Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo

Santoñako arraun taldea

Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo Kantabriako Santoña herriko arraun kluba da, traineru, trainerilla eta bateletan eta baita aulki mugikorrean ere aritzen dena.

Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo
Sorrera 1979
Herria Espainia Santoña, Kantabria
Lehendakaria Espainia Iñigo Fernández
Entrenatzailea Espainia Lolo Gutiérrez
Patroia(k) Espainia Fernando Palacio
Espainia Pablo Gullart
Kolorea(k)                urdina, gorria eta zuria
Trainerua      Virgen del Puerto
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
6 Kantabriako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez
2024 7.a (KAE 2 Ligan)
Webgunea www.santonaclubremo.blogspot.com.es
Santoñako traineru urdina erdian, 2009an.

Uniformea

aldatu

Elastikoa eta trainerua urdinak dira eta Kantabriako bandera (kolore zuria eta gorria) ageri dute.[1] Traineruaren izena Virgen del Puerto da. 2010an traineru beltza erabili zuen.[2]

Historia

aldatu

XX mende hasiera

aldatu

Santoñako traineru baten lehenengo aipamena 1901eko irailaren 9koa da, Maria Kristina Habsburgokoak sustaturiko estropada batekoa hain zuzen ere[1].

XX mendearen lehen erdian Argoñosko traineruak hainbat estropada jokatu zituen eta bertan Santoñako arraunlariek ere parte hartu zuten. 1919an Bilbon aritu ziren[3] eta 1922, 1924 eta 1925ean Santanderko badian ere estropada ugari jokatu zituzten, 1925ean Argoños garaile atera zelarik[4]. urte horretan bertan Kontxako Banderan parte hartzeko Argoños eta Santoñaren arteko tripulazioa osatu zen. Bosgarrenak izan ziren.[1]

40. hamarkadaren hasieran Kantabriako Traineru Txapelketatan parte hartu zuen Argoñosek eta bigarren izan zen 1942an eta hirugarren 1943an.

S.D. Santoña C.R.

aldatu

1964ean bi estropadatan parte hartu zuen Santoñako traineru batek (Kantabriako Txapelketan eta Santoñan bertan jokaturkio estropada batean) eta Pedreña eta Peñacastilloren atzetik hirugarrena izan zen. 1973an Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen Santoña OJE izenarekin.[1]

Gaur egungo elkartea 1979an sortu zen herriko bi klubak elkartu zirenean, alde batetik Sociedad Deportiva Santoña OJE (1971n sortua) eta bestetik Club Juan de la Cosa (aurrez Educación y Descanso de Santoña izandakoa eta 1977an sortua)[5]. Garai onenak 80. hamarkadan bizi izan zituen[5], hiru aldiz Kantabriako txapeldun bihurtu zen[6] eta ondoren 1984, 1986 eta 1989an Kontxarako sailkatu zen[1]. 90. hamarkadaren erdialdera ere lehia latza izan zuen Ciudad de Santander taldearekin eta bi txapelketa gehiago lortu zituen 1995 eta 1996an[6]. 1997an arraunlari eskasia zela eta Ciudad de Santanderrekin bat egin zuen[7] eta azkenengo Kantabriako Txapelketa irabazi zuen.

Ordutik aurrera gainbehera iritsi zen Santoñara. 1998 eta 2008 artean behin baino ez zuen trainerua uretaratu, 2001ean hain zuzen ere. 2008an beraz KAE Ligako 2. mailan hasi zen. Maila honetan hainbat bandera lortu ditu eta 2010ean KAE Ligako lehen mailara igotzea lortu zuen[8]. 2013an zortzigarren postua eskuratu zuen eta 2014an hamargarrena izan zen. 2015 urtean azken postuan gelditu eta maila galdu zuen. 2019a berriz ere KAE 1 mailan egin zuen baina urtebetez egon zen bertan. 2020an KAE 2 Ligako azkena izan zen. Hurrengo urteetan maila apalean jarraitu du, tartean 2023an ez zuen trairerurik atera.[9]

Aulki mugikorra

aldatu

Aulki mugikorrean ere aritzen den kluba da Santoña. 1987an Espainiako zortziko txapelketan nagusitu zen Legutioko urtegian jokaturiko estropadan[10]. Bertako arraunlariak diren Chechu Vinatea eta Fernando Vinatea bi aldiz izan dira Europako Txapeldunak lemazain gabeko bikoan.[11]

Palmaresa

aldatu
 
Santoña 2010ean, ezohiko traineru beltzarekin.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Sailkatua (3): 1984, 1986 eta 1989.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • KAE 1 Liga (0): Zortzigarren 2011 eta 2013an.
  • KAE 2 Liga (0): Bigarren 2010ean.
  • Euskal Liga (0): Hamargarren 1995ean.
  • Txapelduna (0)
  • Laugarrena (1): 1973.
  • Txapelduna (6): 1986, 1987, 1988, 1995, 1996 eta 1997 (azken hau Ciudad Santanderrekin batera).

Gainontzeko Banderak

aldatu
Etxekoak Santoñako Bandera (2): 2009, 2010.
Santoñako Traineru Jaitsiera (1): 2012.
Kantabrian Bansander Bandera (7): 1984, 1986, 1989, 1992, 1995, 1997, 1998.
Sotileza Bandera (1): 1985.
Camargoko Bandera (1): 1985.
Ríos Berrazueta Bandera (1): 1988.
Pontejosko Bandera (1): 1996.
Ría del Asón Bandera (3): 1996, 2009, 2018.
Astilleroko Bandera (1): 1996.
Santanderko Bandera (1): 2010.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2010.
Gipuzkoan San Pedroko Promozio Bandera (1): 2010.
Hibaikaren Bandera (1): 2010.
Getariako Bandera (1): 2010.
Asturiasen El Socorro Bandera (1): 2009.
Aviles Hiriko Bandera (1): 2010.

Trainerillak

aldatu

Batelak

aldatu

Aulki mugikorra

aldatu

Azken denboraldiak

aldatu
Dendoraldiak
TKE 0
KAE 1 7
KAE 2 9
2024 barne.
Urtea Liga Kontxa
2004 Federazio Liga, 20.a -
2005-
2008
ez -
2009 KAE 2 Liga, 4.a -
2010 KAE 2 Liga, 2.a -
2011 KAE 1 Liga, 8.a -
2012 KAE 1 Liga, 10.a -
2013 KAE 1 Liga, 8.a -
2014 KAE 1 Liga, 10.a -
2015 KAE 1 Liga, 12.a -
2016 KAE 2 Liga, 13.a -
2017 KAE 2 Liga, 6.a -
2018 KAE 2 Liga, 3.a -
2019 KAE 1 Liga, 10.a -
2020 KAE 2 Liga, 11.a -
2021 KAE 2 Liga, 9.a -
2022 KAE 2 Liga, 7.a -
2023 ez
2024 KAE 2 Liga, 7.a

Emakumezkoen trainerua

aldatu
Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo
Entrenatzailea   Pachi Gonzalez
Patroia(k)   Naiara Fernandez
  Iraide Ruiz
Kolorea(k)                urdina, gorria eta zuria
Trainerua      Virgen del Puerto
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez

2013an lehenengo aldiz trainerua osatu zuen. Arraunlariak Santoñakoak (13), Astillerokoak (7) eta Colindreskoak (1) izan ziren lehen denboraldi hartan. Alba Rocillo eta Sara Vazquez patroiak aurrez Kontxan bigarren egindako Astilleroko traineruan aritu ziren 2010ean. Ez ziren ordea Euskotren Ligarako sailkatu. Estropadak izateko Gipuzkoako Ligako hiru banderatan hartu zuten parte baina denetan azken postuan sailkatu ziren.

2014an denboraldia ere osorik jokatu zuen, Gipuzkoako Ligan aritu baitzen. Seigarren eta azken postuan gelditu zen. 2015 denboraldian ez zuen trainerurik atera baina Colindresko trainerua osatu zen eta bertan aritu ziren arraunlari gehienak. Denboraldi-aurreko Sotileza Bandera bakarrik jokatu zuen eta bertan garailea izan zen Colindresen aurretik.

Palmaresa

aldatu

Antolaturiko estropadak

aldatu

Club de Remo Santoñak urtero antolatzen du Santoñako Bandera.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e «SD SANTOÑA RC 2024 - Liga ARC» www.liga-arc.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Detalle - Gobierno - cantabria.es» Gobierno (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  3. «S.D. SANTOÑA CLUB DE REMO: Historia» S.D. SANTOÑA CLUB DE REMO (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  4. (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2015-06-28). «Peñacastillo» LA BANCADA DEL REMO (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  5. a b (Gaztelaniaz) S.D. Santoña C.R. – Federación Cántabra de Remo. (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  6. a b «Campeonato de Cantabria» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  7. (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2015-09-25). «Año 1997» LA BANCADA DEL REMO (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Detalle - Gobierno - cantabria.es» Gobierno (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  9. (Gaztelaniaz) Falagán, Aser. (2024-03-22). «Santoña prepara su regreso» El Diario Montañés (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  10. (Ingelesez) «REPORTAJE / Santoña Club de Remo» Issuu (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  11. (Gaztelaniaz) eldiariocantabria.es. (2022-07-16). «Los Vinatea, reyes del deporte en el Asón» eldiariocantabria.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).

Kanpo estekak

aldatu