Ireki menu nagusia

Giza eboluzioan izandako espezie ezberdin batzuen buruhezurrei buruzko azalpena ematen duen bideoa.

Giza eboluzioa ulertzeko alde batetik Homo generoa bera ikertu behar da baina baita ere hainbat hominido eta hominino, Australopithecus gisa. Gizaki modernotzat Homo sapiens bera jotzen da. Orain dela 130.000 urte baino gehiagoko fosilei, antzinako ezaugarri batzuk oraindik gordetzen dituztenak Homo sapiens idaltu (Gizaki jakintsu zaharra) izenarekin identifikatu ohi dira.[1] Anatomikoki modernotzat jo daitezkeen gizakiak orain dela 130.000 urte agertu ziren Afrikan.[2][3]

Gaur egun bizirik dauden espezierik gertuenak Pan generoko bi animalia dira: Pan paniscus (Bonoboa) eta Pan troglodytes (txinpantzea). Txinpazea eta gure geneak 1,24%-ko ezberdintasuna daukate eta gorilarenak eta gureak 1,62%-a. Txinpanzeek eta bonoboek arbaso bera dute eta duten antolaketa dela eta bereizten dira nagusiki: (beste ezaugarri anatomiko batzuk ere badituzte, hala ere) Bonoboa matriarkala da eta txinpantzea patriarkala da. Genoma osoaren sekuentziazioa eginda R. J. Brittenek egiten duen ikerketan honakoa esaten du:

« 6,5 milioi urtez bereizita bizi ondoren bonobo/txinpantzeen eta gizakien artean dauden desberdintasunak elkarrekin inongo harremanik ez duten bi gizakiren artean baino 10 aldiz handiagoak dira eta arratoi eta saguen artean baino 10 aldiz txikiagoak »

—Britten, RJ.[4]

.

Beste ikerketa batzuek ere antzeko datuak eskaintzen dute.[5][6] Lan horiek hartuta gizakien linajea txinpanzeenetik orain dela 5 milioi urte gutxi gorabehera bereiztu zela aurkitu da eta goriletatik orain dela 8 milioi urte. Txaden aurkitutako hominido burezur bat (Sahelanthropus tchadensis gisa klasifikatua) orain dela 7 milioi urtekoa da eta beraz baliteke bereiztasuna lehenago eman izana.[7]

Gaur egun gizakiaren eboluzioaren inguruan bi teoria garrantzitsu daude. Lehenengoak, Afrikatik kanpora hipotesia, gizakia Afrikan sortu zela dio eta bertatik kanpora joan zela zeuden beste Homo guztiak ordezkatuz. Hipotesi multiregionalak dioenez gizakiaren eboluzioa leku batean baino gehiagotan eman zen aldi berean hominido populazio ezberdinetatik abiatuz.[8]

Lynn Jorde eta Henry Harpending genetistek proposatu dutenez gizakien barnean dauden DNA aldaketak oso txikiak dira hurbileko beste espezie batzuekin alderatua. Hau azaltzeko Pleistozenoa bitarte gizakien populazioak oso txikia izan behar zuela ondorioztatu da, agian 10.000 baino gutxiago eta aukerak daude 1.000 inguru izateko. Horrela oso aldakortasun genetiko txikia egongo litzateke. Hau azaltzeko Toba katastrofearen teoria erabili da; Toba sumendia orain dela 75.000 urte inguru lehertu zen, eta gure populazioa asko murriztu zen; 10.000 pertson baino gutxiagora. Badirudi gure populazio guztia Afrikan bakarrik zegoela momentu horretan, nahiz eta gure lehengusuak eurasian zeuden.

Gizakiaren eboluzioan aldaketa morfologiko eta fisiologiko garrantzitsuak egon dira Homo eta Pan berezi zirenetik. Lehenengo aldaketa (bai denboran eta bai definizioan erabiltzen delako) Hominina azpileinua definitzeko erabiltzen dena da. Aldaketa hau bi hanken gainean ibiltzera moldatzea litzateke, zuhaitzetako (denbora guztian edo zati batean) bizitza batetik. Horretarako hainbat aldaketa eman ziren belaunen valgusean, gorputzaren goialdearen indarrean eta besoen eta hanken arteko luzeran (hanka luzeak besoekin alderatua). Honen ondoren burezurraren tamaina eta horrekin batera burmuinarena handitu ziren. Gaur egun tamaina hau 1.400 cm³ inguruko bolumena da, gorila eta txinpantzeetan baino askoz handiagoa. Gainera eskuen erabileran hobekuntza nabarmenak egon ziren, hortzeriaren tamaina murrizten zen bitartean. Letaginaren txikiagotzea eman da. Laringearen eta hezur hioidearen jaitsiera ere eman zen, hitz egiteko gaitasuna ematen duena. Garapenari loturik burmuinaren hazte tamainan heterokronia bat ematen da, ikasteko prozesua luzatuz (haurtzaroa luzatzen baita). Burmuinaren tamainaz gain honen berrantolaketa bat ere eman zen, adibidez hitz egiteko beharrezkoak diren Brokaren area eta Bernickeren arearen tamaina eta egoera. Frogatuta dago Neanthertal geneak ditugula, beraz, europa eta asian gure espeziea eta Neanderthalak sexu harremenak izan zituzten (hau urte askoz izan genuen eztabaida sutsua izan zen). Aurki egiaztatu da 2 tipo diabeteza,Crohn, lupus eta zirrosisa euren genetatik datozela. Denisoba gizakiarekin ere sexu harremenak izan genituen eta Asia hegoekialdeko populazio % 3ko genak ditu elkarketa honetatik.

Gizakion genomaren % 8a retrovirus egina dago. 98.000 zati eta elementu ERV dauka gure genomak eta gure eboluzioaren momentu ezberdinetatik datozte.

Gizaki emeetan (emakumea) aldaketak daude obulazioan eta honen bukaeran estrogeno kopurua 1/3 baino ez da jaisten, beste primate batzuetan ia guztiz desagertzen den bitartean. Badirudi gizakiok bizi eboluzio ezberdina daukagula, gure harbazoekin edo Pan taldeko animaliekin alderatuta. bataz beste bi urte ematen ditugu titia jaten eta gero ume etapa luze bat bizi dugu. Nerabe etapa ere oso luzea daukagu.

Gizakiak gainera kultura materiala du eta hauek edukitzeak estatusa ere adierazten du. Aldaketa guztien ordenak eztabaida sutsuak pizten ditu gaur egun.[9][10]

Eduki-taula

HomininoakAldatu

Homininoen eboluzioan hainbat espezie sortu dira. Hona hemen eurak laburbiltzen dituen taula bat:

HolozenoPleistozenoPliozenoMiozenoPaleolitikoHomo sapiensHomo helmeiHomo heidelbergensisneanderthalgo gizakiHomo rhodesiensisHomo soloensisHomo antecessorHomo erectusHomo floresiensisHomo georgicusHomo ergasterHomo habilisHomo rudolfensisAustralopithecus africanusAustralopithecus garhiKenyanthropus platyopsAustralopithecus robustusAustralopithecus bahrelghazaliArdipithecus ramidusArdipithecus kadabbaAustralopithecus boiseiAustralopithecus afarensisSahelanthropus tchadensisAustralopithecus aethiopicusAustralopithecus anamensisOrrorin tugenensis 

ZibilizazioaAldatu

 
Nekazaritzaren asmakuntzak gizakiak sedentario bilakatu zituen eta herri eta hiriak sortzen hasi ziren.

Antropologo gehienen ustez Homo sapiens Afrikako sabanan sortu zen orain dela 200.000 urte Homo erectusen eboluzioaz. Orain dela 100.000 urte ekialde urbilean bizi zen eta handik Europara, Asia hegoaldera eta Asia erdialdera hedatu zen. Orain dela 40.000 urte Eurasia eta Ozeanian bizi zen. Momenturen batean Europan bizi zen Homo Neanthertalensis-ekin topatu zen eta gurutzatu egin zen. Asian baliteke ere beste hominido batzuekin topatzea, eta gutxienez 10.000 urte dira Amerikan bizi dena.[11]. Badirudi momentu horretan asia eta amerika elkartuta zeudela Bering itsasoa izotz geruza batekin eztalita zegoelako. Amerikan ez zen beste hominidorik eta iparraldetik hegoaldera gurutzatu zuten kontinentea. Eurasian bizi zen Homo neanderthalensisa eta Homo erectusa desplazatu zituztela uste dute batzuek. Australiara orain dela 50.000 urte ailegatu zen aintzinako balsetan. Momentu horretan, Izotz Aroa zen eta irla gehienak lotuta zeuden, eta Sonda (Asiako hego ekialdea azken Izotz Aroan) eta Sahul (Australia azken Izotz Aroan) ezizenez ezagutzen diren bi leku geografikoak orain baino askoz ere urbilago zeuden.

Nomadak izateari lehenengoz utzi genuenAldatu

Orain dela 12.000 urte arte gizaki guztiak ehiztari-biltzaileak ziren (gaur egun ere batzuk aurki daitezke). Normalean talde nomada txikietan bizi ziren. Neolitikoan nekazaritza sortu zen eta horrekin batera gehiegizko janariaren produkzioa. Gizakiak egonkortu ziren eta lehenengo herriguneak sortu. Badirudi hau, lehen aldiz, ekialde urbilen gertu zela, Tigris eta Eufrates ibai inguruetan. Horrek, animalien domestikazioa eta, gero, metalgintza ekarri zuen. Nekazaritzak komertzioa eta kooperazioa handiagotu zituen gizarte konplexuagoak sortzen. Herriak zibilizazio bilakatu ziren Ekialde Hurbilean, Mesopotamia inguruan. Badirudi txakurra orain dela 12.000 urte etxekotu genuela. Hori dakigu gizakiekin batera txakurrak aurkitu direlako hainbat hilobietan. Behiak eta ahuntzak aldiz, orain dela 10.000 urte etxekotu genituen.

Lehen hiriak sortu genituenAldatu

Lehen hiria Jeriko dela esaten dute jakintsuek. Badirudi orain dela 11.000 urte inguru sortu zutela Palestinan. Catal Hayek da, Anatolia aldean, beste hiri garrantzitsu bat, eta orain dela 9.000 urte sortu zutela dirudi.

Orain dela 6.000 urte inguru lehenengo protoestatuak sortu ziren Mesopotamian, Antzinako Egipton eta Indus haranean. Momentu honetan metalen aroa hasi zen Mesopotamian eta hori oso momentu garrantzitsua da historian. Metalen erabilera armak egiteko baliatu zuten batez ere hirietan. Hauek defendatzeko militarrak sortu ziren eta horrekin batera gobernu burokratikoak eta administrazioa, Ur hiriko tabla admisitratiboak dira honen eredu. Estatuen artean kooperazioa eta konpetentzia sortu ziren, gerrak sortuz.

Orain dela 5.600 urte gizakiok zaldiak erabiltzen hasi ginen. Hau, Asia erdialdean gertatu zen lehenengoz baina eurasian azkar hedatu zen. Espainiarrek amerika konkistatu zutenean zaldiak eraman zituzten eta errazago menderatu zituzten amerikarrak (haiek ez zituztelako ezagutzen). Gaur egun, kontinente horretan daude zaldi gehienak.

Itsasgizon bilakatu ginen lehenengozAldatu

Beste momentu historiko garrantzitsua gizakiok itsasgizon bilakatu garen momentua da. Sumerioek orain dela 5.000 urte lortu zuten hau. Mesopotamiatik Indiara bidaiatu ziren eta Indiako jendeekin komertzioa egin zuten.

Orain dela 2.000 eta 3.000 urte artean Persiarrek, Txinatarrek eta Erromatarrek konkistaren bitartez inperio erraldoiak sortu zituzten, lehenengo inperioak sortuz. Erlijio garrantzitsuak sortu ziren Ekialde Hurbilean, Judaismoa kasu eta Hinduismoa Hego Asian. Erromatarrek bide onak eta oso luzeak egin zituzten Europa hegoaldea ondo konektatuz, merkataritza suspertzeko. Gainera eraikin eta eraikuntza zibil asko egin zuten bizilagunentzat, akueduktoak, adibidez. Segovia-n dagoena da ezagunenetako bat. Erromako inperio boteretsua 400 urte inguruan apurtu egin zen.

Amerika erdialdean orain dela 2.500 urte Oaxaca bailaran, amerikako lehen zibilizazioa sortu zen. Honek Monte Alban hiria egin zuten. Pixkat geroago eta pixkat iparralderago Teotihuacan hiria sortu zen eta Oaxaca zibilizazioa konkistatu zuten eta Ekialdera habiatu ziren geroago sortu zen Maya zibilizazioa konkistatzeko Yucatan penintsulan. Hego Amerikan, Inca zibilizazioa oso boteretsua izan zen eta Erromatarrak bezela galtzada oso luzeak egin zituzten. Iparraldean, orain dela 2.500 urte lehen gizakiak Groenlandiara joan ziren bizitzera. Irla utzik geratu zela esaten da Erdi Aroko mende batzuetan, baina 9. mendean Vikingoak etorri ziren hara bizitzera.

Ozeaniako irlak orain dela 5.000 urte inguru hasi ginen ezagutzen, baina Hawaii eta Zelanda Berrira ez ginen joan orain dela 2.000 edo 1.500 urte inguru arte.

Ideia eta asmakizun askoren gorakada itzelaAldatu

Erdi Aroaren erdialdean ideia berri eta iraultzaileak sortu ziren. Erlijioek indar ikaragarria hartu zuten momentu honetan mundu osoan. Txinan inprenta eta iparrorratza asmatu zituzten eta Islamaren Urrezko Aroa izan zen zientzialari ugarirekin. Asia hegoekialdean Jermer zibilizazio boteretsuak lur eremu handia kontrolatu zuen IX. eta XIII. mendeen artean. Europan klasikoen berraurkikuntzak eta inprentak Pizkundea sortu zituen XIV. mendean. Amerikan inka, maia eta aztekek zibilizazio handiak sortu zituzten. 1492. urtean Kolon Ameriketara heldu zenean eraldaketa bortitza gertatu zen. Elkanok, Getariakoa bera, munduari buelta eman zion lehen gizona izan zen, eta honek garrantzi handia izan zuen. Hurrengo 500 urtetan inperialismoaren garapenak Amerika, Asia eta Afrikako leku ugari Europarren kontrolpean utzi zituzten, independentziaren aldeko mugimenduak sortzen. Zientzia Iraultza XVII. mendean eta Industria Iraultza XVIII. eta XIX. mendean garraiobide ugari sortu zituen, trenbidea eta autoa kasu. Energia lortzeko bideak ugaritu ziren, argindarra eta ikatza gisa. Gobernuetan ere berrikuntzak egon ziren, demokrazia parlamentarioa eta Komunismoa bezala.

Mundu osoa ezagutu eta geureganatuAldatu

XX. mendean mundu osora joan gara, eta zibilizazio guztiak bateratu. Hego polora, 1911an ailegatu ginen lehenengoz, Ipar polora mende honetan ailegatu ginen baita ere, eta Everest mendi gailurrera 1953ean joan ginen, lurra geureganatuz.

Erronka berriakAldatu

Aldaketa horiek direla eta, gizakiak geroz eta elkarlotuagoa eta globalizatuagoa den mundu batean bizi gara. Gertakari honek zientzia, artea eta teknologiaren garapena baimentzen duen bitartean kulturen desagerpena, arma oso suntsikorrak eta kutsadura ere errazten du. Erronka handiena momentu honetan, gure zibilizazioak lurreko ekologia oreka apurtzea ekiditzea da.

Aldaketa ebolutiboakAldatu

"Afrikatik kanpora" hipotesia eta azalaren kolorea

Beste tximinoekiko ezberdintasunakAldatu

Animalia gehienek C bitamina ekoizteko ahalmena dute, baina ahalmen hori badirudi guk galdu egin dugula. Teoria nagusia hau azaltzeko honako hau da: ohianean bizi ginenean C bitamina jaten genituen elikagaien bitartez hartzen genuen eta horrela gure gorputza berak bitamina hori ekoizteari utzi zion. Teoriaren bigarren atalak dino, gizakiok bizi ginen lekuetan ohianak desaguertu zirenean bitaminaren bila joateko ibilaldi luzeak egiten hasi ginela eta horrela mundu osora hedatu ginela. Aldaketa hauek denbora oso laburrean (millioi urte gutxitan) gertatu dira, eta honek gure espeziearen aulezia azaltzen du odol zirkulazio, bizkarrezur eta linfa sistemako aldaketetan.

BurmuinaAldatu

Gure burmuina animalia guztiekin alderatuta handienetakoa da, batez ere, gorputzarekin konparatuta. Gainera, energia ikaragarria kontsumitzen du. Gizakion burbuinak glukosa erretzen du funtzionatzeko eta gorputz osoko % 20ko kontsumoa dauka. Bataz besteko tamaina gure espeziean, 1350 zentimetro kubikokoa da. Baina tamainaz aparte egitura garrantzitsua da: nerbio sistema zentrala eta burmuinaren egitura dira honen ardatz nagusia. Homo Neanthertalensisak adibidez, burmuin handiagoa zuten, baina burezurraren azterketak argi usten du egitura ezberdina zeukatela: kopeta txikia zutenez, lobulo frontalak ez zituzten oso garatuak eta bereziki kortex prefrontala. Gure burmuin egitura txinpantze haur batena gogorarazten du, eta egitura primitibotzat hartzen da berezitasun hori. Ugaztun guztien artean guk gara aurpegia lobulo frontalpean daukagun bakarrak.

Ala eta guztiz ere, badirudi burmuinaren garapenerako esfenoides hezurraren kokapenerako mutazio genetikoak garrantzia handia izan dutela.

FOXP2 genak hitz egiteko gaitasunarekin erlazionatu da. Gen hau, mintza prozezatzen den burmuineko zatiaren garapenarekin erlazionatzen da eta sintesi eremuekin (lobulo frontalak). Burmuinaren garapenak, burmuinaren alde bat eta bestea (ezker-eskuin)-ren artean nabarmentzea ahalmendu zuen. Gure ezkerreko burmuinak soinuek eragindako simbologiak prozezatzeko ahalmena garatu du: Wernicke eremua eta Broca eremua.

Ziurtzat ematen da, orain dela 200.000 urte gizakiok orain besteko pentsamendu potentziala geneukagula, baina potentziala suspertzeko milaka urte pasa behar izan ziren: lehen artista orain dela 75.000 urte bizi zela esaten da, lehen grafismoak edo sinbologiak orain dela 40.000 urtekoak dira. Lehen hitzkuntzak orain dela 5.500 urtekoak dira (Nilo bailaran eta Mesopotamian).

Gure burua oso handia da. Haurrak txikiak direnean eta amaren zabelean gaudenean ere. Horregatik, erditzea oso zaila egiten da (pelbisaren pozizioa ere honekin zerikusi handia dauka). Badirudi honek galdera garrantzitsu bat erantzuten duela: zergatik gure haurrak oso gutxi garatuta ernaltzen diren. Lehenengo lau urteetan asko garatzen gara beste animaliekin alderatuta. Bi eta lau urte bitartean gure haurrek beraien kontzientzia garatzen dute eta izpilu haurrrean daudela ulertzen dute (1930ko hamarkadan Jacques Lacanek aurkitutako izpiluaren estadioa). Homo Sapiens aparte, animalia bakar batzuk dute izpiluan daudenak eurak direla ulertzeko kapazitatea. Primate batzuk, txinpantzeak eta bonoboak dira adibide garbienak.

Txinpantze haur batek heldu baten % 65ko burmuin kapazitateak ditu. Gure espeziean, haurrek % 25a besterik ez dute. Baina gure burmuina garatzeko ez da denbora bakarrik behar. Estimuluak eta maitasuna (gure espeziea soziala den einean) behar duela frogatu da, bestela burmuinaren zati batzuk atrofiatu daitezkeela jakin dugu.

