Mutriku Arraun Taldea

Mutrikuko arraun taldea

Mutriku Arraun Taldea Gipuzkoako Mutriku herriko arraun elkartea da.

Mutriku Arraun Taldea
Sorrera 1980
Herria Euskal Herria Mutriku, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Gerardo Graña
Entrenatzailea Euskal Herria Egoitz Elezgaray
Patroia(k) Euskal Herria Xabier Saenz
Kolorea(k)      berdea
Trainerua      Mutriku
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 7.a (KAE 2 Ligan)
Webgunea www.facebook.com
Mutriku 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Mutriku 2023ko Gipuzkoako txapelketan.

Historia aldatu

1980an sortu zen eta batez ere batel eta trainerillatan aritu izan da. Piraguismoaren atala ere badu.

2000 urtean trainerua ateratzea lortu zuen. Debuta Kilometroak Banderan egin zuen eta denboraldian guztira 18 estropada jokatu zituen, emaitza onena Colindresko Banderako 4. postua izan zen. B Ligan sartuta zegoen eta hamasei trainerutatik 12. postuan gelditu zen. 2001ean ere 18 estropada jokatu zituen eta emaitzarik onena Suancesko hirugarren postua izan zen. Kantabria eta Euskal Herriko 31 traineruak Liga berean aritu ziren urte honetan eta Mutriku 27. izan zen.

Hurrengo urteetan bateletan eta trainerilletan aritu zen. 2010ean Gipuzkoako batel liga irabazi eta ia bateleko estropada guztiak irabazi zituen.

2017an trainerua osatu zuen berriz eta denboraldi-aurreko estropada batzuk jokatu ondoren uztailaren 8an historiako lehen bandera eskuratu zuen trainerutan, KAE 2 Ligako Donostiarra Bandera. 2021ean bigarren estropada irabazi zuten, Trintxerpeko Bandera eta KAE 2. mailako ligan laugarren amaitu zuen. 2022. urtean bandera berri bat irabazi zuen, Ondarroakoa eta Ligan hirugarren eginez lehen aldiz sailkatu zen igoera play-offak jokatzeko.

Patroiak aldatu

  • Gerardo Zelaia (2000-01)
  • Anaitz Artime (2009-2011)
  • Aiert Elezgarai, Unai Iriondo (2013-...)
  • Josu Galindo, Jenaro Zelaia (2017-2018)
  • Alex Arribas (2019- )

Palmaresa aldatu

Ligak aldatu

Banderak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga Kontxa
2017 KAE 2 Liga, 10.a -
2018 KAE 2 Liga, 8.a -
2019 KAE 2 Liga, 10.a -
2020 KAE 2 Liga, 6.a -
2021 KAE 2 Liga, 4.a -
2022 KAE 2 Liga, 3.a -
2023 KAE 2 Liga, 7.a -

Mutrikuko bandera aldatu

Mutrikuko Arraun Taldeak herriko bandera antolatzen du, 2000 urteaz geroztik, nahiz eta promoziozko estropadekin 1994ean hasi zen.

Kanpo estekak aldatu