Karbono dioxido
Karbono dioxidoa, karbono (IV) oxidoa, edo anhidrido karbonikoa konposatu kimiko bat da (formula kimikoa CO2), molekula bakoitza karbono atomo batez eta honi kobalenteki lotutako bi oxigeno atomoz osatuta dagoena. Bere Lewis egitura O=C=O da, molekula linear ez-polarra da, nahiz eta lotura polarrak izan. Egoera estandarretan (1 atm, 25 ºC) usain eta kolorerik gabeko gas ez-errekorra da.
Karbono dioxido | |
---|---|
Formula kimikoa | CO2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Aurkitzailea | Jan Baptist Van Helmont, Joseph Black eta Joseph Priestley |
Mota | acidic oxide (en) eta oxocarbon (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | |
Soinuaren abiadura | 259 m/s (0 ℃, gas) |
Disolbagarritasuna | 0,2 g/100 g (ur, 25 ℃) |
Momentu dipolarra | 0 D |
Sublimazio-tenperatura | −78,5 ℃, −78 ℃ eta −78,4 ℃ |
Entropia molar estandarra | 213,7 J/(mol K) |
Fusio-entalpia | 0 D |
Formazio entalpia estandarra | 394 kJ/mol |
Baporizazio entalpia | 16,7 kJ/mol |
Lurrun-presioa | 56,5 atm (20 ℃) |
Masa molekularra | 43,99 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | carbon dioxide emissions (en) |
Rola | hodi-zabaltzaile, kontserbagarri, gasifikatzaile, Hozgarri, berotegi-efektuko gas eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 9.000 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Denbora laburreko esposizio muga | 54.000 mg/m³ (baliorik ez) |
IDLH | 72.000 mg/m³ |
Berokuntza globalerako gaitasuna | 1 |
Eragin dezake | carbon dioxide exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CURLTUGMZLYLDI-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 124-38-9 |
ChemSpider | 274 |
PubChem | 280 |
Reaxys | 1900390 |
Gmelin | 16526 |
ChEBI | 989 |
ChEMBL | CHEMBL1231871 |
NBE zenbakia | 1013 |
RTECS zenbakia | FF6400000 |
ZVG | 1120 |
DSSTox zenbakia | FF6400000 |
EC zenbakia | 204-696-9 |
ECHA | 100.004.271 |
CosIng | 32439 |
MeSH | D002245 |
RxNorm | 2034 |
Human Metabolome Database | HMDB0001967 |
UNII | 142M471B3J |
NDF-RT | N0000147376 |
KEGG | D00004 eta C00011 |
PDB Ligand | CO2 |
ASHRAE | 744 |
Historia
aldatuXVIII. mendean, Joseph Black kimikari eskoziarrak "aire egonkorra" deituriko gas bat aurkitu zuen, tuparri eta kareharrien desegituraketa kimikotik sortua.
Horren ondoren, Antoine Lavoisier kimikariak, kimika modernoaren oinarriak ezarri zituenak, erregaien inguruko esperimentu bat egitean, "aire egonkorraren" ezaugarri berberak zituen gas bat identifikatu zuen, eta horri karbono dioxido izena eman zion.
Berotegi efektua
aldatuKarbono dioxidoa berotegi efektua sortzen duen gasetako bat da eta Lurrak tenperatura jakin eta bizigarri batean manten dezan laguntzen du, neurri batean bada, beti ere. Karbono dioxido barik, Lurra izotz bloke handi bat litzateke. Bestalde, karbono dioxido larregik berotegi efektua areagotu egiten du. Horren ondorioz, planetak beroketa orokorra jasan lezake.
Azken urteotan, karbono dioxidoaren kopurua asko emendatu da atmosferan eta horrek, hein handi batean, Lurraren beroketa areagotzen du.
Ingeniaritza
aldatu- Suan aurki daitekeen oxigenoa ezabatzeko erabiltzen da.
- Elikadura industrian, edari karbonatuan erabiltzen da, eferbeszentzia emateko.
- Izoztean ere erabilgarria da, izozte-makinetako likidoetan.
- Argi koherentea sortzeko material erabilgarria da halaber (CO2 laserra).
- Isurketa superkritikoak erabiltzen dituzten disolbatzaileetan ere oso ohikoa da.