Bi hanketan ibiltzeaAldatu

Badirudi orain dela 6 edo 7 milioi urte gertatu zela aldaketa ebolutibo hau. Hominidoak (bi hanketan ibiltzen diren primateak) Afrikan agertu ziren kontinente honetan klima aldaketa bortitza gertatu zen momentuan. Hezetasuna galdu egin zuen eta ohianak galtzen joan egin ziren momentu horretan. Sabanak agertu ziren ohianen ordez, eta badirudi bi hanketan ibilita belar altuen gainetik errazago begiratu genuela (East Side Story; Yves Coppens 1994ean proposatutako teoria). Gainera, leku ziku baten eta eguzki erradiazio handiarekin, bi hanketan ibiltzea abantaila handia da. Beste abantaila bat, ilea galtzea izango zen gorputza hainbeste ez berotzeko, baina honetan eztabaida handiagoak dituzte adituek. Geroago, orain dela 150.000 urte, Afrika iparraldeak klima lehor batera aldatu zen berriz ere eta gure aldaketa ebolutiboak finkatzeko estimulo bat izan zela esaten da.

Gorputz atalen ldaketak bi hanketan ibiltzeko:

Burezurra: foramen magnum-a (bizkarrezur-muina burmuinera sartzen den buruezurreko zuloa) mugitu egin da. Beste simioekin konparatuta aurrera mugitu da. Simioetan buruezurraren atzekaldean dago eta gu eta gure arbazoetan buruezurraren oinarrian dago.

Bizkarrezurra: simioetan nahiko zuzena da, baina gurea gorputzaren goiko partearen pisua sostengatzeko hobea den kurbatura dauka. Gure ornoak simioenak baino borobilagoak dira pisua sostengatzeko. Pelbisean bizkarrezurra ia 90 graduko inklinazioa dauka, simioetan baino gehiago. Gainera, grabitate zentrua oinen bertikalean daukagu.

Pelbisa: simioena eztuagoa da gurearekin konparatuta. Gure eboluzioak korrika abiadura maximoaren murrizketa ekarri du, baina organoen pisua pozizio normalean sostengatzea errazten du. Ugaztun guztietan erditzeko kanala oso laburra da, baina gure espeziean luzeagoa da eta zailagoa egiten da erditzea.

Hankak: orokorrean, hankak indartu egin dira, eta bereziki, femur hezurra indartsuagoa bilakatu da. Belaunaren artikulazioak egin zitzakeen mugimenduak ugaritu egin dira. Tximinoen belaunak flexibleagoak dira (zuhaitzetan ibiltzea errazten du honek) gureak baino, eta horregatik, belaunak tolestuta ibiltzen dira.

Oinak: oinak luzatu egin dira batez ere, taloiaren zatia. Atzamarrak, berriz, laburtu egin dira, eta atzamar lodia funtzio batzuk galtzen joan da. Orohar oinekin ezin ditugu gauzak manipulatu. Zuzentasuna da gure oinen hezurren berezitasun azpimarragarriena.

Bi hanketan ibiltzearen abantailakAldatu

Sabanan, batez ere, belar altuen gainetik begiratzea errazten du. Hau jakiak (hurrun dauden zuhaitzak aurkitzeko, fruituak eskuratzeko) eta arrizkuak (lehoiak edo beste animalia arrizkutsu) antzematen lagungarria da.

Eskuak mugitze prozezutik aske egoteak, gauzak(umeak, harriak, emborrak, ...) eramatea asko errazten du.

Lau hanketan mugitzea baino motelagoa da, baina energia gutxiago erabiltzen da. Honek, distantzia luzeagoak egitea errazten du. Sabanan distantziak oso luzeak dira, eta errekurtso gutxi daukaten beste lekuetan, basamortuak adibidez, bizimodua ahalegintzen du.

Eguzkitara gorputz azal gutxiago uzten du, eta haizeak gorputza fresko mantentzen ahalegintze du. Honek, ur gutxiago dauden lekuetan bizitzen utzi zigun.

Orain dela urte batzuk, eskuak aske egoteak tresnak ekoiztea ekarri zuela esaten zen, baina teoria hori guztiz bastertuta dago, gaur egun. Badirudi eskuak orain dela 4 milioi urte inguru eduki genituela aske baina lehenengo tresnak orain dela 2 milioi urte ekoitzi genituen.

Bi hanketan ibiltzeak galera handia ekarri zigun erditzerakoan. aren forma eta pozizioa aldatu zen. Horrek, erditzea mingarriagoa bihurtu duela pentsatzen da.

BegiakAldatu

Gure begiak oso bereziak dira. argiaren espektro ia guztia ikusten dugu, eta beraz, koloreak argi ikusten ditugu eta berezitasun txikiak ikusteko gai gara kolore baten eta bestearen artean. Gainera, begiak buruaren aurreko partean daudenez, hiru dimentsiotan ikustea errazten du. Berezitasun hauek beste tximinoek ere badituzte, baina besteek ohianean gauean ibiltzeko balio dietela pentsatzen dugu eta guri hurruti begiratzea erraztu zigun. Horregatik, gure begiek ikuspegi zorroztasun handiagoa daukate. Esate baterako, tximinoek betaurrekoak dituzte, baina guk adaptatu dezakegun teleobjetibo bat daukagu. Homo sapiens neurri handi batean begietatik sentitzen du, beste zentzuak garrantzia txikiagoa edukiz. Mimika erabiltzea komunikatzeko adibide garbia da.

ErreferentziakAldatu

  1. evolution: the fossil evidence in 3D. Philip L. Walker eta Edward H. Hagen, Dept of Anthropology, University of California, Santa Barbara
  2. Human Ancestors Hall: Homo Sapiens
  3. Alemseged Z, Coppens Y, Geraads D. Hominid cranium from Omo: Description and taxonomy of Omo-323-1976-896 . Am J Phys Anthropol, vol 117, 2, 103-12 or. 2002. PMID 11815945
  4. BRITTEN, RJ. Divergence between samples of chimpanzee and human DNA sequences is 5%, counting indels. Proc. Natl. Acad. Sci. USA. 2002, 13633-5 or. vol. 99. 21. (Sarean aurki daiteke osorik).
  5. Wildman D, Uddin M, Liu G, Grossman L, Goodman M. Implications of natural selection in shaping 99.4% nonsynonymous DNA identity between humans and chimpanzees: enlarging genus Homo. ([1]). Proc Natl Acad Sci USA. vol 100, 12. 7181-8 or. 2003.
  6. Ruvolo, M. Molecular phylogeny of the hominoids: inferences from multiple independent DNA sequence data sets. ([2]). Mol Biol Evol. vol 14, 3. 248-65 or. 1997
  7. Brunet M, Guy F, Pilbeam D, Mackaye H, Likius A, Ahounta D, Beauvilain A, Blondel C, Bocherens H, Boisserie J, De Bonis L, Coppens Y, Dejax J, Denys C, Duringer P, Eisenmann V, Fanone G, Fronty P, Geraads D, Lehmann T, Lihoreau F, Louchart A, Mahamat A, Merceron G, Mouchelin G, Otero O, Pelaez Campomanes P, Ponce De Leon M, Rage J, Sapanet M, Schuster M, Sudre J, Tassy P, Valentin X, Vignaud P, Viriot L, Zazzo A, Zollikofer C. A new hominid from the Upper Miocene of Chad, Central Africa.. Nature, vol 418, 6894, 145-51 or, 2002.
  8. Eswaran, Vinayak, Harpending, Henry & Rogers, Alan R. Genomics refutes an exclusively African origin of humans, Journal of Human Evolution, In Press, Corrected Proof. 2005eko maiatzaren 6a.
  9. Boyd, Robert & Silk, Joan B. (2003). How Humans Evolved. New York: Norton & Company. ISBN 0-393-97854-0.
  10. Dobzhansky, Theodosius (1963). Anthropology and the natural sciences-The problem of human evolution, Current Anthropology '4 (2): 138-148.
  11. Templeton, Alan (2002). "Out of Africa again and again" Nature 416: 45 - 51.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giza eboluzioa