Baso-sute
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Baso-suteak landare ugariko gune naturaletan gertatzen diren suteak dira, bai gizakiak bai berez sortuak.
KausakAldatu
Eguzkiaren berotasunak, landareen deshidratazioa eragiten du. Izan ere, lurraren hezetasunak behera egiten duenean (%30-ra), landareak ez dira gai lurretik ura hartzeko. Honen ondorioz, pixkanaka-pixkanaka lehortuz joango dira. Gertakizun hau, bi fenomenok eraginda gertatzen da: lehena, landareak eta bigarrena, inguratzen duen airea suharbera bihurtzen da errez, honen ondorioz suteen arriskua biderkatu egiten da. Baldintza hauei, tenperatura altuak eta haize bortitzak gehitzen baldin badizkiogu, txinparta sinple batek sute bat eragiteko probabilitatea oso handia izango da.
Sute baten faseakAldatu
Sute batek hiru fase ezberdin ditu: hasiera, hedakuntza eta itzaltzea.
Badaude basoko sute asko kausa naturalak eraginda, esaterako, tximista baten eraginez sortutakoa. Baina gehienak, gizakiak eragindakoak dira, hala nola, zuhurgabetasun bat dela edota kontrakoa, apropos eragitea. Hala ere normalean, bero egiten duen eta klima lehorrak dituzten tokietan ematen dira, adibidez, mediterraneoan. Gainera, badaude zuhaitzak, pinua esaterako, zeinak oso azkar botatzen dituen beraien hostoak, eta honek sutea gehiago eta azkarrago zabaltzen laguntzen du.
Suaren zabalkuntza edo hedatzea, egoera atmosferikoaren, gertatzen den tokiaren topografiaren eta horren landaretzaren araberakoa izango da. Sutearen hedakuntza eta landaretza kontuan hartuta, honela sailkatzen dira suteak:
- Mendi baxua: sua lurretik zabaltzen joaten da, basoan dauden sastraka edota hondakin organikoen laguntzarekin.
- Mendi altua: sutea zuhaitzen adaburutik zabaltzen joaten da. Sute mota hau, oso arriskutsua da bereziki izaki bizidunentzat, erredurak sor ditzake edota kea arnasteak toxikazioa eragin dezake, zenbait kasutan asfixia eraginez.
- Brabengatik: haizeak eta suak eragiten dute akzio horretan, oso ohikoak dira landaretzaren zatiak jaustea. Hauek gehienetan, mugituz joaten dira, askotan oso urrutira arte eta honek sutea hedatzeko aukera handitzen du.
Bukatzeko, desertizazioa edo basamortuak bihurtzen dira zonalde horiek.
PrebentzioaAldatu
Sute baten prebentzioa bi modutan eman daiteke: batetik, basoko suteak egotea ekiditen ahalegintzea eta bestetik, haien ondorioak gutxitzea behin sute bat izanda. Honako hauek dira hartu beharreko neurri motak:
Gizartea kontzientziatzea: jendeak suari erabilpen egoki bat ematen behar zaiola ikastea. Horrela, arrisku egoerak saihestuko dira. Guzti hau egiteko badaude informazio-kanpainak.
Badago jendea, basoa edo zonalde hauek garbitzen dituztenak, esaterako, zuhaitzak, basoko adarrak, lurrean dagoen zikinkeria, etab. garbitzen dituztenak. Horrela, sute bat badago, zailagoa izango da hau zabaltzea. .
Basozainen eta basoko zainketa ezartzea. Horrela sute bat egonez gero, berriz ere, erraztasun handiago batekin itzaliko lukete.
ItzaltzeaAldatu
Itzaltzea aurrera eramateko egin beharrekoa: Sute baten itzalketa emateko, suaren triangelua apurtzea da egin beharreko lehenengo gauza. Hau egiten bada, errekuntza osatzen duten hainbat osagai amatatu egingo dira. Horrela sua ez da gehiago zabalduko eta lekuan bertan geldituko da.
Beroaren ezabaketaAldatu
Erreakzio exotermikoarekin bukatzea da helburu nagusia, errekor diren gasen igorpena atzeratuz. Hau soilik sortu daiteke, erregaian, gai pausatuak deiturikoak aplikatzen badira.
Gehien ezagutzen den produktu pausatua ura da, eta bi eratara erabiltzen da:
- Modu bortitz batean sutearen gainean jaurtiz.
- Oraindik sutan ez den egon erregaiari bota, hezetasun edukiera handiagoa izan dadin.
Prozedura honen erabilera nahiko eskasa izaten da, batez ere, bere erabilgarritasuna nahiko urria delako mendietan.
Errekariaren ezabaketa (itzalketa)Aldatu
Suaren guztizko ezabaketa ezinezkoa da, baina oso eskala txikian burutu daiteke, bi prozeduraren bitartez:
- Erregaia estaliz: pala baten bidez lurra gainean jaurtiz, itzaltzaileen erabilera, etab.
- Erregaia joz: adarrak erabiliz, esaterako.
Erregaiaren ezabaketaAldatu
Defentsa lerroak eraiki eta hauekin basoko sutea itzali egin daiteke.
Erasoketa metodoakAldatu
Zuzeneko erasoketaAldatu
Sutea bere ertzeetatik edo bere oinarritik erasotzea da, honen helburu nagusia. Horretarako, hainbat tresna edo metodoren erabilera ematen da: adarrekin sua amatatzen saiatu, pala batekin lurra hartuz suaren gainean jaurti edo ura bere barnean edukitzen duten motxilak erabili. Azken metodo hau, ez da batere praktikoa, izan ere, 16 litro baino ez dituztelako eramaten.
Metodo hau, modu ez-zuzena baino askoz segurtasun gutxiagokoa da. Dena den erasoketa zuzenak baditu bere abantailak ere: baso edo mendi gutxiago erretzen da. Ur nahikoa eta sarbide onak baditu, metodo onena da, baina adibidez ura bukatzen bada, lehenengo lerroan lan egiten ari direnak arriskuan aurkituko dira. Sua amatatzeko erremintak soilik erabiliko dira, suaren garrak baimentzen badute.
Erasoketa ez-zuzenaAldatu
Erasoketa honetan, helburu nagusia, suari aurre egitea da, baina ziurtasun distantzia bat mantenduz. Kasu honetan, motozerrarekin, kortaitzurrarekin edo aizkorarekin lan egiteko segurtasun osoa badute soilik egingo da. Metodo honekin, defentsazko lerro bat egiten da eta honek ez dio galaraziko suari hau gainditzea.
UreztodiakAldatu
Motouhagen edo suteen aurkako ibilgailuen erabilpena, ureztodi askoren beharra dago. Ureztodiak lurrean jartzerakoan, honako gauza hauek kontuan izan behar dira:
- Uraren gainazal eta bonbaren altueraren erabilpena, 6 metro baino txikiagoa izan beharko da.
- Uraren bultzadan, 10 metrotako desnibel bakoitzeko, atmosfera 1 behar da.
- Ureztodiaren luzera eta diametroa handiagoa izanez gero, urak erraztasun handiagoz aurrera egingo du.
- Bultzada bakoitzaren presioa, gutxienez, 2 atmosferetakoa izan beharko da.
Ureztodiak lurrean uzterako orduan, nahiko adi ibili behar dira, igurzpen, arrastatzeak eta bestelakoak eragozteko.
Unitate esku-hartzaileakAldatu
Itzalketarako neurriak, orokorrean bi multzotan banatuta daude: lehorreko neurriak eta airetiko neurriak.
Lehorreko neurriakAldatu
Orokorki, neurri mota hauek, hamabi kideetako taldeak osatzen dira. Gainera, taldeak osatzen dituztenak, normalean, lekuaren ezagutza espezifiko bat dute. Suteetan haien presentzia oso garrantzitsua da, batez ere, haiek direlako eta honako honengatik ezagunak direlako: sute bat amatatzerako orduan duten mugikortasun handiagatik, sute handi bat ez probokatzeko. Horregatik denbora laburrean egin behar dute. Baina, ere suhiltzaileen beharra dago. Hauek, mota askotako neurriekin agertzen dira: motoponpa ibilgailuak, makineria astuna...
Sutearen intentsitatea edo indarra oso handia bada, airetiko neurriak hartzen dituzte. Multzo hau osatzen dutenak: hidrohegazkin eta helikopteroak. Hauek daude bereziki prestatuak, suaren itzalketarako. Eta soilik neurri hauek gainezka daudenean, indar armatuen laguntza jasotzen dute.
Sute aktibo baten presentzia edukiz gero, suaren itzalketaren taldeen zeregina, sutearen kontrola da. Sute bat ezin denean gehiago zabaldu edo hedatu, orduan esango daiteke, kontrolatuta dagoela. Hau nola lortu? Sua erregai gutxiko lekuetara eramaten saiatuz.
Hamabiko kideek osaturiko talde hauek, askotan esaten da, suhiltzaileak baino lan hobeagoa egiten dutela. Batez ere, profesionalki oso ondo kualifikatuta daudelako eta prestakuntza ikaragarri batekin.
Airetiko neurriakAldatu
Hauek, basoko suteak apoiatzen dituzte airetiko borroka baten eraginez. Kasu: helikoptero, hegazkin arinak...
Kanpo estekakAldatu
- Bushfire Cooperative Research Centre
- Global Fire Monitoring Center
- International Association of Wildland Fire
- International Forest Fire News
- NASA Wildfire Research and Applications Partnership (WRAP)
- National Interagency Fire Center: National Wildfire Coordinating Group Communicator's Guide For Wildland Fire Management Table of Contents
- National Oceanic and Atmospheric Administration (NOAA): Economic Costs of Wildfires
- University of Toronto Fire Management Systems Laboratory Recent Publications
- US BLM Fire and Aviation
- USFS: Fire and Aviation Management
- USFS: Fire and Environmental Research Applications Team Products & Publications
- USFS: Fire, Fuel, and Smoke Science Program
- Wildlandfire.com Wildfire photographs
- Wildland Fire Operations Research Group (WFORG): Detection Workshop Presentations