postua izan zen.

1990a izan zen Hibaikak trainerua uretaratu zuen urtea eta lehenengo bandera ere orduan irabazi zuen Donibane Lohitzunen "Iparralde Bandera". 1995 arte aritu zen traineruan baina ez zuen beste garaipenik lortu. 1995ean denboraldiaren erdian arraun egiteari utzi zion eta ez zen uretara itzuliko 2007 arte.

Ordutik Hibaika KAE Ligako bigarren mailan ibili da gehienbat. 2016an hirugarren egin zuen eta lehen aldiz igoera play-offak jokatu zituen gainera. 2017an bandera berri bat irabazi zuen 27 urteren ondoren, Iberiaren Bandera hain zuzen ere. 2017ko play-offetan aritu zen berriz eta hirugarren egin zuen. Santurtzi eta Donostiarrak TKE Ligara[1] igotzea lortu zutenez hurrengo denboraldian KAE 1 Ligara igo zen. Bi urte egin zituen bertan eta 2019an maila galdu zuen.

2012tik aurrera emakumezkoen trainerua urtero uretaratu du eta gizonezkoek ez bezala emaitza bikainak izan ditu, Liga Nagusiak eta Kontxa irabaztear egon baita.

PalmaresaAldatu

LigakAldatu

BanderakAldatu

BatelakAldatu

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa
2007 KAE 2 Liga, 9.a -
2008 KAE 2 Liga, 8.a -
2009 KAE 2 Liga, 9.a -
2010 KAE 2 Liga, 9.a -
2011 KAE 2 Liga, 10.a -
2012 KAE 2 Liga, 13.a -
2013 KAE 2 Liga, 7.a -
2014 KAE 2 Liga, 6.a -
2015 KAE 2 Liga, 5.a -
2016 KAE 2 Liga, 3.a -
2017 KAE 2 Liga, 3.a -
2018 KAE 1 Liga, 11.a -
2019 KAE 1 Liga, 12.a -
2020 KAE 2 Liga, 8.a -
2021 KAE 2 Liga, 8.a -
2022 KAE 2 Liga, 2.a

Emakumezkoen traineruaAldatu

Hibaika Arraun Elkartea
Entrenatzailea   Iñaki Mendizabal
Patroia(k)   Zuriñe Alberdi
  Inge Ugarte
Kolorea(k)                beltza, gorria eta zuria
Trainerua      Madalen
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
1 Gipuzkoako Liga
1 ETE Liga
1 Euskadiko Txapelketa
1 Gipuzkoako Txapelketa
2022: Kontxa 6.a
2022: Liga 2.a (ETE Liga)
2023 Euskotren Ligan
 
Hibaika 2016ko Kontxako sailkapen estropadan, Branka traineru grisarekin.
 
Hibaika ETE Ligan.

HasierakAldatu

2012 urtean emakumezkoen trainerua atera zuen eta Gipuzkoako Ligan laugarren gelditu zen. Garaipen bat ere lortu zuen ekainean Isuntzaren Banderan, Lekeition. Denboraldia Kontxako Banderarako sailkapen estropadan 5. postua eginaz biribildu zuen.

Garai onenakAldatu

2013 denboraldian errenteriarrak Euskotren Ligarako sailkatu ziren. Honetaz gain beren lehenengo bandera irabazi zuten, Gipuzkoako Ligarako baliagarria den Txingudi Bandera klasikoa. Denboraldia biribiltzeko Kontxako Banderan sartu eta bigarren postua eskuratu zuten.

2014ko denboraldian hainbat estropada irabazi zituzten eta Liga Nagusian eta txapelketetan bigarren gelditu ziren sanjuandarren atzetik. Gipuzkoako Ligan hirugarrenak izan ziren. Denboraldia osatzeko Kontxako Banderarako sailkatu ziren bigarren aldiz eta garailearengandik hiru segundu eskasera gelditu arren hirugarren postuan amaitu zuten.

2015 urtea Euskotren Ligarako eta Kontxarako zailtasun handirik gabe sailkatu zen Hibaika. Ligan hirugarren egin zuen, Oriorekin lehia gogorrean, baina Kontxako Banderan bere onena eman zuen eta bigarren postuan gelditu zen, sanjuandarrengandik hiru segundu eskasera.

2016. urtea ondo hasi zuten Espainiako Batel Txapelketa irabaziz. Euskotren Ligan bigarren egin ondoren aurrenekoz Gipuzkoako Liga irabaztea lortu zuten. Kontxan ere bikain ibili ziren eta ohorezko txanda irabazi zuten arren segundu bakarrarengatik bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen berriz.

2017. urtean San Juan baino motelago hasi zen baina uztaila bukaeran asko hurbildu eta historian lehenengo aldiz Euskadiko Txapelketa lortu zuen. Kontxan lehenengo jardunaldia irabazi zuen baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen beste behin ere.

Ziklo berriaAldatu

2018an ziklo berri bati hasiera eman zion. Hala ere ETE Ligan bigarren egin zuen eta Kontxan bosgarren. 2019an liga irabazi zuen Zumaiarekin lehia gogorrean ibili ondoren. Kontxan ohorezko txandan aritu zen eta laugarren postua eskuratu zuen. Play-offetan ordea ez zuen Euskotren Ligara itzultzerik lortu. 2020an bigarren egin zuen Ligan eta berriz ere play-offak jokatu zituen, baina ez zen mailaz igo.

2022an ETE Ligan bigarren egin eta Euskotren Ligara igo da.

Kontxako BanderaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (4): 2013, 2015, 2016, 2017.
  • Hirugarrena (1): 2014.
  • Sailkapen estropada (2): 2014, 2016.
  • Sailkatua (10): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022.

Emakumezkoen Traineru LigaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (3): 2014, 2016, 2017
  • Hirugarrena (1): 2015.
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 6
  • Parte hartzeak (5): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
  • Gipuzkoako Liga (1): 2016.
  • ETE Liga (1): 2019.

TxapelketakAldatu

Gainontzeko banderakAldatu

Etxekoa Madalen Jaietako estropada (1): 2016.
Errenteria Hiriko Bandera (3): 2019, 2021, 2022.
Handiak Zarauzko Ikurrina (0): bigarren 2013, 2014 eta 2016an.
Getxoko Bandera (0): bigarren 2014, 2016 eta 2017an.
Gipuzkoan Txingudi Bandera (2): 2013, 2018.
Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2014, 2017.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (2): 2014, 2016.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera (1): 2016.
Pasaiako Iberdola Bandera (1): 2016.
Getariako Bandera (1): 2016.
Pasaiako Bandera (1): 2016.
Zarautz A.E.-ren Bandera (1): 2016.
Orioko Bandera (1): 2017.
Hernaniko Bandera (1): 2017.
DYA Bandera (1): 2017.
Igartza Bandera (1): 2019.
Adegi Bandera (1): 2019.
Bizkaian Isuntzaren Bandera (3): 2012, 2015, 2016.
Julián Enrique Memoriala (1): 2014.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (1): 2014.
Portugaleteko traineru jaitsiera (2): 2015, 2022.
Ondarroako Bandera (2): 2015, 2019.
Bilboko gaueko estropada (1): 2015.
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (1): 2019.
Baionako Bandera (1): 2019.
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2014.
Astilleroko Bandera (1): 2014.
Colindresko Bandera (1): 2016.
Camargoko Bandera (1): 2018.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2019.
Santoñako Bandera (1): 2020.
Rosmi Bandera (1): 2020.
Challenge Castro Urdiales (2): 2021, 2022.
Besterik Euskotren Bandera (1): 2014.

TrainerillakAldatu

BatelakAldatu

LlaütakAldatu

DenboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa
2012 Gipuzkoako Liga, 3.a -
2013 Emakumezkoen Liga, 3.a 2.a
2014 Emakumezkoen Liga, 2.a 3.a
2015 Emakumezkoen Liga, 3.a 2.a
2016 Emakumezkoen Liga, 2.a 3.a
2017 Emakumezkoen Liga, 2.a 2.a
2018 ETE Liga, 2.a 5.a
2019 ETE Liga, 1.a 4.a
2020 ETE Liga, 2.a 6.a
2021 ETE Liga, 3.a 6.a
2022 ETE Liga, 2.a 6.a

Antolaturiko estropadakAldatu

Hibaikak bere bandera antolatzen du KAE 2 Ligarako puntuagarria dena. Bestalde Beraun Arraun Elkarteak 1972 eta 1974 artean ere antolatu zuen Beraun Sari Handia Pasaia eta Hondarribiako uretan bazen ere.

ErreferentziakAldatu

  1. «HASIERA - Liga ARC» www.liga-arc.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).

Kanpo estekakAldatu