Ireki menu nagusia

1850.etik 2006.era bitarteko tenperatura globalaren grafikoa
Nola aldatu diren tenperaturak 1880tik 2017ra bitartean, 1951-1980ko batez bestekoarekin alderatuta. Kolore urdinak freskoagoak dira eta gorriak beroagoak.

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren aldaketa da, azken hamarkadetan nabarmen areagotu dena berotegi efektuaren ondorioz, batik bat. klima-aldaketarekin nahasten den terminoa da berotze globala, baina berez hau, klima-aldaketaren ondorio bat da[1].

Lurrazaletik hurbil, batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean[2]. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea edo IPCCren arabera “XIX. mende erdialdetik antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”[3]. Honek lurrazala eta behe atmosfera berotzea eragiten du, eta berotegi-efektua handitzen du. Bereziki, eta beste ondorio batzuen artean, gizakiak igortzen dituen berotegi-efektuko gasen (karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta klorofluorokarbonoak (CFC)) ondorioz, Lurra berotu da 1830tik hona, iparburutik hegobururaino, batez ere poloetan, sentsibilitate termino altua duten lurraldeak direlako.[4].  Honen ondorioz, itsas maila igotzen ari da, glaziarrak urtzen ari dira eta animalien kopurua murrizten ari da[5].

Historian zehar zenbait gertakarik efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiek eta eguzki-izpien noranzko aldaketek, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzia akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin. IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak, 1990tik 2100ra, 1,1 eta 6,4 °C bitartean igo daitezkeela aurreikusten dute[6].

Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtera arte oinarrituta izan, berotzeak eta itsas mailaren igoerak milurteko batean baino gehiago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Karbono dioxidoaren bizitza luzea eguratsean islatzen da.Tenperaturaren igoeraren ondorioz, itsas-maila igoko da, eta euriaren maiztasuna aldatuko da eta basamortuak gehiago hedatuko dira. Era berean, klimak muturretara joko du. Uztak aldatu, glaziarrak urtu, flora eta fauna baldintzatu eta espezie ugari desagertuko dira [7]. Nicolas Stern Munduko Bankuko ekonomista ohiaren ustez klima-aldaketaren kostu ekonomikoa munduko BPGaren %5-%20 artekoa izango da 2050ean[8]. Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteke daude, eta batez ere aldaketak nolakoak izango diren leku batetik bestera. Debate politikoa eta publikoa eskatzen ari dira hainbat eragile, berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek sinatu dute Kiotoko Protokoloa, non berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

Eduki-taula

Izenaren inguruanAldatu

"Berotze globala" hitzak harremana dauka hozte globalarekin, eta klima-aldaketaren eremuan kokatzen da. Berotze globala neutroa da aro eta zergatiei begira, baina erabilera arrunt eta zientifikoan, duela gutxiko berotzea gizakiak eragin duela adierazi nahi du. Horrela UNFCCCek erabiltzen du klima-aldaketa gisa izendatzen duena klima-aldakortasuna da, eta ez gizakiek eragindako aldaketa.

Berotzearen historiaAldatu

 
Lurrazaleko batez besteko tenperatura azken 2000 urteetan

Berotze globala 1830ean nabaritzen hasi zen, industria-iraultzaren azken pausoekin batera [9][10]. Honen aurretik, berotze globala eta tenperaturen aldaketak gertatzen ziren, kausa naturalek eraginda: ozeanotako itsaslasterrek eramaten duten tenperaturak edo Lurraren orbitaren aldaketak, besteak beste.

Ozeanoen korronteek paper handi bat jokatu dute tenperaturen aldaketetan. Hori ageri da Bostoneko (Amerikako Estatu Batuak) eta A Coruñako (Galizia) tenperatura desberdintasunen datuetan. Latitude berean dauden hiriak dira, baina itsaslasterren ondorioz, tenperatura guztiz desberdinak dituzte. AEBko ekialdeko hiriek negu hotzak dituzte Labrador itsaslasterrarengatik. Mendebaldeko Europako hiriek negu epelagoak dituzte, Golkoko itsaslasterraren ondorioz.


