Pasaiako badia
Pasaiako badia Gipuzkoako mendebaldean dagoen itsas sarrera estua da. Gaur egun Pasaiako portua dago bertan, Gipuzkoako itsas-portu nagusia. Oiartzun ibaia eta Molinao errekak bertan isurtzen dituzte urak eta iparraldean bi tontorrek mugatzen dute, sarrera sakon eta estua sortuz.
Pasaiako badia | |
---|---|
Mota | badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′26″N 1°55′12″W / 43.3239601°N 1.9200754°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Oiartzualdea |
Udalerria | Pasaia |
Pasaia, Donostia, Lezo eta Errenteria artean banatzen ditu bere lurrak. Gipuzkoako historian gatazka puntua izan da, bere kontrola udalerri horien artean lehian egon baita.