Sumendi-erupzio
Sumendi-erupzioa lurrazalaren pitzaduretatik edo irekiguneetatik laba, errautsak, gasak eta abar irtetea da.
Erupzioen ezaugarriak aztertzeko alderdi asko izan behar dira kontuan; magma oso likatsua den ala ez, sumendi-tximinia nolakoa den, gasen presioa oso handia den, etab. Oro har, leherketa bidez izaten dira erupzioak (magma azidoa, oso likatsua, kraterraren inguruan edo kraterrean bertan solido denean), baina gerta daitezke leherketarik gabekoak ere (magma basikoa denean sumendiaren laba, gasak eta abar pixkana ateratzen dira). Erupzio mota asko dago eta kanpotik ikusten diren ezaugarrien arabera sailkapen orokor bat egin da, baina ez da sailkapen mugatua; erupzio bakar batean bi erupzio motaren ezaugarriak ager daitezke, sumendi batek erupzio mota desberdinak izan ditzake aldiko, eta abar.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-10-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |