Hego hemisferio
Hego hemisferioa edozein planetaren baina bereziki Lurraren hegoaldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik hegoaldetik dagoen esfera-erdia.

Hego hemisferioa, Hegoburutik ikusita
Ipar hemisferioak baino lur eremu txikiagoa eta itsas eremu handiagoa ditu. Haren barnean, Hego Amerikako zatirik handiena, Afrikako hegoaldea, Asiako lur batzuk, Ozeania ia osoa eta Antartika daude.
Giza populazioaren % 10 eremu horretan bizi da.