Infragorri
Infragorriak (IG) edo izpi infragorriak argi ikusgaia baino uhin-luzera handiagoko erradiazio elektromagnetikoak dira; beraz, ikusezinak dira giza begiarentzat. Espektro elektromagnetikoan, infragorriak argi ikusgaiaren eta erradiazio infragorriaren artean daude, 700 nm-tik 1 mm-rainoko uhin-luzera tartean (430 THz - 300 GHz maiztasun tartean).
Gorputz guztiek igortzen dute, gutxi-asko, erradiazio infragorria, eta giro tenperaturan gorputzek igorritako erradiazio gehiena infragorrian izaten da.
Erradiazio infragorria 1800ean aurkitu zuen William Herschel astronomoak, espektroan argi gorria baino energia ahulagoko erradiazio ikusezin batek termometro batean eragiten zuen tenperatura aldaketa neurtzean. Eguzkiak igorritako energiaren erdia baino gehixeago erradiazio infragorria da, nahiz eta argi ikusgarrian duen intentsitate handiena.
Erradiazio infragorria hiru tartetan banatzen da, uhin-luzeraren arabera:
- Infragorri hurbila (0,8 µm - 2,5 µm)
- Infragorri ertaina (2,5 µm - 50 µm)
- Infragorri urruna (50 µm - 1000 µm)
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |