Koralezko uharria ur azpian koralek eta kare-algek sortzen duten uharri mota da. Itsaso tropikaletako gune eufotikoan eratzen dira, olatu mugimendu lasaia dagoen tokian, nahiko ahula uharria ez puskatzeko baina nahiko indartsua ura mugitzeko elikagai eta oxigenoz hornitzeko.

Koralezko uharria

Biologia

aldatu
Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendialdeko larre eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belartza eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Koralezko uharriak kaltzio karbonatozkoak dira, koralen eta kare-algen hondakinak. Horrela, koral berriak hildako koralen kanpo-hezurduran oinarritzen dira. Horrela, koral burua hazten doan heinean, polipo berria inguratzen duen kare-egitura uzten du. Olatuek, urratze-arrainek (adibidez loro-arrainek), itsas trikuek, belakiek eta beste organismo batzuek koralen hezurdura puskatzen dute, zati txikiek uharriaren tarteak betez. Kare-algek ere (gehien bat zooxantelatuek) uharriaren egitura indartzen dute, batez ere olatuen indarra handiena den lekuetan.

Denborarekin, polipoak hil egiten dira, baina kaltziozko egiturak mantendu egiten dira eta beste koral polipo batzuek har ditzakete, belaunaldiz belaunaldi kaltziozko egiturak sortzen jarraituko dutenak.

Milioika urtetan zehar, kaltziozko egitura handiak eratzen dira, koralezko uharriak bezala ezagutzen direnak. Batzuetan, uharriak, hain handiak dira ze ur azaleraino hel daitezke. Honela, korala, gero hondoratzen den sumendi uharte baten inguruan hazten denean, eraztun forma hartzen duen koral egitura bat sortzen da, erdian aintzira bat duelarik. Egitura honi atoloi deritzo.

Koral espezie batzuk honako hauek dira:

Munduko ornodunen 48.000 espezie ezagunen artean, 24.600 inguru arrainak dira. Nahiz eta koralezko uharriak itsasoko azaleraren %1a baino ez izan, itsas arrainen erdia gutxi gorabehera bertan bizi dira. Bertan, harraparien aurkako babesa eta janaria aurkitzen dute.

Kokapena munduan zehar

aldatu
 
Koralezko uharrien kokapena.

Koralezko uharriek 284.300 km² inguru hartzen dute mundu osoan. Gehienak (%91,9) Indiako ozeanoan eta Ozeano Barean daude, Itsaso Gorria eta Asia hego-ekialdea barne. Ozeano Barean, Australia barne, %40,8a du. Atlantikoan eta Karibe itsasoan munduko koralezko uharrien %7,6a bakarrik dago.

Ameriketako eta Afrikako itsas ertzean ez dago ia koralezko uharririk, itsas-laster indartsuek higadura handitu eta tenperatura txikitzen baitute. Hego Amerikako ipar-ekialdean eta Bangladeshko kostan ere ez dago koralezko uharririk, Amazonas eta Ganges ibaiak itsasoratzean ur geza kopuru handian kanporatzen baitute.

Hauek dira koralezko uharri gune ezagunenak:

Koralezko uharri motak

aldatu
 
Koralezko bazter uharriaren diagrama

Koralezko uharriak hainbat itxura izan dezakete:

  • Bazterreko uharria — itsas ertzari edo bazterrari erantsitakoa, tartean ur meheko ubide edo laguna bat duela.
  • Barrera uharria — uhartetik edo kontinentetik laguna sakon batez banandua.
  • Mahai uharria — bakandua, atoloi uharriaren antzekoa baina erdiko laguna gabe.
  • Atoloi uharria — gutxi gorabehera biribila dena, laguna edo uharte bat inguratuz. Ikus Atoloi.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu