Busturialdea Arraun Elkartea
Busturialdea Arraun Elkartea Elantxobe eta Mundakako arraun elkartea da. 2007an sortu zuten.
Busturialdea Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 2007-2014 2018-tik aurrera |
Herria | ![]() (Bizkaia) |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | berdea eta zuria |
Trainerua | Artarri |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE Liga 2 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 11.a (KAE 1 Liga) |
Webgunea | www.elantxobearraun.blogspot.com.es |
HistoriaAldatu
Aurretik Elantxobe Arraun Elkarteak eta Mundakako Arraun Taldeak beren bideak eginak zituzten 2007an Busturialdea Arraun Elkartea sortu zutenerako. Mundakarrak Kontxan aritu izanak ziren eta elantxobetarrek 1998an Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazia zuten.
Beren arteko lehenengo elkarketa 1999an izan zen, orduan Bermeo ere beraiekin zela Urdaibai Arraun Elkartea eratu zuten, baina berehala etorri ziren hiruren arteko desadostasunak eta elkarteak ez zuen askorik irau. Hala ere bermeotarrek Urdaibai izenarekin jarraitu dute.
Honen ondoren Elantxobek Arkoterekin batera Bateratze talde arrakastatsua sortu zuen eta Mundaka aldiz Algortarekin batu zen. Azkenean 2007an Busturialdea taldea osatu zuten eta KAE Ligan aritu izan da lehen eta bigarren maila ezagutu dituelarik. Lehenengo urtean bertan herriko bandera irabaztearekin estreinatu zuen palmaresa. 2009an ordea berriz banatzea erabaki zuten, baina Elantxobek Busturialdea izenarekin jarraitu zuen.
2011ean KAE 2. maila irabazi (7 bandera ere bai) eta KAE 1 ligara igo zen. Lehenengo estropada etxean jokatu eta bigarren postua lortu zuen Orio Arraunketa Elkartearen atzetik. Beste bigarren postu batzuk ere lortu zituen arren Ligako azken sailkapenean laugarren gelditu zen, inoizko posturik onena. Hurrengo urteetan taldeak banaturik aritu ziren, tarteka Mundaka Bermeo B-rekin batera ere aritu da, baina 2018an berriz elkartzea erabaki zuten trainerua uretaratu ahal izateko.
2021ean denboraldi bikaina burutu du. KAE 2. mailako liga irabazi eta KAE 1. mailara igo da.
PalmaresaAldatu
LigakAldatu
- KAE Liga 1. maila (0): laugarren 2012an.
- KAE Liga 2. maila (2): 2011, 2012
BanderakAldatu
Etxekoak | Elantxobeko Bandera (2): 2007, 2021. |
Gipuzkoan | Hondarribiako Kofradiaren Bandera (1): 2007. Areetako Bandera (1): 2011. Hibaikaren Bandera (1): 2011. Getariako Bandera (1): 2011. Donostiarra Bandera (1): 2021. Errenteria Hiriko Bandera (1): 2021. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2021. Hondarribiako KAE Bandera (1): 2021. |
Bizkaian | Bilbo Hiriko Bandera (1): 2007. Erandioko Bandera (1): 2007. Ondarroako Bandera (1): 2011. Arraunaren Promozioaren Ikurriña, Bilbo (1): 2021. |
Lapurdin | Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2011. |
Kantabrian | Ría del Asón Bandera (1): 2007. Castro Urdialesko Bandera (1): 2011. |
Asturiasen | Gozón Udaleko Bandera (1): 2011. |
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2007 | KAE 2 Liga, 3.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2009- 2017 |
banatuta | |
2018 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2019 | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2021 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 11.a |