Planetaren orbitaren birak oso garrantzitsuak izan dira korronte ozeaniko hauei eragiten dietelako. Hotzagoak diren korronteak, beroekin nahasten dira, eta munduko hainbat lekutara iristen dira. Hau da, korronteak nahasten direnean, leku bakoitzeko batez besteko tenperaturak aldatzen dira.


 
Tenperaturen aldaketak azken mendeetan

Aro Modernotik gaur egunera arte, 1700tik aurrera, tenperatura aldaketa handiak egon dira:

  • 1700 eta 1795 artean tenperatura igoerak erregistratu ziren mundu osoan, ozeanoetako korronteek eramaten zituzten tenperatura desberdinengatik, eta lurreko orbitaren aldaketengatik.
  • 1795 eta 1825 artean, tenperaturen beherakadak gertatu ziren. Aurreko urteetan erregistratutako kausa berdinengatik.
  • 1825tik 1940ra tenperatura igo zen. Lehen urteetan kausa naturalengatik, baina 1830tik aurrera tenperaturen aldaketak gizakien erruz izaten hasi ziren. Industria-iraultzak ingurumenaren eta biodibertsitatearen suntsiketa (atmosferara isurtzen ziren berotegi efektuko gasen ondorioz) eragin zuen.
  • 1940 eta 1975 urteen artean batez besteko tenperaturak behera egin zuen. Karbono dioxidoaren igoera mantendu arren, tenperaturak jaitsi ziren.
  • 1975tik gaur egunera arte tenperaturak gora egin du. Industria ez da gelditzen eta naturari eragiten dizkion ondorioak ere ez. [11]
 
CO2 kopurua azken mendeetan

Berotze globala baino lehen, atmosferaren berotegi efektuko gasak (CO2 bezala) proportzio nahiko baxuetan aurkitzen ziren, baina industrializazioarekin, gas hauen kantitateak esponentzialki igo ziren (gizakiak industria iraultzarekin berotze globalean parte hartu duela frogatzen du horrek). Tenperaturen igoerak Artikoan eta ozeanoetako eremu tropikaletan nabaritzen hasi ziren, eta geroago Europan, Asian eta Ipar Amerikan. 50 urte pasa ondoren, berotze globala hego hemisferioan nabaritzen hasi zen, itsaslasterrek eramaten duten uraren eta haizearen tenperatura desberdinengatik.

1988ean IPCCa (Euskaraz Klima Aldaketari Bururzko Gobernu Arteko Taldea, eta ingelesez Intergovernmental Panel on Climate Change) sortu zen, berotze globala eta berotegi efektuaren datuak munduari erakusteko. Honen lehen artikuluak (1990ean), hamarkada bakoitzean 0'3ºko tenperatura igoera zegoela adierazten zuen. Bigarrenean, bost urte geroago, 2100erako tenperatura 2 graduz igoko dela eta ozeanoetako ur maila 50 zentimetro igoko dela azaltzen zuen.

 
Lurraren ilustrazio bat (metafora)

Berotze globalari eta klima aldaketei aurre egiteko hiru bilera garrantzitsuenak Estokolmokoa (1972, NBEko konferentzia), Rio de Janeirokoa (1992, NBEko bigarren konferentzia) eta Kyotokoa (2005, Kyotoko Protokoloa) izan dira.

Garrantzitsuena 2005ekoa izan zen. 1992an Rio de Janeiron munduko gobernu batzuek ezinbestekoak ikusten zituzten ideiak eta neurri batzuk, Kyotoko protokoloan sinatu zirenak. Ameriketako Estatu Batuak sinatu gabe geratu ziren. Hala eta guztiz ere, herrialde gehienek ez dituzte protokoloaren arauak bete.

Tenperatura aldaketak ez dira berotze globalaren arazo bakarrak. Planetan dagoen ura errazago lurruntzea eragin du. Ondorioz, prezipitazio gehiago gertatu da azken mendean, aurrekoekin alderatuta (%5-%10 artean). Bero gehiago egiten badu, ur gehiago lurruntzen da. Lurrunak laino gehiago sortuko ditu, eta hauek oraindik prezipitazio gehiago.

Munduko tenperatura 0,75 °C igo da, 1860tik 1900era, bai lurrean bai itsasoan. Hiriak handitu badira ere, hiriko bero-uharteak ez dauka, ordea, garrantzia handirik neurtutako tenperaturarekin. 1979. urtetik lurreko tenperaturak ozeanokoak baino bi aldiz azkarrago igo dira (0,25 °C/hamarkadako eta 0,13 °C/hamarkadako). Behe troposferako tenperaturak igo dira 0,12 eta 0,22 °C bitartean hamarkadako. 1850. urtea baino lehenagoko tenperatura egonkorra izan bide da, azken mila edo 2.000 urteetan, ingurumenean gorabehera batzuk izanik ere: Erdi Aroko Beroaldia (800-1300) edo Izotz Aro Txikia[12].

Berotze globalaren kausakAldatu

 
CO2ren kontzentrazioa atmosferan duela 650.000 urtetik 2014ra arte. Izotz-guneak aztertuz eta neurketa zuzena eginez lortutako informazioa

Lurrean XX. mendean zehar hautemandako berotzeak bi kausa motatan sailkatzen dira: kausa artifizialak eta kausa naturalak.[13]

Gizakiak eragindakoak: Kausa artifizialakAldatu

Berotegi-efektuko gasen igorpenaAldatu

Zientzialari eszeptiko gutxi batzuek izan ezik, aditu gehienek uste dute Lurreko tenperaturen igoera estuki lotuta dagoela CO2 isurketekin. Konposatu hau erregai fosilen erreketarekin sortzen da, esate baterako, autoek egunero kontsumitzen duten gasolinaren bidez edo elektrizitatea ekoiztuz.[14] Karbono dioxidoak, industriatik eratorritako beste gas batzuekin batera {metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) , klorofluorokarbonoak (CFC)}, ozono geruzaren partikulak desintegratzen ditu. Ondorioz, lurrak eguzki izpien indarra zuzenean jasaten du.[15] Hala uste du IPCCk ere, bere hirugarren txostenean (2001ean): "azken 50 urteotan antzemandako berotze globala giza-jardueraren ondorio zuzena da". Bosgarren txostenean (2015ean), erakunde berak baieztatu zuen berotze globala berotegi-gasen isurketen eta giza-jardueraren ondorio izateko probabilitatea %95ekoa dela [16]. Ikatza erabiltzen duten energia-instalazioek, ibilgailu eta lantegien isurketek eta beste giza-jarduera batzuek 22.000 milioi tona CO2 sortzen dute. 1750etik, CO2 eta CH4 isuriak %31z eta %149z areagotu dira, hurrenez hurren. Jakina denez, bi gas horiek, ur-lurrunarekin batera, berotegi-gas nagusiak izaten dira.[17]

 
Hondar erlojua, lur planetaren metafora azaltzen duena.

BasogabetzeaAldatu

Zuhaitzek ingurumeneko orekako zeregina betetzen dute, karbono dioxidoa oxigeno bihurtzen dutelako fotosintesi prozesuan. Zuhaitzak moztean, atmosferako CO2-maila areagotu egiten da. Hori da ozono geruza hondatzearen kausa handiena.[18]

Ongarrien eta pestiziden erabileraAldatu

Elikagaien industriako enpresa gehienek ongarriak eta pestizidak erabiltzen dituzte elikagaien produkzioa areagotzeko. Ongarri horiek nitrogeno oxidoak dira. Karbono dioxidoak baino kaltegarriagoak dira, eta kalte gehigarriak sortzen dituzte laborantza eremuetan. [19] Aldi berean, nekazaritzak eta abeltzaintzak, gas naturalak eta arroz soroek 250 milioi tona metano ekoizten dute. [20]

Kausa naturalakAldatu

Iraganean ere klima-aldaketa garaiak izan dira, baina oraingoaren aldean faktore naturalek eragindakoak, ez giza-jardueraren ondorioz sortutakoak.

Orbita aldaketakAldatu

Lurraren orbita ez da zirkularra, baizik eta elipse bat, formaz eta orientazioz denboran zehar poliki-poliki aldatzen dena. Orbita aldaketak hiru dira, baina bakarrik lehena hartzen da kontuan kausa bezala. Lurraren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia handitu eta txikitu egiten da (10.000 urtez behin ziklo bat). Mugimendu honek aldatu egiten du Lurrera iristen den eguzki-energia kopurua, eta horrek klima aldatzen du.[21]

Jarduera tektonikoakAldatu

Jarduera tektonikoak epe-luzera begiratuta daude (milioika urte). Kontinenteen eta mendien kokapenean izandako aldaketek hainbat modutan alda dezakete klima. Adibidez, kontinenteen kokapenak erabakitzen du lurraren zenbateko azalera estaltzen duen elurrak edo zenbat euri isurtzen den. Halaber, haize nagusien mugimenduak alda ditzake.[22]

SumendiakAldatu

Sumendien erupzioek atmosferara hautsa eta errautsa jaurtitzen dute. Hautsak eta errautsak blokatu egiten dute eguzkitik datorren argia. Ondorioz, erupzio nagusi baten ondoren, hurrengo urteetan hozten egiten du Lurra. [23]

Eguzkiaren aldakortasunaAldatu

Eguzkiaren argia, klima gidatzen duen energia-iturria da. Eguzkitik lurrazalera iristen den argi kantitatean aldaketak izanez gero, aldatu egingo luke klima. Adibidez, 1650 eta 1850. urteen artean eguzki jardueraren gainbehera bat gertatu zen eta izotz aro txiki bat sortu zuen planetan. Groenlandia bakartuta geratu zen partzialki eta glaziarrek Alpeetan aurrera egin zuten.[24] Berotegi-gasek berotze globalean duten eragina oso txikia dela uste duten zientzialariek (hots, klima-aldaketari garrantzia kentzen dioten eszeptikoek) azken urteotako tenperaturen igoera eguzkiaren jardueraren ondorioz dela proposatu dute (eguzkiaren mantxak ugariagoak direnean eguzkiak erradiazio gehiago igortzen du).[25]

Beste eszeptiko batzuen ustez XX. mendean zehar izandako beroketa globala garai hotz baten (Izotz Aro Txikia) bukaeraren ondorioa besterik ez da. Gaur egun nahiko onartuta dago Erdi Aroan, orokorrean, tenperaturak orain baino altuagoak izan zirela, eta XVI. mendetik aurrera hotzaldi bat agertu zela, XIX. mendearen bukaera arte luzatu zena. [26]

Baina XX. mendearen azken hamarraldietako berotze bizkorrari dagokionez, giza igorpenak dira bai berotzearen tamainaren eta bai haren erritmoan eta banaketan izandako hainbat xehetasunen erantzule; izan ere, proposaturiko beste edozein kausa naturalek ez dauka gizakiak duen bezainbesteko erantzukizunik.

OndorioakAldatu

 
Urteetan zehar, izotz kantitatea gutxitu egin da. Grafiko honetan, urte bakoitzean dagoen itzotz kontitate minimoa ageri da.

Berotze globalak, klima aldaketa areagotzen du, eta honek, hainbat ondorio eragiten ditu:

  • Tenperatura igoeraren ondorioz ekosistema aldatzen ari dira, izotza urtzen ari da: ipar eta hego poloak eta Groenlandia dira kaltetuenak[28] Ondorioz, itsas-mailaren gorakada azkartu egin da, eta horrek uholde arriskua areagotzen du. Mende amaierarako, ur mailaren 18-59cm-ko igoera aurreikusten dute (20cm-ko igoera antzematen da poloek urtaldian jarraitzen badute).[29]
  • Planeta guztian, euri eta elurteak esponentzialki igo dira. Klima aldaketa bortitzak jasan behar dira. 1970tik aurrera, urakanen indarra handitzen joan da.[32]
  • Zientzialariek, klima aldaketak aurrera egiten duen heinean, bero boladak sarritu egingo direla diote. Bero boladen maiztasunak osasun arazo ugari eragingo ditu, eta beroaren ondoriozko nekea, bero kolpea eta beste sintomak larriagotu.[33]

Neurriak eta IrtenbideakAldatu

 
Ur botila bat kontinenteak eta ozeanoetako eta glaziarreko ura botatzen

Badira irtenbide eta neurri nagusi batzuk politikariek proposatu dituztenak berotze globalaren arazoa konpontzeko: moteltzea (igorpenak murriztea), moldatzea eta geoingeniaritza.[34]

MoteltzeaAldatu

Egungo eztabaida eta gaur egun politikagintzan den geldialdia moteltzeari dagozkio ia oso-osorik: ea epe laburreko politikari ekin behar zaion igorpenak murrizteko, eta hala eginez gero, zenbateko zorroztasunez eta nola.[35] Karbono-emisioak murrizteko politika adimentsuak, teknologia berrikuntzak eta negozioen lidergoa eskatzen dute.[36]

Berreskuratze Soluzioak/MoldatzeaAldatu

 
Geoingeniaritzaren proposamenak

Etorkizunean inpaktu okerragoa saihesteko, sektore publikoek eta pribatuek planetako erresistentzia sendotzea dute helburu, berotze eragina saihestezina izan ez dadin.[37] Teknologia berritzaileen erabilera ezinbestekoa da moldatze prozesu honetan, besteak beste, energia berriztagarriak, ibilgailu alternatiboak, energia nuklearraren aurrerapena eta karbonoaren harrapaketa, erabilera eta biltegiratzea.[38]

GeoingenieritzaAldatu

Azken aukera bezala, geoingenieritza proposatzen da. Klima aktiboki manipulatzea eskatzen duen bidea, berotegi-gasak atmosferan ugaltzearen ondorioak ezabatzeko eta askotariko proposamen sorta biltzen ditu: Eguzkitiko argiari trabak jartzea, munduko karbono-zikloa manipulatzea…[39] Baina Lurra horrela aktiboki manipulatzeak arrisku handiak ekar ditzake Lurrarentzat. Gainera, halako proiektuak arazo legal, diplomatiko eta politiko larriak azaleratuko lituzkete.[40]



ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  «¿El cambio climático en qué se diferencia del calentamiento global?» ECOticias.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  2.   Intergovernmental Panel in Climate Change (IPCC) Springer-Verlag . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  3.   AR5 Climate Change 2013: The Physical Science Basis — IPCC . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  4.   «Global Warming Effects» National Geographic 2019-01-14 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  5.   «What Is Global Warming?» National Geographic 2019-01-22 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  6. Climate Change 2007: The Physical Science Basis. Contribution of Working Group I to the Fourth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Intergovernmental Panel on Climate Change, 05-02-2007
  7. Lu Jian, Gabriel A. Vecchi, Thomas Reichler: "Expansion of the Hadley cell under global warming" Geophysical Research Letters, 34-2007
  8. François, Ludovic; Rebut, Élise. Après le pétrole. La nouvelle économie écologique (frantsesez). Ellipses, p. 9. ISBN 978-2-7298-5212-2
  9. (Gaztelaniaz)  EFEverde, +Redacción «Estudio desvela que el calentamiento global se inició hace 180 años» EFE Verde . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  10. (Gaztelaniaz)  Tiempo, Casa Editorial El (2016-08-23) «Revelan la fecha en la que comenzó el calentamiento global» El Tiempo . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  11.   1944-, Toharia, Manuel, (2006) El clima : el calentamietno global y el futuro del planeta (1. ed. argitaraldia) Debate ISBN 8483066831 PMC 77559118 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  12.   1944-, Toharia, Manuel, (2006) El clima : el calentamietno global y el futuro del planeta (1. ed. argitaraldia) Debate ISBN 8483066831 PMC 77559118 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  13.   «Climate change causes: A blanket around the Earth» Climate Change: Vital Signs of the Planet . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  14. DiMento, Joseph F. C.; Doughman, Pamela M. (2007). Climate Change: What It Means for Us, Our Children, and Our Grandchildren (ingelesez). The MIT Press. p. 68. ISBN 978-0-262-54193-0
  15.   «Climate change causes: A blanket around the Earth» Climate Change: Vital Signs of the Planet . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  16. Climate Change 2014 Synthesis Report Summary for Policymakers (ingelesez)
  17. Climate Change Science Program (ingelesez). United States Environmental Protection Agency (2007) (Recente Climate Change: Atmosphere Changes)
  18. (Gaztelaniaz)  «¿Cuáles son las causas del calentamiento global?» ACNUR 2016-02-28 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  19. (Gaztelaniaz)  «¿Cuáles son las causas del calentamiento global?» ACNUR 2016-02-28 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  20.   Tian, Xiaohui; Sohngen, Brent; Kim, John B; Ohrel, Sara; Cole, Jefferson (2016-03-01) «Global climate change impacts on forests and markets» Environmental Research Letters (3): 035011 doi:10.1088/1748-9326/11/3/035011 ISSN 1748-9326 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  21.   E., Dessler, Andrew (2009) Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika : eztabaidarako gida Ehupress ISBN 9788498602111 PMC 863180508 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  22.   E., Dessler, Andrew (2009) Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika : eztabaidarako gida Ehupress ISBN 9788498602111 PMC 863180508 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  23. (Gaztelaniaz)  @NatGeoES «Ciencia» Ciencia | National Geographic . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  24.   «Climate change causes: A blanket around the Earth» Climate Change: Vital Signs of the Planet . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  25.   Review of the Draft Fourth National Climate Assessment 2018-05-18 doi:10.17226/25013 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  26. Understanding and responding to the Climate Change Board on Atmospheric Sciences and Climate, US National Academy of Sciences. p. 2.
  27. (Ingelesez)  «Homepage» U.S. Department of Commerce . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  28. (Gaztelaniaz)  @NatGeoES (2017-11-09) «Efectos del calentamiento global» Efectos del calentamiento global | National Geographic . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  29. (Gaztelaniaz)  @NatGeoES (2017-11-09) «Efectos del calentamiento global» Efectos del calentamiento global | National Geographic . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  30. (Gaztelaniaz)  «Las principales consecuencias del calentamiento global en diferentes ámbitos» Recursos de Autoayuda 2017-12-08 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  31. (Gaztelaniaz)  «Las principales consecuencias del calentamiento global en diferentes ámbitos» Recursos de Autoayuda 2017-12-08 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  32. (Gaztelaniaz)  @NatGeoES (2017-11-09) «Efectos del calentamiento global» Efectos del calentamiento global | National Geographic . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  33. (Gaztelaniaz)  «Las principales consecuencias del calentamiento global en diferentes ámbitos» Recursos de Autoayuda 2017-12-08 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  34.   E., Dessler, Andrew (2009) Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika : eztabaidarako gida Ehupress ISBN 9788498602111 PMC 863180508 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  35.   E., Dessler, Andrew (2009) Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika : eztabaidarako gida Ehupress ISBN 9788498602111 PMC 863180508 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  36.   «Climate Solutions» Center for Climate and Energy Solutions . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  37.   website, NASA's Global Climate Change «Global climate change adaptation and mitigation» Climate Change: Vital Signs of the Planet . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  38.   «Climate Solutions» Center for Climate and Energy Solutions . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  39.   «Stop emitting CO2 or geoengineering could be our only hope - Science News | Royal Society» web.archive.org 2011-06-24 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .
  40.   E., Dessler, Andrew (2009) Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika : eztabaidarako gida Ehupress ISBN 9788498602111 PMC 863180508 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berotze globala  
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian